Nilüfer Yanya gure herrialdera itzuliko da bere disko berria aurkeztera: «Painless». Léa Sen artista britainiarrak lagunduta egongo da, Nilüyer Yanyaren jarraitzaileen gozamenerako, R&B eta soinu elektronikoak nahastuz.
Bi abeslarien zuzenekoaz hiru hiritan gozatu ahal izango dugu: urriaren 28an Bartzelonan (Razzmataz 3), urriaren 29an Madrilen (Moby Dick) eta urriaren 30ean Valentzian (Loco Club).
Nilüfer Yanyak Benidormeko Primavera Weekender jaialdian ere joko du azaroan.