BIME lehen aldiz ospatuko da Bogotan maiatzaren 4tik 7ra, Latinoamerikaren eta Europaren arteko lankidetza- eta nazioartekotze-zubia sendotuz.

Gaur, sektoreko erreferenteak buru dituen programaren edukiak eta hizlari nagusiak ezagutzera emango dira: Abiram Brizuea (Sundance-AEB), Amy Peck (Endeavor XR- AEB), Cabra (Productor-Puerto Rico), Carlos Galán (Subterfuge-España), Claudia Elena Vásquez (Universo Vives-COL), Javier Niño (Google-AEB) eta honako artistak: Draco Rosa (Puerto Rico / EEUU), Francisca Valenzuela (CHI), Gepe (CHI) eta Susy Shock (ARG). 

LATINOAMERIKA ETA EUROPA INOIZ BAINO GERTUAGO

BIME elkarrizketa, lana, proaktibitatea eta negozioak dira. Duela 10 urte jaio zenetik, musikaren eta kultura- eta sormen-industrien sektorean lan egiten duten pertsona guztiekin elkartzeko gunea da. 365 egunetan bere online plataformaren bidez aktiboa den komunitate bat eta urtean 2 topaketa egiten dituena, urrian Bilbon Europako egoitza bezala eta maiatzean Bogotan egoitza amerikar bezala. Gaur, maiatzaren 4tik 7ra Bogotan egingo den musika industriaren nazioarteko topaketa handiaren egitarauaren xehetasun gehiago emango ditugu. BIMEk Latinoamerikako eta Europako profesionalak bilduko ditu, bi kontinenteak lotzen dituzten zubiak inoiz baino sendoagoak direla ospatzeko. 50 herrialde baino gehiagotatik etorritako profesionalak bilduko dira ekitaldi honetan, negozioak egiteko, ezagutzak partekatzeko eta azken berrikuntzak ezagutzeko, zuzenean edo zeharka musikarekin zerikusia duen guztian.

Topaketa Usaquenen izango da, hiriko auzorik eroso eta kulturalki bizienetako batean, non eta kultura garapen iraunkorraren osagai estrategikotzat eta tokiko, nazioko eta nazioarteko integrazio-faktoretzat hartzen den. Harrizko kale, eraikin kolonial, merkatu, gastronomia eta diseinuz inguratuta, topaketa honek Bilbon urtero egiten den hitzorduaren espirituari eutsiko diola aurreratu daiteke, kongresurako espazio batekin eta hirian zehar jarduera ezberdinekin, guztia oinez 5 minutuko erradioan zentralizatuta. Gune nagusia Zula operazio-zentroa izango da, eta programaren jarduera gehienak, panelak eta networkinga hartuko ditu; StartUp Village, masterclasses Campus eta BIME CITY agertokiarekin batera. Handik metro gutxira, Usaquengo parkean, beste showcase agertoki bat egongo da, BIME PEQUESen familia jardueren gunea ere izango dena. Ikus-entzunezko munduarekin lotutako jarduerak Cinema Paraison egingo dira. Gainera, BIME EXPERIENCEen esparruan, ekitaldira joan direla egiaztatzen dutenek, irabaziak lortu ahal izango dituzte inguruko hotel, jatetxe eta lokaletan.

INDUSTRIAKO ERREFERENTEAK BIMEN BILDU DIRA

Programa kultura- eta sormen-industrietako esparru guztietako nazioarteko erreferenteak bilduko dituen hitzaldi-sorta oso batek osatuko du, eta horien artean honako hauek nabarmentzen dira: Abiram BRIZUELA (AEB), Sundance Institute & Festival komunitate artistikoaren zuzendaria, bere ibilbide ezin baliotsuagoa eskainiz musikari buruzko eztabaidari Iberoamerikako merkatuetako fikziozko ekoizpenetan, ikus-entzunezko produkzioaren merkatua etengabe hazten ari den testuinguru batean, AMY PECK (AEB), EnceavorVR-ko zuzendaria Ar/VR estrategia, metabertsoak eta garapen bidean dauden teknologiak, NFT-tan esperientzia handia dutenak, CABRA (Puerto Rico), musikaria, konpositorea, multi-istrumentalista eta produktorea, eta mundu osoan ezaguna den “Calle 13” fenomeno alternatiboaren atzean dagoen buru sortzailea, CARLOS GALÁN (ESP) Subterguge Records-en sortzailea zeinak Espainiako eta LATAMeko musikaren negozioko player nagusiak elkarrizketatuko dituen bere “Simpatía por la Industria Musical” podcastean, CLAUDIA ELENA VÁSQUEZ (COL), Universo Vives-eko zuzendaria; DRACO ROSA (Puerto Rico / AEB) musikari eta produktore ezaguna, zeinak Gammy eta Latin Grammy sariak jaso dituena; FRANCISCA VALENZUELA (CHI), zeinak bere ibilbide artistiko nabarmenaz gain, Ruidosa jaialdi feminista sortu zuen, eta gaur egun jaialdi horretako zuzendaria dena; GEPE (CHI), Latinoamerikako musika alternatiboaren erreferente bat; JAVIER NIÑO (AEB) Google-eko Content Managerra berrekintza-programazioaren buru moduan bere metadataren inguruko ezagutzak konpartituaz eta SUSY SHOCK (ARG) artista trans-a, eskualdeko berdintasun mugimenduaren liderra; beste askoren artean.

BERRIKUNTZA, PRESTAKUNTZA, EKINTZAILETZA, ZUZENEKO MUSIKA ETA GEHIAGO

BIME PROren esentzia maiatzaren 4an, 5ean eta 6an landuko diren gaien aldakortasunean islatzen da. Zulako aretoak azken joera artistikoei, jaialdiei, garapen jasangarriari, berrikuntzari, musika grabatuari eta zuzenekoari, plataformei, startupei, esparru legegileei eta askoz gehiagori buruz eztabaidatzeko agertoki ezin hobea izango dira.

Formakuntzaren arloan, profesionalei zuzendutako tailerrak izango dira, eta BIME CAMPUSen 3 eguneko ikastaro trinkoa, musikaren industrian bete-betean murgiltzeko. Profesional handiek emandako prestakuntza-programa bat, sektorearen ezagutzan sakondu nahi duen edonori zuzendua, Atlantikoaren bi aldeetan beste ekintzaile eta profesional batzuekin konexioak sortzeaz gain. Ekonomia Sortzaileari, Artisten Garapenari, Komunikazioari, Iraunkortasunari eta Legeari buruzko hamar masterclass, besteak beste.

Ekintzailetzak ere bere lekua izango du BIME START UP! azokan, musikaren industriako startupak elkartzeko eta bultzatzeko gunean. Beste urte batez, Start Up! Competition 2022ko martxoaren 1etik 31ra egongo da zabalik esteka honetan. 8 startup disruptiboenek aukera izango dute beraien proiektuak nazioarteko epaimahai ospetsu baten aurrean aurkezteko eta beraien proiektuak Startup Villagen erakusteko. Irabazleak Pegasus Tech Ventures edo Founders Floor bezalako Silicon Valley-ko Venture Capitals azelerazio programarako sarbidea izango du,  baita BIME PRO Bilborako trade mission bat ere. Zuzeneko musika BIME CITYn gozatu ahal izango da, arratsaldez eta gauez hiriko hainbat agertokitan izango diren showcasen bidez talentu emergenteak ezagutzeko gunea. Zulako agertokian eta Usaquengo Parkean 16: 00etatik aurrera, sarrera librearekin, profesionalak eta publiko orokorra nahastuko dira munduko hainbat tokitako proposamen musikal berriak aurkitzeko. Gainera, Bogotako edizioko berritasunetako bat bezala, larunbatean, hilaren 7an, BIME PEQUES gunea estreinatuko da IDARTESen eskutik, eta laster herritarrei irekitako beste proposamen batzuk iragarriko dira, Instituto Distrital eta Usaquengo Alkatetzaren eskutik.

Maiatzaren lehen astean, Bogota musikaren industriaren berrikuntzaren, teknologiaren, networkingaren eta etorkizunaren gune bihurtuko da, etengabe eraldatzen ari den industriaren etorkizuna bultzatzen duten erronkei buruz hausnartzeko gune bat sortu nahi duen ekitaldi handi honekin.

Partekatu