Guztira 48.000 pertsona hurbildu dira Mendizabalara jaialdiaren hiru egunetan.   

Inoiz baino familia gehiago etorri dira, eta kanpinlarien marka ere gainditu da.   

Festibala 2023ko ekainaren 15, 16 eta 17an itzuliko da.   

Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio hunkigarria amaitu du gaur, eta bi une berezi bizi izan ditugu: alde batetik, jaialdiaren 20. urteurrena ospatu dugu eta, bestetik, bi urteko itxaronaldi luzearen ondoren, berriro ere Mendizabala itzuli gara.

Azkena Rock Festival jaialdia inoiz baino biziago

Guztira 48.000 rockzale hurbildu dira jaialdira Estatuko toki ugaritatik, baita inguruko herrialdeetatik ere, eta iazko edizioko ikus-entzuleen kopurua erraz gainditu dugu, 2011. urteko marka gorenera hurbildu baikara; izan ere, urte hartan ere hiru eguneko jaialdia izan genuen. Urratu dugun marka bat adingabeen asistentziarena izan da: aurrekoaren ia bikoitza izan da aurten, 800 inguru. Beraz, argi dago belaunaldi-erreleboa ziurtatuta dagoela eta jaialdia inoiz baino biziagoa egoteaz gain, beste hogei urte betetzeko prest ere badagoela. Kanpina ere ia bete da, 3.200 lagunekin.

Rock dama handien larunbata

Azkena Rock Festival jaialdiaren azken eguna Patti Smith ikono handiaren kontzertuak markatutako gau ahaztezina izan da. Hunkituta zegoen, eta une epiko batean sortu zen magia Azkenan, Emmylou Harris countryaren legenda Patti Smithekin batera People have the power abestu zuenean. Suzi Quatro rock aitzindariaren emanaldiak historiako emakume handien hirukoa osatu zuen, gaurko kartelaren buruan kontzertu ahaztezinekin.

Patti Smithen kontzertu epikoa 2022ko Azkena Rock Festival jaialdian.
Patti Smithen kontzertu epikoa 2022ko Azkena Rock Festival jaialdian.
Emmylou Harris ARF 2022.
Emmylou Harris ARF 2022.
Suzi Quatro kontzertuan 2022ko Azkena Rock Festival jaialdian.
Suzi Quatro kontzertuan 2022ko Azkena Rock Festival jaialdian.

Gainera, hiru agertokietan eta Trashville karpan kontzertu nabarmenak bizi izan dira gaur, hala nola Vulk talde euskalduna, gero eta indar handiagoa hartzen ari dena; Ryley Walkeren rock eta blues soinuak, Black Mountain taldearen rock psikodelikoa, Messer Chupsen horror surfa edo Suicide Generationen energiaz beteriko rock n’ rolla. Michael Monroe bigarrenez izan dugu Azkenan, 2008an Hanoi Rocks taldearekin egon ostean, eta urteurren berezi hau ixtea egokitu zaio, nahiz eta gero DJek jarraitu duten Trashville karpetan.

Vulk 2022ko Azkena Rock Festival jaialdian.
Vulk 2022ko Azkena Rock Festival jaialdian.
Michael Monroe ARF 2022.
Michael Monroe ARF 2022.
Messer Chupsen kontzertua Trashvillen.
Messer Chupsen kontzertua Trashvillen.

Aurten ere, babesle guztiei eskerrak eman nahi dizkie jaialdiak, emandako laguntzarengatik. Haien parte-hartzerik gabe, Azkena Rock Festival jaialdiaren edizio honetan ezin izango genituzkeen helburuak bete, garapenari eta hazkundeari dagokienez.

Azkena Rock Festival 2023

Rock n’ rollarekiko hitzordua itzuliko da Gasteiza 2023ko ekainaren 15ean, 16an eta 17an. Bonuak salgai egongo dira azkenarockfestival.com eta seetickets.com/es webguneetan, uztailaren 20tik aurrera.

AZKENA ROCK FESTIVAL Mendizabala, Vitoria-Gasteiz 2023ko ekainak 15, 16 eta 17 #azkenarockfestival Burning since 2002
Partekatu