The Afghan Whigs, Jerry Cantrell, Hiss Golden Messenger, Michael Monroe, Israel Nash, The Toy Dolls eta Soziedad Alkoholika dira zerrendaburu baieztapen berrien artean.  

Eguneko sarrerak martxoaren 14an, astelehenean, jarriko dira salgai, 09:00etan.

Egunez eguneko kartela ere iragarriko dugu. Urteurrena dela eta, egun bat gehiago izango du jaialdiak, eta The OffSpring, Fu Manchu eta Morgan arituko dira, besteak beste, ostegunean.

Azkena Rock Festival jaialdia indarberrituta dator 20 urteko historia ospatzeko, eta rock and rollaren artista garrantzitsuenei eta munduko ikus-entzule onenei harrera egiteko irekiko ditu ateak. Bi urtez jaialdirik gabe egon ostean, edizio berezi-berezi honetako kartela osatzeko falta ziren izenak iragarriko ditugu gaur; jaialdia ekainaren 16an, 17an eta 18an izango da Mendizabalan, Gasteizen, eta galdu ezinezko zuzeneko emanaldiak hiru egun horietan nola banatuko diren aurkeztera goaz. Izen enblematiko ugari iragarriak genituen jada, hala nola Patti Smith, The Offspring, Emmylou Harris, Social Distortion edo Suzi Quatro, eta gaur izen berriak gehituko dizkiogu zerrenda horri: The Afghan Whigs, disko berria aurkezteko Estatuan egingo dituzten kontzertu urrietako batean, Blind Melon taldeko Christopher Thorn gitarra-jotzailearekin batera; izan ere, Gregg Dulli Mendizabalan izan zen azkeneko aldian Mark Lanegan-ekin batera etorri zen. Adiskide mina izateaz gain, Lanegan rockaren munduan azkenaldian gertatu den galera handietako bat ere izan da, eta haren ordez etorriko da Thorn, jaialdirako berariaz. 

Alice in Chains taldeko buru eta sortzaile Jerry Cantrell gurera dator ARF jaialdiaren urteurrenarekin bat egitera, eta oso emanaldi berezia izango da, lehenengo aldia izango baitu Estatuan bakarka, 20 urtean atera duen lehen diskoa zuzenean jotzen. Hiss Golden Messenger, musika amerikar independentearen erreferente garrantzitsuenetako bat, disko berria aurkeztera dator jaialdira, 2015. urteaz geroztik Estatuan egingo duen kontzertu bakarrean. Michael Monroe, 2008ko ARFn arrakasta handia izan zuen Hanoi Rocks taldeko abeslari legendarioa Mendizabalara itzuliko da, bere disko berria aurkeztu eta spagat mitikoa erakustera. Lurralde hauetan biziki maite dugun Israel Nash ere disko berriarekin dator, Estatuan jo gabe urte asko pasa ondoren. The Toy Dolls Gasteizera datoz 2009ko kontzertu gogoangarria errepikatzeko helburuarekin. Urte hartan Mendizabala erabat aztoratu zuten ohera joateko garaian, asteburu nekagarri baten ondoren. 

Artisten zerrenda bikain honetan ezin zuen hutsik egin Riley Walker abeslariak, uneko kantautore originaletako bat baita, bai bere ahots-melodia originalengatik, baita rock, blues eta psikodeliaren artean mugitzen den soinuagatik ere. 90eko metal alternatiboko olatuari jarraikiz, Life of Agony sasoi batean dator Mina Caputoren gidaritzapean; Caputo metalaren munduan dauden trans artista gutxietako bat da. Psychobilly europarraren maisuak,  Mad Sin zer egiteko gai diren aurkeztera datoz Mendizabalara.

Azkena Rock Festival jaialdiaren ezaugarrietako bat beti izan da rockaren historian mitiko bihurtu diren izenak etorkizunean zeresana ekarriko duten nazioarteko artista berriekin tartekatzeko gaitasuna izatea. Oraingo honetan, gure artean arituko dira Adia Victoria, eszena amerikarrean toki nabarmena hartzen ari den konpositore eta abeslaria, Jason Isbell edo T-Bone Burnett handien babespean; Morgan Wade promesa gaztea, country berrian musika interesgarriena egiten ari den ahotsa, Dolly Parton-ekin ere alderatzen dutena; eta Dirty Honey, Guns N´Roses taldearen ondorengotzat hartzen direnak, Slash bera izanik aitabitxi.

20 urte bete ditugu rock and rollean murgilduta, eta Estatuko figura garrantzitsuekin ere partekatu nahi genuen ospakizuna; horrela, bada, Arabako historian talderik garrantzitsuenetakoa den Soziedad Alkoholika ekarriko dugu; Morgan ezinbestekoak, prentsa espezializatuaren arabera iazko lanik onenetako bat den ‘The river and the soul’ diskoarekin; Ilegales banda mitiko eta basatiak 40 urteko ibilbidea egin du eta ezin zuen hutsik egin, beraz, gure jaialdian; eta Delirium Tremens, kultuko taldea Euskal Herrian, ibilbide labur baina bizia eten eta 30 urte geroago etxeko lanak ongi eginda datorrena.

Duela bi urterako aurreikusi genituen bi talde hauek, baina ez genuenez ikusi gabe geratu nahi eta haiek ere etorri nahi zutenez, Dewolff eta Robyn Hitchcock & Los Del Huevos Band taldeak berreskuratu ditugu aurtengorako, 2020ko kartel galdu hartatik.

Euskadin goi-mailako tokiko musikariak ditugula esan dezakegu harro-harro, eta horien artean daude, besteak beste, Vulk, ‘Vulk ez da’ lana kaleratu berri dute eta beste jauzi bat aurrera egin dute lehendik ere meteorikoa zen beren ibilbidean; Joseba Irazoki eta Lagunak, ingurune honetan sortu den musikari hoberenetako baten proiektu pertsonala, Nacho Vegasen gitarra-jotzaile eta Atom Rhumba mitikoaren hasierako kide, Joseba Irazoki bere izenean eta lehen mailako musikariz osatutako taldearekin dator ARFra; eta, azkenik, metala eta hardcorea egiten dituen Nukore talde gasteiztarra sartu da zerrendan.

Tamalez, osasun-egoeraren gorabeherak direla eta, edizio honetan ezin izango dugu honako hauekin gozatu: L7, Reverend Horton Heat, The Marcus King Band eta Shooter Jennings.

Baina ez zaitezte atsekabetu, sentimendu horrek ez baitu tokirik Trashvillen, Azkena Rock Festival jaialdiaren gunerik basatienean; izan ere, rock and roll frenopatikoaren proposamen bikaina dakarkigu aurtengoan. Zerrendaburu izango dira Messer Chups, XXI. mendeko horror surf talde garrantzitsuena, Trashvillen gerta daitekeen guztiaren aurrerapen; Klingonz, psychobilly talde britainiar beteranoa, apustu segurua; La Perra Blanco, La Línea de la Concepcióneko artista, harribitxia Trashvillen; Oh! Gunquit, talde sailkaezina, lurrikara bizi-bizitzat baino definitu ezin dena; Tiburona, beren buruari “Manzanares ibaiko lamiak” esaten diotenak, parerik gabeak beren espeziean; Lovesick Duo, 40ko eta 50eko hamarkadetako Estatu Batuetako klubetako giroa gogoraraziz; Suicide Generation, abiadura, indarra eta kontzertu kaotikoak… zalantzarik gabe, Azkenan baino biziko ez duzun aurkikuntza horietako bat, etorkizunean zeresan handia emango duena; eta Negra Cucaracha Terrorfolk hiruko arabarrak atmosfera apokaliptikoa sortzen du, folk amerikarra horrorpunk zikin eta bizienarekin nahastuta.

Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu, berriro ere, gure ikus-entzule leialei, horien artean baitaude 2020. urtean erositako sarrera gordetzen dutenak, baita orain erosiko dutenak ere, azkenean musikaz egiaz gozatzeko unea iristen ari dela ikusten dutelako. Eta halaxe da. Azkena Rock Festival jaialdia intentsitate osoz bizitzeko irrikaz gaude, hirugarren egun gehigarri eta guzti, gauza asko ditugulako ospatzeko azkenazaleen komunitatearekin: zuzeneko rock and rolla eskaintzen 20 urte bete ditugula, alde batetik, eta gure Mendizabala maitean mundu osoko publiko onenarekin berriz elkartuko garela, bestetik.

Kanpalekua kontzertu-eremutik oso gertu dago, eta kanpinean 4 egun igarotzeko sarreraren prezioa 15€ izango da. 3 eguneko bonuaren prezioa 145€ izango da, eta bonua + kanpina, berriz, 160€ gehi gastuak. Eguneko sarrerak astelehenean jarriko ditugu salgai, eta egunez eguneko kartela iragarriko dugu gaur; hona hemen:

Azkena Rock 2022 Kartela
AZKENA ROCK FESTIVAL Mendizabala, Vitoria-Gasteiz 2022ko ekainak 16, 17 eta 18   Osteguna, ekainak 16 THE OFFSPRING – FU MANCHU – THE TOY DOLLS – MORGAN – HISS GOLDEN MESSENGER – MORGAN WADE – DIRTY HONEY   Ostirala, ekainak 17 THE AFGHAN WHIGS – SOCIAL DISTORTION – DRIVE-BY TRUCKERS –  JERRY CANTRELL – SOZIEDAD ALKOHOLIKA – LIFE OF AGONY – ILEGALES – DELIRIUM TREMENS – ADIA VICTORIA – MAD SIN – CHUCK PROPHET AND THE MISSION EXPRESS – THE FAITHLESS – NUKORE Trashville: KLINGONZ – LA PERRA BLANCO – LOVESICK DUO – TIBURONA   Larunbata, ekainak 18 PATTY SMITH AND BAND – EMMYLOU HARRIS – SUZI QUATRO – MICHAEL MONROE – BLACK MOUNTAIN – RYLEY WALKER – ISRAEL NASH – DANIEL ROMANO’S OUTFIT – ROBYN HITCHCOCK & LOS DEL HUEVOS BAND – DEWOLFF – VULK – JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK – WICKED WIZZARD Trashville: MESSER CHUPS – OH! GUNQUIT – SUICIDE GENERATION – NEGRA CUCARACHA TERRORFOLK   Bonua: 145€ Bonua + kanpina: 160€ Kanpina 4 gau: 15€ Eguneko sarrera: hilaren 14an salgai, astelehenean, 09:00etan. Osteguna: 45€ eta ostiral eta larunbata: 65€ Epeka ordaindu daiteke Salgunea: www.azkenarockfestival.com eta www.seetickets.com/es    #azkenarockfestival Burning since 2002

Partekatu