• Black Mountain, Liher eta LysiStrata taldeek programazio orokorra itxiko dute
  • Klingonz, Oh! Gunquit eta The Fly and His One Man Band Garbage taldeek garrantzi berezia dute Trashvilleko kartelean

Azkena Rock Festival-ak 19. edizioko karteleko azken taldeak iragarri ditu. 2020ko ekainaren 19 eta 20an Gasteizen antolatuko den jaialdian, John Fogerty, Patti Smith, Brian Wilson, Incubus eta beste hainbeste talde arituko dira, eta horiei azken batzuk gehituko zaizkie: Black Mountain, jaialdiko jarraitzaile sutsuek miresten duten taldea. Black Mountain taldeak bigarrenez arituko da Mendizabalan, azken honetan ‘Destroyer’ diskoa aurkeztuz (2019). Liher donostiarrak ere bertan arituko dira, Euskal Herriko talde berrien artean nabarmenak. Lysistrata frantsesak eta euren zuzeneko gogorrak ez dira faltako hitzordu honetan. Horrez gain, L7 eta The Adicts taldeek data aldaketa egingo dute euren artean.

Bestalde, Azkena Rock Festival-ak Trashville gune ganberroko programazioa iragarri du. Bertan, Punkak, Psychobilliak eta jaialdiko soinu gordinenek bat egiten dute. Zortzi izango dira guztira Trashvillen parte hartuko duten taldeak: Klingonz, Crazy Dolls & the Bollocks, James Leg, La Perra Blanco, Oh! Gunquit, The Fly and His One Man garbage, Suicide Generation eta Das Clamps. Egun bakoitza bukatzeko, DJak izango ditugu: ostiralean Alex DBDB eta Runaway Lovers eta larunbatean Cheries DJs eta Bala bikote galiziarra.

Naiz eta 50 izen inguru egon, jaialdiak sorpresa gehiago dauzka iragarri gabe: Mendizabalako hiru eszenatokiei eta Trashvilleko karpari Andre Maria Zuriaren plazako eguneko programazioa gehitu behar zaio. Gainera, ARF Rock Partyko garaileak gehitu behar zaizkio programazio orokorrari. Lehiaketako finalerdiak martxoan antolatuko dira Madrilen, Gasteizen, Bartzelonan, Valentzian, Sevillan eta Vigon.

Beste urte batez, jaialdiak kanpina antolatuko du jaialdi-esparrutik bost minutura, askotariko gustuetara doituta: kanpina, glampina eta kapsila girotuak. Kanpoko zaleentzat egunean antolatutako bidaiak eskuragarri daude Bilbotik, Arrasatetik, Miranda de Ebrotik, Iruñeatik eta baita Donostiatik. Sarrerak salgai daude dagoeneko, baita epeka eskuragarri www.azkenarockfestival.com webgunean.

Azkena Rock Festival-ak Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Kutxabank, Coca-Cola eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo Sailaren sailaren babesa izan du, eta baita Diario de Noticias de Álava, Ruta 66, Radio 3 eta Mondosonoro-en laguntza.

AZKENA ROCK FESTIVAL 2020
2020ko ekainaren 19 eta 20an
Mendizabala, Vitoria-Gasteiz

Ostirala 19
JOHN FOGERTY · BRIAN WILSON ft. Al Jardine & Blondie Chaplin · SUZI QUATRO · SOCIAL DISTORTION · L7 · DRIVE-BY TRUCKERS · REVEREND HORTON HEAT · ROBYN HITCHCOCK & LOS DEL HUEVOS ·THE STEEPWATER BAND · RAY COLLINS HOT CLUB · DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA · WICKET WIZZARD

Trashville: KLINGONZ · CRAZY DOLLS AND THE BOLLOCKS · JAMES LEG · LA PERRA BLANCO · ALEX DBDB · RUNAWAY LOVERS DJS

Larunbata 20
PATTI SMITH AND BAND · INCUBUS · FU MANCHU 30TH ANNIVERSARY · THE ADICTS · BLACK MOUNTAIN · BARONESS · SHOOTER JENNINGS · THE WILDHEARTS · TAHÚRES ZURDOS · DEWOLFF · PETRÓLEO · LYSISTRATA · LIHER · THE FAITHLESS

Trashville: OH! GUNQUIT · THE FLY AND HIS ONE MAN GARBAGE · SUICIDE GENERATION · DAS CLAMPS · CHERIES DJS · BALA DJS

Bonua: 120€
Bonua + kanpina: 130€
Eguneko sarrera: 65€
Epeka eskuragarri
Salmenta

Kutxabank-ek 15 euroko beherapena eskaintzen du lehen 667 bonuentzat, bonu bakarra txartel bakoitzeko. Beherapena momentuko prezioari ezarriko zaio. Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxatiletan eta www.kutxabank.es-en eskuragarri.


Partekatu