Ostiralean, azaroak 11, Rusowsky eta Ralphie Choo musikarien baterako kontzertua izango da BBK Salan; estatuko musika-panoramako indietronikaren barruan funtsezkoak diren bi figura dira. Ruslan Mediavilla, Rusowsky ezizenez, hasieratik artista garrantzitsuekin lan egina da, adbidez, C. Tanganarekin Bien abestian, edo Aitanarekin, Formentera singlearen remixean, Nicki Nicole-rekin batera. Bere estiloaren ezaugarria da drum and bass bezalako joerak oso pitcheaturiko ahotsekin nahastea, balada txikiak BPM altuak dituzten abesti bihurtuz.

Berarekin batera dator Ralphie Choo, nazioan eta nazioartean pixkanaka bidea egiten ari den artista, Lollapalooza 2023 jaialdiko kartelean bere posizioa ziurtatzera iritsi dena.  lamento de una supernova edo BULERÍAS DE UN CABALLO MALO abestiak, adibidez, elementu folklorikoak, rumba bezalako generoetakoak, nahasten ditu erritmo berritzaileekin, bere proposamen musikala osatzen duen estilo-amalgama sortuz.

BBK Udazken Soinuak musika-zikloak bigarren edizioa du 9 emanaldirekin, musika garaikidearen adierazgarri diren proposamen fresko eta askotarikoekin. Hautaketa artistikoan Espainiako estatuko hainbat musika-joera edo korrontetako 12 artista handi sartu dira. Zikloko kontzertu guztiak BBK Salan, Bilboko erdigunean, izango dira zuzenean. Dagoeneko sarrerak salgai daude hemen: Last Tour-eko agendan eta salabbk.bbk.eus

Rusowsky + Ralphie Choo Udazken Soinuak
Partekatu