
Kontzertua
Ladilla Rusaren lotsagabetasun eta dibertsioarekin jarraituko du aste honetan BBK Udazken Soinuak musika-zikloak
Larunbat honetan, irailaren 17an, Ladilla Rusa Bilboko BBK Salan izango dira BBK Udazken Soinuak zikloaren barruan.
Tania Lozano eta Víctor F. Clares betiko bi lagun dira, eta ez zekiten, hasieran txantxa gisa, sortu zuten taldeak lortu duen ospea lortuko zuenik. Hala ere, Ladilla Rusaren ibilbidea gorabehera, bada zerbait bere hastapenetan bezalaxe jarraitzen duena: umorea eta festa maite ditu, eta horiek haren diskografia osoan zehar zabaltzen dira.

Dagoeneko sarrerak salgai daude hemen: Last Tourreko agendan eta salabbk.bbk.eus
Ladilla Rusa, entzun beharreko kontzertua
Elementu elektronikoak Espainiako folklorearekin nahastuz, imitatzen zaila den nortasun artistikoa lortzen du Ladilla Rusak. Askok retro bandekin lotuko dituzte haien kantuak, eta beste batzuentzat, berriz, erabat futuristak izango dira. Macaulay Culkin aktorea protagonista duen Solo en casa film ospetsuan lirikoki inspiratutako Macaulay Culkin bezalako arrakastek modu paregabean ematen die umorezko ukitua taldearen abestiei, eta beste batzuek ─adibidez, KITT eta Coches del Pasado tekno-rumbak, non auto-soinuak, sintetizadore indartsuak eta flamenko-kutsuko ahotsak aurkitzen diren─ haien musika-estilo berezia jasotzen dute. Entzun beharreko kontzertua.
BBK Udazken Soinuak 2022
BBK Udazken Soinuak musika-zikloak bigarren edizioa du 9 gau-ekitaldirekin, musika garaikidearen adierazgarri diren proposamen fresko eta askotarikoekin. Hautaketa artistikoak Estatuko hainbat musika-korrontetako 12 artista handi biltzen ditu. Zikloko kontzertu guztiak BBK Salan, Bilboko erdigunean, izango dira zuzenean.

Dagoeneko sarrerak salgai daude hemen: Last Tourreko agendan eta salabbk.bbk.eus
BBK UDAZKEN SOINUAK Bilbo, Sala BBK Iraila 09/17 – LADILLA RUSA Ordua: 20:30 Sarrerak: 18€ Urria 10/06: GINEBRAS Ordua: 20:30 Sarrerak: 18€ 10/07: CARIÑO Ordua: 20:30 Sarrerak: 16€ 10/08: ALBA RECHE Ordua: 20:30 Sarrerak: 16€ 10/15: RdeRUMBA & PORCEL + LAURA SAM Y JUAN ESCRIBANO Ordua: 20:00 Sarrerak: 16€ Azaroa 11/11: RUSOWSKY + RALPHIE CHOO Ordua: 20:00 Sarrerak: 12€ 11/19: MALDITA NEREA Ordua: 20:30 Sarrerak: 28€ Sarrerak salgai daude Last Tourreko agendan eta salabbk.bbk.eus webguneen bidez. |