Bengo abeslari gazteak aurrerapen berri eta nostalgiko bat dakarkigu oraingoan, Bakarrik single berria, amaiera gazi-gozoa duen maitasun-istorio batekin.  

Bengo artistak Oso Polita etxearekin kaleratzen duen bigarren singlea da Bakarrik, jada 100.000 erreprodukzio gainditu dituen Oihu abestiaren ondoren, eta 2022. urtean argitaratu duen lehenengoa. Abestia intro motz batekin hasten da eta, jarraian, Bengoren ahotsak eskain ditzakeen testura guztiak agertzen dira. Bertsoetan airedun tonu leuna erabiltzetik lelo gogorrago eta urratuago batera igarotzen da; ziur gaude lelo horren hook-a burutik kendu ezinik ibiliko zarela datozen egunotan.  

Aitana, Natalia Lacunza edo Rojuu artista ezagunekin aritu den Mon Dvy nafarrak egin ditu, berriro ere, ekoizpen-lanak; gitarra akustikoak dira protagonista, abesti osoan entzuten baitira, ukitu malenkoniatsu eta intimoa emanez.  

Single berri honetako letraren osagai nagusia nostalgia da; izan ere, maitasun-istorio bati buruzko abestia da, baina galdera ugari egiten ditu: “Goizeko zortziyak ta ni hemen, portalin, bakarrik zure deia itxoiten” dio Bengok. Gau osoan parranda-giroan ibili ondoren sentitzen den bakardadearen testuinguruan, protagonistak ez daki dei horri erantzun ala ez erantzun, bai baitaki pertsona horren konpainiak aldi baterako baino ez dituela konponduko bere arazoak, eta harreman horrek berriro ere mina eragingo diola etorkizun hurbilean.  

Abestiaren bideoklipa Jon Narvaezek zuzendu du. Irudietan, harreman gorabeheratsu baten bilakaera agertzen da; bukatzear dagoen harremana dela irudikatzeko, protagonista bakar-bakarrik agertzen da azkeneko eszenetan. 
 
Urban pop euskaldunaren promesa nagusietako bat da, zalantzarik gabe, Bengo, 2022 honetarako. Oso Polita diskoetxearekin kontratua sinatu ostean, proiektu ugari gauzatzeko prest dago artista. Besteak beste, Donostia Festibalaren hurrengo edizioan arituko da, Melendi, Nil Moliner, Bulego edo Arnau Grisorekin batera.  as últimas escenas. 

LAST TOUR CONCERTS S.L. en el marco del Programa ICEX Next, ha contado con el apoyo de ICEX y con la cofinanciación del fondo europeo FEDER. La finalidad de este apoyo es contribuir al desarrollo internacional de la empresa y de su entorno.