Bakarrik abestiaren ondoren, hura bezain adiktiboa den Sayek dakar oraingoan.

Pixkanaka-pixkanaka, euskal pop-aren bidean urratsez urrats aurrera doa Bengo; izan ere, bere Denbora abestiak milioi-erdi erreprodukzio baino gehiago izan ditu Spotify plataforman, eta aurreko Bakarrik eta Oihu bi singleek, berriz, 100.000 stream-ak gainditu dituzte. Hala ere, orain arrakasta izaten ari den arren, hasieran bazen artistaren musika-karrerarekin konfiantza handirik ez zuenik eta, horregatik, bere burua aldarrikatzen du orain Bengok Sayek abestiarekin.

Letrei dagokienez, abeslari gazteak bere ibilbide profesionalari buruz egiten du gogoeta, berekiko eta bizitzan egin duen ibilbidearekiko zalantzak izan zituztenei buruz; eta, azkenean, lortu du musikaren munduan egitea bide hori. Metaforak erabiltzen ditu konposatzen duenean sentitzen duen askatasuna sinbolizatzeko (Korrika menditik gora ezerren bila juten).

Single honetan ere Mon Dvy nafarrak egin ditu ekoizpen-lanak, The Blue estudioetan. Gitarrak eta trap erritmo bizi-biziak dira nagusi pista instrumentalean, eta leloan bereziki nabarmentzen da, Bengoren ahots urratuak behin entzun eta burutik atera ezinezkoa den melodia bat abesten duenean.

Singleari dagokion bideoa Lurra Films kolektiboak egin du, filmmaker oiartzuarrez osatutako kolektiboak. Bideoan, artistaren kontzertuetan grabatutako irudiak ikusten dira, eta argi adierazten dute laguntasun handiko giro atsegina izaten dela bere show-etan.

LAST TOUR CONCERTS S.L. en el marco del Programa ICEX Next, ha contado con el apoyo de ICEX y con la cofinanciación del fondo europeo FEDER. La finalidad de este apoyo es contribuir al desarrollo internacional de la empresa y de su entorno.