BBK Aretoak hiru emanaldi paregaberekin itxiko du udazkeneko zikloa, musikaz eta esperientzia ahaztezinez betetako hilabete hauetan zuzeneko musika hiriaren erdigunera itzularazi ostean

Soto Asaren kontzertua bertan behera geratu da, arrazoi logistikoengatik, eta Lukiek taldearena Covid-19an positibo emateagatik  

Udazkeneko sasoiari amaiera biribila emateko, BBK Udazken Soinuak zikloaren barruan lau emanaldi izango dira abenduan, musika-panoramako zuzeneko bizi, lotsagabe eta erakargarrienekin. Niña Coyote eta Chico Tornado elektrikoek beren kontzertu arrakastatsuan egin zuten moduan, orain, Lukiek taldeari dagokio motorrak berotzea; abenduaren 18an Brunaren txanda izango da; Leiva, M-Clan edo Quique González taldeetako kideek osatzen duten pop espainiarreko supertalde berriak formatu intimoagoa estreinatuko du BBK aretoan. Axolotes Mexicanosen errebeldia erakargarriarekin eta La Plataren freskotasun erromantikoarekin berrekingo diogu zikloari hilaren 19an, euforia, erremediorik gabe dantzatzeko gogoa eta zuzeneko musikarekiko maitasuna nagusi izango dituen zuzenekoarekin amaiera emateko. Bukatzeko, Lukiek taldeak ostiralean egin behar zuen kontzertua bertan behera geratu dela jakinarazi behar dizuegu, Covid-19an positibo bat dela eta, eta Soto Asarena arrazoi logistikoak direla eta; beraz, ez dute parte hartuko BBK Udazken Soinuak zikloan. 

Axolotes Mexicanos.

Indarrean dauden arauen arabera, aretoaren edukiera % 100ekoa da; beraz, sarrera gehiago jarri dira salgai, baina lehendik erositako eserlekuen zenbakia errespetatu egingo da, eta COVID-19aren aurkako prebentzioko neurri guztiak hartuko dira, kultura segurua izan dadin. Kontzertu guztiak 20:00etan hasiko dira, eta sarrerak eros daitezke jada, esteka honen bitartez. 

Horrela amaituko da BBK Udazken Soinuak udazkeneko musika-zikloa; 13 kontzertuetan jendetza izugarria bildu da, ikus-entzule arduratsu bezain gogotsuak guztiak ere, gaur egungo talde bizienen eta onenen zuzenekoekin gozatuz eta, aldi berean, zuzeneko emanaldien ilusioa eta askatasuna Bilbora ekarriz berriro ere, kultura segurua sustatzea eta bultzatzea zein garrantzitsua den gogora dezagun eta 2021. urteari amaiera biribila eman diezaiogun. 

Partekatu