Talde gipuzkoarra Erdian oraina diskoa zuzenean aurkezten ari da

Abenduaren 26an Tabakaleran egindako 360 graduko kontzertu arrakastatsuaren ondoren, Bulego taldeak 2022ko birarekin jarraituko du, Erdian oraina lehen diskoa aurkezteko. Zaleek taldearen musikaz gozatzeko aukera izango dute, gitarra elektrikoak, bateria akustikoa, sintetizadoreak eta sample elektrikoak biltzen dituen pop euskaldun bereizgarriaz.

Bulego modu meteorikoan hazi da azken urtean: Gaztea irratiko zerrendan 1. postura iristea lortu du hainbat aldiz, eta 35.000 entzunaldi baino gehiago izan ditu hilean Spotify plataforman. Maren abeslariarekin batera kaleratu duten Ezer ez da berdina azken abestiarekin 150.000 erreprodukzio baino gehiago lortu dituzte YouTuben eta 115.000 Spotifyn.

Bilboko eta Gazteizko kontzertuetan Bengo artista oiartzuarra izango dute ondoan, berak ere bidea egin baitu Top Gaztea zerrendan bere estilo urbano/pop bereziarekin. Denbora abestiak 500.000 stream baino gehiago izan ditu, eta Oihu azken singlea aurkeztu du berriki.

Biraren barruan, martxoaren 4an Bilboko Kafe Antzokian egongo dira, eta maiatzaren 1era arte hiriz hiri ibiliko dira, besteak beste, Zaragozan, Madrilen edo Bartzelonan.

Ikuskizunetarako sarrerak bulego.eus webgunean daude salgai.

Bulego, Erdian Orain Tour 2022
Partekatu