Los Chikos del Maíz eta Dellafuente taldeak ostiraleko kontzertu nagusiak izango dira eta larunbatean, Kase.O eta Don Patricio

Eguneko lehen 200 sarreren prezioa 25 eurokoa izango da eta bonuak 55 eurokoa

Irailaren 18 eta 19an Donostia Festibalako hamargarren edizioa antolatuko dute Donostiako Hipodromoan; hiri-musikaren hitzordu erreferentea. Gaur egunetako kartela iragarriko da, festibalaren egun bakoitzean zein artistak joko duen jakiteko. Lehen 200 sarrerak 25 euroko prezio berezian daude. Horez gain, festibalak kanpalekua izango du lehen aldiz eta gaurtik aurrera eskuragarri egongo da.

Irailaren 18an, ostirala, izen potoloak izango ditugu: Los Chikos del Maíz taldeak alde adierazgarriena kaleratuko du ‘Comanchería’ lanaren bidez; eta Dellafuentek, trapa, musika latinoa eta baita flamenkoa ere nahastuko ditu.

Lola Indigo MTV Europe Music Awardseko estatu mailako artista onena dugu eta bere abesti famatuenak gazteenen aurrean kantatuko ditu Nil Molinerrek bezala ‘Bailando en Batalla’ lanaren aurkezpenarekin. Zetak, Mafalda, Victor Rutty, Rober del Pyro, DJ Kaef, La Furia eta Duplak ostiraleko programazioa osatuko dute beren soinu berritzaileekin.

Irailaren 19an rapeko erreferente nagusia izango dugu festibalean: Kase.O. Generoko maixua. Berarekin ‘El Círculo’ lana gozatu ahal izango dugu. Don Patricioren momentu ezinhobea dugu, bere ‘Contando Lunares’ abestia Spotify Españako entzunena izan baita 2019an. Fernandocostak soinu klasikoenak berriztuko ditu. Bere debuteko ‘Yipiyou’ lanean sormen originalak topatuko dituzu.

Horrez gainera, Donostia Festibala 2020ra hurbilduko direnak Red Bull Batalla de los Gallos ikuskizunaren lekuko izango dira, Arkano, Zasko Master, Bnet, Skone edo DJ Verse bezalako artisten inprobisazio-erakustaldiez gozatuz.

Gitarricadelafuentek artea ekarriko dio jaialdiko publiko osoari bere gitarrarekin, Green Valley, Morad, Funzo & BabyLoad, Huntza eta Hakima Flissik festibalaren bigarren eguna osatuko dute.

Donostia Festibalak gero eta publiko gazteagoa eta jendetsuagoa dauka (Bai Euskadikoa eta baita estatu mailakoa) eta urteek aurrera egin ahala gero eta zerbitzu gehiago eskaintzen ditu jaialdiak. Hamar urteetan lehenengo aldiz, geografiako hainbat zonaldetako hirietatik antolatutako bidaiez gain, festibalak kanpalekua izango du aurten, jaialdi-esparrutik gertu. Gainera, 11 urte baino gutxiagoko gazteen sarrera doakoa izango da (heldu batekin lagunduta sartu ahal izango dira). 18 urte baino gutxiagoko gazteek gure webgunean erantsitako formularioa osatu eta sinatu beharko dute.

Donostia jaialdiaren esperientzia osatzeko balio erantsia dugu. Hirian askotariko erosotasunak, gastronomia ezinhobea, inguru zoragarriak eta hondartza paregabeak topatuko dituzu. Ezagunen artean Zurriola topatuko duzu, bikaina itsasoaren eta olatuen maitaleentzat eta munduko surfistentzat prestatutakoa.

Festibalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren, Keller, Kutxabank eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo saileko babesa dauka, Radio 3-en laguntzarekin. Euren laguntza berebizikoa izan da aurtengo edizioko garapen eta hazkunde helburuak erdiesteko.

DONOSTIA FESTIBALA 
Donostiako Hipodromoa – Donostia
2020ko irailak 18 eta 19

Ostirala:

LOS CHIKOS DEL MAIZ
DELLAFUENTE
LOLA INDIGO
ZETAK
NIL MOLINER
MAFALDA
VÍCTOR RUTTY, ROBER DEL PYRO Y DJ KAEF
LA FURIA
DUPLA

Larunbata:

KASE.O
DON PATRICIO
FERNANDOCOSTA
GREEN VALLEY
MORAD
GUITARRICADELAFUENTE
FUNZO & BABYLOUD
HUNTZA
HAKIMA FLISSI
RED BULL BATALLA DE LOS GALLOS EXHIBICIÓN: ZASKO MASTER · BNET · ARKANO · SKONE · DJ VERSE

Sarrerak:
www.donostiafestibala.com
Lehenengo 200 eguneko sarrerak 25 eurotan
Bonua 55 eurotan
Bonua + kanpina 65 eurotan
Salmenta epeka eskuragarri

Kutxabank deskontua: Lehenengo 400 bonuak 8€-ko deskontua izango dute eta egun bakarreko lehenengo 300 sarrerak 6€-ko deskontua, txartel bakoitzarekin gehienez bonu bat edo eguneko sarrera bakarra erosi ahal izango da. Erosketaren unean indarrean dagoen prezioari aplikatuko zaio deskontua. Sarrerak saltzeko Kutxabanken terminaletan edo webgunean bakarrik: www.kutxabank.es


Partekatu