Gitarra zaratatsu eta sutsuak dira nagusi Ezpalak taldearen Kontran single berrian, jende toxikoa amorruz agerian uzten duen abestian. “Kamaleoi asko; aurpegi ezberdinak dituzte egunero!!”, diote oihuka. Garage eta noise estiloetatik gertuago dagoen soinua dakar taldeak abesti honetan, riff sendo eta punk ukituekin, melodikotasuna galdu gabe betiere. Plataforma digitaletan entzungai dago jada abestia, etapa berri honetako soinu onduagoaren adierazgarri

Singleari dagokion bideoklipean ezin hobeki jasotzen da Kontran singlearen mooda, Holy Fire Design Studioko Alain Martínezen animazioen bitartez; izan ere, iluntasunarekin eta kolorearekin jolastuz, geruza ilun eta agresibo batez inguratzen gaitu, baina geruza horretan dantzatzeko gogoak ere badu tokirik. Besteak beste, Idles talde handia gogorarazten digu. Singlearen grabazioa eta ekoizpen lanak Gaztain Estudioetan egin ditu Eñaut Gaztañagak; beste artista handi ugarirekin egin du lan Gaztañagak, hala nola Izaro, Olatz Salvador edo Dupla.

Ezpalak taldeari buruz

Ezpalak honako hauek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). Euskal musika alternatiboaren erreferente bihurtu da taldea azken urteotan, eta komunikabide handiak ere jabetu dira horretaz, hala nola Mondo Sonoro aldizkaria edo Gaztea irratia, zuzenekoetan berebiziko potentzia erakusten baitute; horretaz gain, Los Conciertos de Radio 3 saioan aritu dira, baita Bilbao BBK Live jaialdian ere.

LAST TOUR CONCERTS S.L. en el marco del Programa ICEX Next, ha contado con el apoyo de ICEX y con la cofinanciación del fondo europeo FEDER. La finalidad de este apoyo es contribuir al desarrollo internacional de la empresa y de su entorno.