• Punk talde mitikoak Gipuzkoa gehitu du bere behin betirak agurraren biran
  • Hitzordua irailaren 26an izango da, Donostiako Hipodromoan eta sarrerak salgai egongo dira ostegun honetatik Aurrera
  • El Drogas, Su ta Gar, Lendakaris Muertos eta Liher artista gonbidatu bezala arituko dira ospakizunea

La Polla Records taldea berriro elkartu zen pasa den urtean, 16 urtez geldirik egon ostean, estatu mailan lau kontzertu erraldoi eskaintzeko (Valentzia, Madril, Bilbo eta Bartzelona), 100.000 pertsona erakarriz eta sold out kartela eskegiz data guztietan. Behin behineko elkarketa honen ostean, taldeak agur esango dio eszenari 2020an, eta Donostia ez dute ahaztuko. Gipuzkoako kontzertua irailaren 26an izango da Donostiako Hipodromoan. Bertako erosotasuna eta lekuak eskaintzen duen akustika behin baino gehiagotan frogatu da Donostia Festibalan. Kontzerturako sarrerak ostegun honetan bertan kaleratuko dira 10:00etan, 35 euroko prezioan, gastuak aparte.

La Polla Records punk talde karismatikoak ‘Salve’ (1984) edo ‘Revolución’ (1985) bezalako diskoak sinatu ditu eta 80 eta 90. Hamarkadetako estatu mailako punk eszenako talde erakusgarria izan dugu. Bere mezuak kritika zorrotza egiten dio egungo demokraziari, poliziari, erlijioari, ezberdintasunari eta kapitalismoari. Taldeak eragin izugarria izan du ondorengoko musika-belaunaldi askorengan. Duela 40 urte jaio zen musika talde hau Agurainen (Araban) eta 2019an berriro elkartu ziren 16 urtez inaktibitatean egon ondoren, 2003an emandako azken kontzertuaren formazio berberarekin: Evaristo, Sumé, Abel, Txiki eta Tripi. Berriro elkartu zirenean azken diskoa kaleratu zuten: ‘Ni Descanso ni Paz’.

Pasa den astean Latinamerikako bira bukatu zuten eta orain Estatuko agurrarena prestatzen ari dira eta Euskadin geldialdi bi izango ditu: bata ekainaren 13an Gasteizen eta bestea, irailaren 26an, Donostian. Batan zein bestean, luxuzko gonbidatuez lagunduta egongo dira: El Drogas, lurralde honetako musiko ezinbestekoa eta Lendakaris Muertos, geldialdi baten ostean berriro lanean dabiltzatenak. Biak Gasteizen eta Donostian arituko dira. Horiez gain, Donostiakoan 1987tik Euskadiko rockaren talde erakusgarriena egongo da oholtzan: Su ta Gar. Gainera, Liher ere bertan izango da, Lide Hernandoren ahots boteretsuarekin, Euskal Herriko musika eszenan gero eta ezagunagoa.

LA POLLA RECORDS
‘Ni descanso, ni paz’ Gira 2020

DONOSTIA, Hipodromo
2020ko irailak 26, larunbata

Artista gonbidatuak:
EL DROGAS
SU TA GAR
LENDAKARIS MUERTOS
LIHER

Salmenta: lasttour.net
Prezioa: 35€ + gastuak
Otsailaren 20an, 10:00etatik aurrera salgai

GASTEIZ, Mendizabala
2020ko ekainaren 13an, larunbata

Artista gonbidatuak::
EL DROGAS
LENDAKARIS MUERTOS
KAOTIKO
CERVEZA SUICIDA

Salmenta: lasttour.net
Prezioa: 35€ + gastos
Sarrerak salgai


Partekatu