Irailaren 16an eta 17an izango da ekitaldia Donostiako Hipodromoan, hasierako formatua berreskuratuta

Estatuko pop eta rock musika onena dator hirira jaialdi donostiarrean arituko direla baieztatu duten lehenengo musikariekin

Donostia Festibala irailean itzuliko da berriro, eta jaialdiaren erregistro estilistikoa irauliko dute baieztatutako lehenengo artistek, Estatuko pop-rock munduko musikari garrantzitsuenak etorriko baitira hamaikagarren ediziorako. Donostiako Hipodromoaren ateak irailaren 16an, ostiralean, zabalduko dira, ikus-entzule mota guztiek Estatuko musikaren doinu ezagunenak eta garaikideak gozatzeko aukera izan dezaten jaialdian. Aurtengo kartelak ezin hobeki jasotzen du Donostia Festibaleko publikoaren gustu-aniztasuna, izan ere, 2022 honetan orain arte ezagutzen genuen formatua berreskuratzen baitu.

Hasteko, Estatuko pop-rock erreferente handienetako bat etorriko da Donostiara, Melendi, estudioan grabatutako hamaikagarren lana aurkeztera: Likes y Cicatrices, eta ikus-entzuleei bere soinu asturiar enblematikoenak eta letra abesgarrienak eskaintzera. Gipuzkoako hiriburura etorriko dira, halaber, Nil Moliner artista hasiberri geldiezina, Nuestra Locura Tour bira arrakastatsuaren barruan; Veintiuno laukote gaztea, beren Corazonadas lanarekin; eta MARLON hirukoak izen bereko lan berria aurkeztuko du, Estatuan 2000ko hamarkadan hain bereizgarri izan zen rock soinua berreskuratuz. Arnau Griso bikoa agur-bira egiten ari dira, bereizi egingo direla iragarri baitzuten; Eric Blanch azken lana ekarriko dute kataluniarrek, etapa musikal honen amaiera ospatzeko. Stay Homas taldea konfinamendu betean sortu eta egin zen ezagun, eta dagoeneko klasiko bihurtu diren jai-giroko abestiak joko dituzte Donostiako Hipodromoan egingo duten zuzeneko emanaldi bizi-bizian, hala nola The Bright Side edo Volveré a Empezar.

Lehen 10 izen hauetan ezin zuten hutsik egin punta-puntako bertako taldeek. Nøgen taldearen rock eta folk melodia euskaldunak, edo Bulegoren pop erritmoak; eta ziur gaude Bengo oiartzuarrak jaialdiko unerik berezienetakoren bat biziaraziko digula Kantu Bat edo Denbora ezagunak jotzen dituenean, EITBko Irabazi Arte eta Goazen telesailetan arrakasta bihurtu ostean. Lehen artista-zerrenda hau bukatzeko, Iruñeko Andrea Santiago eta bere folk-rock eta pop alternatiboa sartuko ditugu line-upean.

Donostia Festibalak askotariko komunitate gazte eta aktiboa finkatzea lortu du, artistei eta publikoari dagokionez, espiritu irekia eta abegikorra duen hiri batean, itsasoz inguratuta, hiru hondartza, mendiak eta badiaren barruan irla bat ere izanik. Gure jaialdian parerik gabeko topaketak gertatzen dira, zuzeneko magnetikoak, baita esperientzia gogoangarriak ere, bai musikaren aldetik, bai gastronomiaren aldetik, eta 2022. urte honetan horiek guztiak gauzatu ahal izango dira.

Sarrerak ostiral honetan jarriko dira salgai, apirilaren 8an, www.donostiafestibala.com jaialdiaren webgunean eta seetickets.es/com webgunean, prezio berezian: 38€.

DONOSTIA FESTIBALA 

2022ko Irailaren 16 eta 17a

Donostiako Hipodromoa

#donostiafestibala

Sarrerak hemen apirilaren 8ko 10:00etatik aurrera, prezio berezian: www.donostiafestibala.com y seetickets.es/com

Partekatu