LEINN ARTS CULTURAL & CREATIVE INDUSTRIES hezkuntza eskaintza berriak ekintzailetzaren bitartez Sormen Industrietan profesionalki garatuko diren hiritarrak sortzea du helburu.

● 2020-2021 ikasturterako matrikulazio epea zabalik dago. Ikasturtea 2020ko irailean hasiko da Berlinen, MTA Berlin laborategian. Graduak 4 urteko iraupena du, eta egonaldiak Berlin, Bilbao, Nueva York eta Bogota artean banatuko dira. Infomazio guztia www.leinnarts.com web-orrian.

● Hiru bazkide estrategiko (MU, TU, LT) batu dira unibertsitate ikasketen bitartez kultura eta sormen industrien sektorean iraultza bultzatzeko. 12 urte baino gehiagoko esperientzia daukate ekintzailetza ikasketetan, talde globalen nazioarteko formakuntzan eta Europako Kultura eta Sormen Industrien lidergoan. 

Kultura eta Sormen Industria (KSI) mundu mailan hazten doan sektore estrategikoa da. Ekonomia sortzaileak eredu ekonomiko garbiak, ekologikoak eta jasangarriak proposatzen ditu, eta herrialdeek talentu sortzailea aktibatzeko, bultzatzeko eta eusteko erabiltzen dute.

Azken urteetako estatistikek baieztatzen dute sektore honen garrantzia eta ekarpen ekonomikoa, baita hirien indartzean duen inpaktua ere. Ekonomia sortzaileak munduko BPGaren %6,1ko ekarpena egiten du (576 bilioi euro) eta estatuko BPGaren %3,3koa. Europa mailan Berlin sormen industrietan erreferente da, BPGaren % 12,3ko ekarpenarekin.

LEINN Arts Creative and Cultural Industries, Mondragon Unibertsitatearen gradu ofiziala, Berlineko Mondragon Team Academy-ko laborategian burutuko da. Gradua hiru erakunderen arteko elkarlanean sortu da: Mondragon Unibertsitateak eta Travelling Universityk, ekintzailetasunean eta lidergoan 10 urte baino gehiagoko esperientzia dutenak, eta Last Tour, Kultura eta Sormena Industrien artean puntako enpresa independente eta berritzaileenetako bat.

Mondragon Team Academy (MTA) taldean lan egiten duten 1700 ekintzaile eta aldaketaren lider baino gehiagok osatzen duten nazioarteko komunitatea da. MTA eta LEINN efektua unibertsitate alorrean ezohiko fenomenoa da. Gradu gutxik erakutsi dezaketen nazioarteko garapena dauka eta taldeko ekintzailetasuna mundu osoan hedatzea lortzen ari da. Graduatutako %97k lana du ikasketak amaitzerakoan, %56k bere negozioa sortzen du, eta %41 dagoeneko existitzen diren enpresetan barne ekintzaile gisa aritzen da.

Gradu hau sektorearen hazkunde esponentzialaren parte izango diren profil profesionalak sortzeko KSIek duten beharretik sortzen da, eta sormen industrietan ekintzaile izatea bilatzen dutenei eta sormenaren bidez inpaktu soziala eragin nahi dutenei zuzenduta dago. Graduko 4 urteetan zehar ikasleek negozioak sortzeko, zein proiektuak eta negozio arrakastatsuak lideratzeko behar dituzten ezagutzak ikasiko dituzte.

Ekintzailetza da programa honetan protagonista. Artea, sormena eta kultura oinarri dituen sektore batean, ikasleen ordez, mundu mailan sektore honetan erreferenteak diren hainbat hiritako (Berlin, Bilbao, Nueva York, Bogota edo Shanghai) ekosistema profesional ezberdinetan proiektu kulturalak garatzen dituzten ekaintzaileak izango dira protagonistak.

Ikasleek lehenengo egunetik biziko dituzte hezkuntza eredu berritzailearen desberdintasunak eta abantailak. Eredu honek Learning by Doing metodologiaren bitartez ekintzailetasuna sustatzen du. Ikasleei ekintzailetasuna zer den irakatsi ordez, ikasleei erramintak eta aukerak ematen zaizkie beraien enpresa propioak sortu ditzaten.

Metodologiaren gakoa nazioarteko diziplinarteko talde ekintzaileak sortzea da, non talde-lanak paper garrantzitsua duen. Nazioartean sektorean erreferente diren hainbat hiritan egonaldiak egitea garrantzitsua izango da industriaren kodeak ezagutzeko eta ulertzeko, eta baita nazioartean harremanak egiteko ere. Hiri desberdinetan tailerrak, saio magistralak eta mentoring sesioak jasoko dituzte negozio berritzaile eta disruptiboak sustatzen dituzten adituen eskutik.

Matrikulatzeko epea zabalik dago eta informazio gehiago topa daiteke www.leinnarts.com web-orrialdean. Ikasturtea Berlinen hasiko da 2020ko irailean. Graduak 4 urteko iraupena du, eta egonaldiak Berlin, Bilbao, Nueva York eta Bogota artean banatuko dira.

MONDRAGON TEAM ACADEMY eta TRAVELLING UNIVERSITY

Mondragon Team Academy, MTA World bezala ere ezaguna, berrikuntza sozialerako laborategiz osatutako mundu-mailako sarea da. MTA 2008an sortu zen Finlandian, TiimiAkatemia-rekin elkarlanean, eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko berrikuntza eta ekintzailetza unitatea da.

Gaur egun, MTA sarean +2000 ekintzailek, +80 enpresak eta Europa, Asia eta Ipar Amerikan kokatuta dauden berrikuntza sozialerako 13 MTA laborategik osatzen dute.

Travelling University MTA sarearen baitan jaiotzen den plataforma integradorea da, eta ikaste esperientzia hibrido eta emozio ezberdinen bitartez, ikasleen heziketa integrala lortzea du helburu. Hasieratik, unibertsitate ezberdinek duten potentziala batzea bilatzen du ahalik eta esperientzia integralenak eskaintzeko.

LAST TOUR

Last Tour gaur egungo eragile kultural aktibo eta berritzaileenetako bat da Europa mailan. Bira eta festibal (Azkena Rock Festival, Bilbao BBK Live, Donostia Festibala) sustatzaile bezala sortu zen, eta besteak beste, edizio diskografikoa, artistentzako aholkularitza eta errepresentazioa, eta markentzako esperientzien sormena hartzen ditu bere negozio-arloen artean. BIMEren sorkuntzarekin, musikaren industriako profesionalen topaketarik esanguratsuena gaur egun, Last Tour sektoreko dinamizatzaile nagusietako bat bihurtu da Europan eta Latinoamerikan.

MONDRAGON UNIBERTSITATEKO ENPRESAGINTZA FAKULTATEA

Mondragon Unibertsitateako Enpresagintza Fakultatea, Mondragon Team Academyren bitartez, 10 urte baino gehiago daramatza metodologia berritzaileak garatzen, eta erreferente bihurtu da bereziki Lidergo Ekintzailetza eta Berrikuntza (LEINN) graduarekin. LEINN gradua hainbat laborategitan ematen da: Irun, Oñati, Bilbo, Madril, Bartzelona, Valentzia, Querétaro, Puebla (Mexiko) eta Shangain (Txina).

Mondragon Unibertsitatea unibertsitate praktiko, berritzaile eta konprometitua da, pertsonen garapena erdigunean jartzen duena, eta enpresen eta gizarteko beharrei erantzuna emateko bideratuta dagoena.

Unibertsitate kooperatiba bat da eta irisgarritasun soziala bermatzen du enpresa eta erakundeen konpromiso eta inplikazioarekin, formakuntza dualarekin, ikerketa-transferentziaren garapenarekin eta formakuntza jarraituarekin. Ingeniaritzan, enpresen kudeaketan, ekintzailetzan, hezkuntzan, komunikazioan, kooperatibismoan eta gastronomian espezializatuta dago.

Mondragon Unibertsitatea estatuko eta nazioarteko kalitate rankingetan ondo kokatuta dago. U-Multitrank rankingean lehenengo postuan dago ezagutzen transferentzia alorrean eta bigarren postuan inguruarekiko konpromiso eta ekarpenaren dimentsioan. Gainera, bikaintasunaren kalifikazioa lortu du kanpo-finantzaketaren lorpenean.

Aurkeztutako hiru bazkideekin batera kolaboratzaile sare batek ere parte hartzen du proiektu honetan

Horien artean, FAIR SATURDAY, inpaktu soziala bilatzen duen agenda kulturalaren garapenean erreferentea; ASHOKA, inpaktudun berrikuntza eta gizarte-ekintzaileen nazioarteko sarea; eta HUMANITY AT MUSIC, mundu mailako kooperatibagintzaren sorkuntza artistitiko kulturala.


Partekatu