LIBURUAK, Last Tourren agitaletxearen, lehenengo 3 lanak ekainean argitaratuko dira: “Donde ni el diablo se queda. Recorriendo el Sur con los Drive-by Truckers “, “Reggaetón. Una revolución latina “, “El fin del rock “ eta “La industria de la música. De pasión a profesión”.

Atzo aurkeztu zen LIBURUAK, BIME Bogotá musikaren industriako topaketa profesionalaren esparruan.

Atzo aurkeztu zen LIBURUAK argitaletxe berria Bogotán, BIME musika-industriaren azoka profesionalaren barruan; leku ezin egokiagoa musikaren eta, oro har, kulturaren zale eta profesionalei zuzendutako eta urtebetetik gorako prestakuntza-lana izan duen proiektua ezagutarazteko. 

LIBURUAK argitaletxe bat da, izan nahi duten eta izan behar duten ahotsen alde eta oraindik idatzi ez diren liburuen alde egiten duen argitaletxe berria. Izan ere, argitaletxeen munduan ahots solista gutxi batzuk izaten dira, maiz, nagusi, eta obra askok ez dute tokirik aurkitzen mundu horretan; eskuratzeko zailak diren beste lan batzuk ere kaleratuko dira, lehen aldiz gaztelaniara, euskarara eta beste hainbat hizkuntzatara ekarrita. 

Last Tour euskal konpainia dago LIBURUAK proiektuaren atzean, eta argitaletxeari euskarazko izena jartzea erabaki du egoitza nagusia Bilbon duen konpainiak. “LIBURUAK proiektuaren asmoa kalitatezko edukiak eskaintzea da, bai, oro har, kulturaren arloan, bai, zehazki, musikaren arloan”–azaldu du Libe Mancisidor zuzendariak–; “Pentsamendu kritikorako eta sorkuntzako, eztabaida sozialerako, ikasteko eta dibulgazioko eta, noski, ongi pasatzeko gune bat sortzen lagundu nahi dugu”.

Argitaletxe berriak kulturaren alde egiten du, kultura industriatzat eta bizitzeko modutzat hartuta; aldi berean, gorabidean dauden mugimenduak sustatzea eta balio-katea errespetatzea ere baditu xede. Proiektuaren DNAn balio handiak aurkituko ditugu, hala nola sormenezko pentsamendua, kontzientzia kritikoa, ongi pasatzea, ikaskuntza sortzailea, berrikuntza, aniztasuna eta biblioaniztasuna. Konplizitate handia du argitalpen-munduko eta beste Kultura eta Sormen Industria batzuetako balio-katearekin. Horren erakusgarri da liburuak zein tokitan eskuratu ahal izango diren; izan ere, liburu-denda independenteetan eta kultura-jarduera sortzen duten guneetan egongo baitira salgai. Gainera, paperezko formatua erabiltzea erabaki dute (ez e-book formatua), horrek dakarren guztiarekin: balio-katea elikatzen duten edizio-lanak, diseinua eta sormena.

LIBURUAK argitaletxearen lanak 4 bildumatan sailkatuko dira:  Burua, saiakera-liburuak, hausnarketa eta ikerketa, betiere kultura- eta sormen-adierazpenekin lotuta; Bihotza,  biografiak eta autobiografiak; Eskuak, liburu teknikoak eta dibulgaziokoak, tresnak eta ezagutza ezagutarazteko eta sortzaile nahiz profesionalei prestakuntza emateko; eta Arima, hausnarketarako, ikasteko eta sormenerako interesgarriak diren bestelako estilo eta generoetarako ateak zabalik izango dituena.

Ekainean kaleratuko dira LIBURUAK argitaletxearen lehenengo lanak

Donde ni el diablo se queda. Recorriendo el Sur con los Drive-by Truckers -Stephen Deusner-

Drive-By Truckers taldearen historia eta haien hegoaldeko ametsak, edo AEBko hegoaldeari buruzko saiakera argia, taldearen musikaren eta ibilbidearen bitartez. Idazlea Stephen Deusner da, musika-kazetari independente ezaguna, bere lanak, besteak beste, Pitchfork, Uncut, Stereogum, No Depression eta Bluegrass Situation argitalpenetan argitaratzen dituena.

Itzulpena: Eva Borrallo Tocino eta Lucía Rodríguez Caballero  -Bihotza bilduma- Kaleratzeko eguna: ekainak 16. 

Reggaetón. Una revolución latina -Pablito Wilson-

Saiakera honen bitartez, musika-genero urbanoetan urbanoena ezagutzeko hurbilketa aitzindari, zorrotz eta sutsua egin ahal izango dugu. Argentinako Mar de Platan jaio eta Kolonbian bizi den Pablito Wilson musika-kazetari, idazle eta irrati-errealizatzaileak idatzi du obra, hasiera-hasieratik lehen aldiz gaztelaniaz.

Reggaetón. Entre El General y «Despacito» (2020) lanaren argitalpen berrikusia eta handitua. Víctor Lenoreren hitzaurrea. -Burua bilduma- Kaleratzeko eguna: ekainak 24.

El fin del rock -Marc Sastre-

Liburu honetan, rockaren izateko baldintzak arakatzen dira, kultura-teoria modura hartuta, eta generoaren aldarrikapen ezin hobea ere bada, aldi berean. Marc Sastre idazle, musikari eta poeta frantsesa da. 1980ko hamarkadatik hasita, hainbat rock taldetako abeslaria izan da. Bere lanetan, barne-lurraldeak eta gizakiak lanarekin duen harremana zalantzan jartzen ditu.

Itzulpena: Javier Roma  -Burua bilduma- Kaleratzeko eguna: ekainak 30.  

La industria de la música. De pasión a profesión -Varios autores-

Musikaren industriari buruzko formatu handiko eskuliburu zehatz eta osatua. 1.000 orrialdeko lan honetan testua, infografiak, argazkiak, diseinua eta kolorea biltzen dira, sektore honetako balio-kaltean edozein lanbide ikasteko erreferentziako eta kontsultarako gidatzat baliagarri. Jon Icazuriaga aholkulari eta unibertsitateko irakasle bilbotarrak egin ditu komisario-lanak eta edizio-lanak, Atlantikoaren bi aldeetako 30 profesionalen baino gehiagoren laguntzarekin.

Liburuak argitaletxeak egin, ekoiztu eta argitaratutako lehen obra propioa izango da. -Eskuak bilduma- Kaleratzeko eguna: 2022ko urria.

Partekatu