Beste lau talde arituko dira irailaren 16an eta 17an Donostiako Hipodromoan egingo den jaialdian, lehendik baieztatutako Melendi, Nil Moliner edo Stay Homas artista handiekin batera, besteak beste. 

Gaur jakingo dugu egun bakoitzean zein artista arituko diren, eta eguneko sarrerak datorren astelehenean jarriko dira salgai, hilaren 6an, goizeko 10etatik aurrera. 

Donostia Festibala irailean itzuliko da berriro hirira, Estatuko pop-rock munduko musikari garrantzitsuenak ekarriz hamaikagarren ediziorako. Lau izen gehiago baieztatu ditzakegu egungo musikaren panoraman dauden soinu garaikide eta ezagunenekin gozatzeko aukera emango digun jaialdiaren programazioan. Estatuko pop-estiloko talentu femeninoaren ordezkaritzat jo ditzakegu izen berri horiek, Donostia Festibaleko ikus-entzuleen askotariko gustuen adierazgarri.

Ostirala Donostia Festibala jaialdian

Irailaren 16an hasiko da jaialdia, ostiralean, azken urteotako pop izar handienetako batekin, hain zuzen ere, Lola Indigo polifazetikoarekin; telebistako Operación Triunfo saiotik igaro ostean Estatu osoan egin zen ezagun bere abestiekin, eta marka guztiak gainditu eta estadio guztiak betetzea lortu du.

Haiekin batera, ostiral berean, Nil Moliner artista berri geldiezina arituko da, Nuestra Locura Tour bira arrakastatsuarekin jaialdiari distira emanez. Arnau Griso kataluniarrak eta MARLON hirukotea ere arituko dira.

Horietaz guztiaz gain, euskaraz kantatzen duten bertako punta-puntako taldeak ere izango ditugu, hala nola Nøgen eta Bengo; azken honek Denbora abestiarekin lortu du arrakasta, eta EITBko Irabazi Arte eta Goazen telesailen soinu-banda izan da eta Andrea Santiago iruindarraren folk-rock eta pop alternatiboarekin ere.

Larunbateko programazioa

Larunbatean, Estatuko pop-estiloko erreferente handienetako bat etorriko da Donostiara, Melendi, estudioan grabatutako hamaikagarren lana aurkeztera: Likes y Cicatrices, eta ikus-entzuleei bere soinu asturiar enblematikoenak eta letra abesgarrienak eskaintzera.

Baieztapen berriekin jarraituz, honakoak gehitzen dira:

  • Sofía Ellar kantautore eta konpositoreak Libre hirugarren lana aurkeztuko digu, bereizgarri dituen naturaltasun eta freskotasunez, diskoa kaleratu eta handik egun gutxira.
  • Marlena bikote indie-pop berriak bizitzari eta egunerokotasunari buruzko letrak eta melodiak eskainiko dizkigu.
  • Idoia arabarra euskal eszenan etorkizun handieneko artista bat da, eta euskal sustraiak bere soinu-interesekin nahasten dituen Ilun eta abar lan berria aurkeztera etorriko da jaialdira.

Baita ere larunbatean eskainiko du kontzertua, konfinamendu bete-betean sortu eta ospetsu egin zen Stay Homas taldeak, Veintiuno laukote gaztea eta haien energiaz beteriko Corazonadas lana eta Bulego taldearen pop erritmoak.

Eguneko sarrerak ekainaren 6an jarriko dira salgai, astelehenean, goizeko 10:00etatik aurrera, 30 euroan. Bonuak 38 euroko prezio berezian erosi ahal izango dira ekainaren 10eko goizeko 10:00ak arte, jaialdiaren webgunearen bitartez: www.donostiafestibala.com eta seetickets.es/com webgunean.

DONOSTIA FESTIBALA
2022ko irailak 16 eta 17
Donostiako Hipodromoa

#DonostiaFestibala

LAST TOUR CONCERTS S.L. en el marco del Programa ICEX Next, ha contado con el apoyo de ICEX y con la cofinanciación del fondo europeo FEDER. La finalidad de este apoyo es contribuir al desarrollo internacional de la empresa y de su entorno.