13.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dute udazkeneko ekitaldi garrantzitsuenean, urrian eta azaroan

Mastodonte bilbotarrak, Bulego azkoitiarrak, Dorian bartzelonarrak eta Uniforms jaendarrak izan ziren bigarren asteburuko protagonista

Bilbao BBK Live Udazkena jaialdiaren lehenengo asteburuan ia ametsa iruditzen zitzaiguna errealitate bete-betea dugu gaur. Kezkarik gabe dantzatzeko aukera dugu berriro, eta zeremonia-maisu ezin hobeak izan ditugu kontzertu-zikloen edizio berezi honi amaiera emateko: Rigoberta Bandini eta Teenage Fanclub. Aurreko asteburu asistentzia-zifrak gaindituz, nahiz eta egun bat gutxiago izan, 7.000 lagun baino gehiago hurbildu dira asteburu honetan Bilbao Arenara eta nazioko eta nazioarteko sei talde aritu dira Bilbo hiriko kaleak soinu berri eta zaharrez blaitzen.

Rigoberta Bandinik amaiera bikaina eman zion ostiraleko saioari, eta bertan bildutako guztiak dantzan jarri zituen bere hit ezagunekin, hala nola Perra, In Spain We call It Soledad edo berriki estreinatu duen Julio Iglesias singlearekin. Egun berean, Asier Etxeandia aktoreak eta Enrico Bárbarok elkarrekin sortu duten Mastodonte proiektuaren energia amaigabeak ikus-entzuleak liluratzea lortu zuen, eta Uniforms taldeak hasiera perfektua eman zion egunari, burutik ateratzerik ez dagoen beren melodia gogoraerrazekin.

Bestalde, Teenage Fanclub eskoziarrak izan ziren larunbateko protagonista, eta beren ibilbideko klasikoak berrasmatzearekin batera, Endless Arcade azken lan luzea ere aurkeztu zuten. Dorian taldearen indie iberikoa ez zen gutxiago izango eta, ikus-entzuleen artean fandom garrantzitsua izanik, abesti arrakastatsuenak interpretatu zituzten, hala nola A cualquier otra parte edo La Tormenta de Arena. Azkenik, Bulego azkoitiarrek Bagoaz izena duen azkeneko singlea aurkeztu zuten, eta izen bereko azken EPko abestiak jo zituzten.

Bi asteburu izan dira, eta hamabost talde igaro dira Bilbao BBK Live Udazkena jaialdiko agertokitik bertan bildutako guztiak dantzan -zutik- jartzeko eta zuzeneko musika ospatzeko.  Bilbao BBK Live jaialdiaren hurrengo hitzordua 2022ko uztailaren 7an, 8an eta 9an izango da, Kobetamendin, eta bertan izango diren artista garrantzitsuenak LCD Soundsystem, J Balvin, Pet Shop Boys eta The Killers dira, besteak askoren artean.

Bilbao BBK Live Udazkena jaialdiaren antolatzaileok gure esker ona adierazi nahi diogu, bereziki, Bilboko Udalari, ekitaldi hauek gauzatzeko ezinbestekoa baita, gainerako babesle eta laguntzaileekin batera.

Partekatu