Foru plazan egingo da 20:30etik aurrera Frantziako artista entzutetsuaren kontzertua. Aurretik, Omago taldeak joko du agertokian

Gasteiz Green Capital izendatu zuteneko hamargarren urteurreneko ekitaldien baitan, Zaz abeslariak bere Organique Tour bira Foru plazara gerturatuko du. Kantautore frantziarrak, doako kontzertu honetan, Frantziako abestiak gypsy jazzarekin fusionatzen dituen bere estilo arrakastatsua aurkeztuko du Europan zehar egiten ari den biraren erdian.

Nazioartean ezagun egin zen Je veux (2010) abestiarekin eta mundu osoan 3 milioi eta erdi kopia baino gehiago saltzea lortu du. Youtuben bakarrik, 600 milioi bistaratze baino gehiago ditu, eta hilean 2,2 milioi entzule Spotifyn. Bere musika-eraginen artean daude Antonio Vivaldi, Ella Fitzgerald, Bobby McFerrin eta Richard Bona, eta erritmo afro eta latinoamerikar ugari.

Zazen aurretik Omago taldea arituko da. Hainbat taldetan ibilitako Uribe Kostako eta Bilboko musikariek osatutako taldea da, nahiz eta aurreko proiektuetan elkarrekin aritu diren, esaterako, The Great Barrier-en. Haien proiektu berriak pop-rocka eta folka uztartzen ditu.

Concierto de Zaz Vitoria-Gasteiz
Partekatu