B Corp gara

LAST TOURREN HELBURUA ERAKUNDE JASANGARRI ETA INDEPENDENTE HANDI BAT IZATEA DA, GIZARTEAREN ONGIZATERAKO ETA GARAPENERAKO LAGUNGARRI IZANGO DIREN KULTURA ETA GIZARTE EKIMENAK SORTU, ERAIKI ETA GARATZEKO.

Europan erreferente den B Corp musika-sustatzailea bilakatu gara

Last Tour konpainia Corp enpresa bihurtu berri da, goi-mailako estandarrak betetzen dituelako gizarte- eta ingurumen-arloko jarduerari, gardentasunari eta enpresa-erantzukizunari dagokienez. Horrela, bada, B Corp komunitateari atxiki zaio, eta ekonomia inklusibo, ekitatibo eta leheneratzailea lortzearen aldeko mugimendu global baten buru diren enpresen multzoan sartu da; enpresa horiei esker ekonomia globala eraldatzen ari da, pertsona guztien eta planetaren mesedetan. 

Estandarra gainditzeko gakoak izan dira, besteak beste, honako hauek:

  • Jaialdietan ingurumen-inpaktua murrizteko egindako jarduerak, hondakin gutxiago sortzeko eta birziklatzeko sistema zorrotz baten bitartez; mugikortasun jasangarria sustatzea, eta sexu-erasoen aurkako eta genero-berdintasunaren aldeko prebentzio- eta sentsibilizazio-programak.
  • Tokiko lantaldeak kontratatzea. 
  • Gizartean eta kulturan ahalik eta inpaktu handiena izatea, doako kontzertuen bitartez. 
  • Enpresaren konpromiso zibikoa eta jaialdietatik egiten diren dohaintzak migratzaileei laguntzeko proiektuetarako, eremuak basoberritzeko edo Elikagaien Bankurako
  • Pandemia garaian zuzeneko musikaren arloko langileen sektoreari laguntzeko egindako ekimena.
  • Bilbo hirian duen eragin ekonomikoa.

Partekatu