Jaialdiak
ESPERIENTZIA SENDOA DUGU HERRIALDEKO ESPARRU GARRANTZITSUENETAKO BATZUK PLANIFIKATZEN ETA KUDEATZEN: ESTADIOAK, ANTZOKIAK, JARDUERA-ZENTROAK, JATETXEAK ETA AUDITORIOAK.
Azkena Rock Festival
VITORIA-GASTEIZ / EKAINA / 2 Egun
Azkena Rock Festival, ARF askorentzat, Rock n’ Roll-aren arloan erreferentziazko ekintza da, galdu ezinezko hitzordua musika estilo honen maitaleentzat. Horrela, 2002an izandako lehenengo ediziotik, nazioarteko izar handienetarikoak pasatu dira ARF-ko oholtza gainetik. Esparruaren erosotasuna, giro lasaia eta arnasten den adiskidetasuna dira jaialdi honetako publikoa berezi egiten dituenak.
- 21 EDIZIO
- 30.000 IKUS-ENTZULE
ITZELA, GELDITU GABE HITZ EGIN NEZAKE JALDI HONI BURUZ, BATEZ ERE, SUPOSATZEN DUEN ESPERIENTZIA IKARAGARRIAZ.
Trip Advisor, 2018
Bilbao BBK Live

BILBO / UZTAILA / 3 Egun
Azken urteetan, Bilbao BBK Live hazkunde eta bilakaera handiena eduki duen jaldietariko bat izan da. Duela 16 urtetik, milaka persona biltzen dira Kobetamendin, Bilbotik oso gertu kokaturiko ingurune natural eta paregabe batean, zuzeneko musikaz gozatzeko.
- 17 EDIZIO
- 120.000 IKUS-ENTZULE
BILBAO BBK LIVE INOIZ EGONDAKO NAZIOARTEKO MUSIKA JAIALDIRIK ONENA DA SEGURUENIK
Will Lavin - Joe Mag, 2018
BIME LIVE

BILBO eta Bogota / UDAZKENA eta udaberria / 2 Egun
Jaialdiak ez dira udarako bakarrik, eta hala erakusten du BIME Livek, nazioarteko erreferente bihurtu baita. BIME Live erritmo latinoen eta egungo musikaren korronte urbanoenen arteko sinergia sortzeko helburuarekin sortu zen, Estatuko eta nazioarteko artista indartsuenekin batera. Bilbon hainbat urtez ospatu ondoren, 2022an Latinoamerikako jaialdiaren lehen edizioa izan da. BIME LIVE maiatzean iritsi zen Bogotara.
- 9 EDIZIO
- 30.000 ENTZULE
EZ DAGO BIME MODUKO BARNEKO JAIALDIRIK, BIZIKI GUSTOKO DUT BERE GIROA.
Rosa Martinez - BIME LIVE-KO ENTZULEA
Cala Mijas

Cala Mijas / Iraila
Udako azken asteburua, eta 2022ko irailaren lehena. Cala de Mijas, Málaga, Costa del Sol. Udak oporretarako itxiera perfektua aurkitu du Cala Mijas nazioarteko jaialdi berrian. Hiru eguneko ekitaldi bat non esperientzia bizitzea jarrera kontua den: zuzeneko musikaz, hondartzaz, Mijas herriaren xarmaz, gastronomiaz eta egunsenti bihurtzen diren ilunabarrez gozatzea. Ekitaldiak 2030 Agendarekin eta Malagako udalerriaren inguruarekin duen konpromisoa da Cala Mijasen ardatzetako bat.
- Lehen edizioa
- 107.000 ikus-entzule
Donostia Festibala
DONOSTIA / IRAILA / 2 Egun
Donostia Festibala berriro ere badator egungo hiri musika, soinu berri eta momentuko artistengatik apostu eginez. Hip hop, dancehall, ska, cumbia, reggae, dub … eta beste hainbat musika estilo, gitarrak alde batera utzi gabe, dira Donostia Festibala sortzen duten aparteko nahasketak; urtero bezala, Donostiko Hipodromoan ospatuko direnak.
- 8 EDIZIO
- 18.000 AIKUS-ENTZULE
Hiri musika eta gaur egungo soinuak Hipodromoan.
Festival Santaspascuas
NAFARROA / GABONAK
Iruñeko bizitza kulturaleko ezinbesteko hitzorduetako bat. Jaialdi honen kontratazio artistikoa kudeatzen dugu, programazio irekia, heterogeneoa eta abangoardista eskaintzen duena, beti ere publikoa harritzeko asmoarekin, eta aldi berean, tokiko musika-zirkuituari laguntzen dio.
- 5 edizio
- 9.000 ikus-entzule
GOXO CLUB

LEHENENGO GERALEKUA IRUÑEA / MAIATZAK 15 / 1 Egun
2018ko BIME edizioan jaio zen Goxo, jaialdi handi baten klub txiki moduan. Egungo hiri musikarentzako gunea da, bere sorreran “goxo, bero, sexy, underground” bezalako adjetiboekin izendatua. Gozatzeko, izerditzeko, gogoko izateko, atzealdea jaisteko eta dantza egiteko pentsatua. Orain Goxo hazten ari da, baita ibiltari egiten; hiri musika, trap, hip hop, reggaeton, R&B musikarekin galdu ezineko hitzordua, urtero penintsulako geletan zehar ibiliko dena.
Kalorama

Lisboa / Iraila / 3 Egun
Un festival que gira en torno a la música, el arte y la sostenibilidad y que tiene lugar el primer fin de semana de septiembre, en el Parque Bela Vista de Lisboa. Una experiencia real, física y única. Lisboa viaja en el tiempo y siente la música en su verdadero significado. Pero Kalorama no es solo música, ha sido diseñado con un fuerte compromiso con la Agenda 2030 para el Desarrollo Sostenible y promoverá un nuevo estándar para los festivales.
- Lehen edizioa
- 112.000 ikus-entzule
Navia Suena
Navia / UZTAILA
Navia Suena jaialdia ezinbesteko hitzordu gisa finkatzeko asmo sendoarekin jaio da. Hainbat faktore batzen dituen hitzordua: zuzeneko musikarik onena, diseinua eta artea, natura pribilegiatua, gastronomia ikaragarria, eta gainera iparraldeko berezko lasaitasunaz eta erritmoaz gozatzeko aukera paregabea.