Cupido, Corizonas, Egon Soda, Tulsa, La Habitacion Roja eta artista gehiagok bisitatuko dute Bilboko areto enblematikoa aurtengo maiatzean eta ekainean, jaialdiaren hamabosgarren edizioaren atariko gisa.

Bilbao BBK Livek eta BBK Aretoak kontzertu zirraragarrienak ekarriko dituzte Bilbora maiatzaren hasieran. Izan ere, jaialdiak Kobetamendi eta hiria uztailaren lehen astean hartzeaz gain, jaialdiaren ezohiko programazioa maiatzaren 7an hasiko da BBK aretoan eta uztailaren 9ko goizaldera arte luzatuko da.

Programazio berezi hau maiatzaren 7an hasiko da dobletearekin; Egon Soda eta Edu Errea Band-ek pop rock zuzeneko elektrikoak ekarriko dituzte eta Corizonas-ek, Arizona Baby eta Los Coronas taldeen nahasketa enblematikoak, bere disko berria aurkeztuko du maiatzaren 8an. Ekaineko lehen bi asteburuetan musika Bilboko erdigunera itzuliko da; ekainaren 3an Pimp Flaco buru duen Cupido bandarekin, 4an Ibil Bedi talde nafarrarekin eta Airu talde bilbotarrarekin, ekainaren 5ean La Habitacion Roja taldearen zuzenekoarekin amaitzeko, denboraz kanpoko hits indestruktible eta guzti. Bilbao BBK Liveko lehen aperitibo hau amaitzeko, Paco Roman buru duen Neuman taldea aurkituko dugu ekainaren 10ean, hurrengo egunean Tulsa-ren Mendebalde Erdiko rock, country eta popa, eta amaitzeko Depedroren mugaz gaindiko proiektua. 

Hamar talde nazional izango dira BBK Aretoaren soinu berritzaileenekin, eta uztailaren 7, 8 eta 9an Kobetamendin ospatuko den Bilbao BBK Live jaialdiaren hamabosgarren edizioaren atarikoa izango da.

SALA BBK & BILBAO BBK LIVE

Maiatzak 7 – Egon Soda + Edu Errea Band

Maiatzak 8 –  Corizonas 

Ekainak 3 – Cupido 

Ekainak 4 – Ibil Bedi + Airu

Ekainak 5 – La Habitación Roja

Ekainak 10 – Neuman

Ekainak 11- Tulsa

Ekainak 12 – Depedro

Sarrerak eskuragarri apirilaren 8tik aurrera, ostirala, 10: 00etan: bilbaobbklive.com y salabbk.bbk.eus

BILBAO BBK LIVE

2022ko Ekainaren 7, 8, 9 

Kobetamendi, Bilbao

Sarrerak eta bonuak eskuragarri promozio prezioarekin apirilaren 28ra arte: bilbaobbklive.com y seetickets.com/es

#bilbaobbklive

Partekatu