Airu bueltan da berriro, positibotasunez, bibrazio onez eta dantzatzeko gogoz beterik. Izan ere, healing girl era garaian sartu baita taldea udaberria eta eguraldi ona iristearekin batera. En el más allá abestian, harreman batek funtzionatzen ez duenean, hori onartzera animatzen gaituzte, unean berean min ematen duela baina egoera hori iragankorra dela jabetzera. Aurreko doinuak baino elektronikoagoa da; gitarrak, baxua, sintetizadorea, sampleak eta bateria uztartzen ditu, eta konpainia ezin hobea da urte-sasoi eguzkitsuenaren hasieran. En el Más Allá singlearekin batera, azalaren visualizer bizidun bat ere argitaratu dute, diskoko single bakoitzaren ilustrazioak egin dituen Gorka Larcan artista bisualaren diseinuarekin. Aurrerapen berri honen ekoizlea Jon Agirrezabalaga izan da, beste behin ere, eta Bilboko El Tigre estudioetan grabatu dute, berriro ere. Aire taldeak 2023. urte honetan kaleratuko du lehen LPa, eta disko horretako hirugarren singlea da gaurkoa. Sentimentalismoa, buruan iltzatzen diren melodiak eta ahots sakon bat dira Airu bilbotar taldearen hiru zutabe nagusiak. 2018. urtean sortu zen Airu, Bilbon, eta musika alternatiboaren erreferente izatea lortu du Estatu osoan; besteak beste, Mondo Sonoro, Neo 2 edo Movistar+ komunikabideetan agertu izan da. Taldekideetako bat Keychange artista hautatua izan zen 2022. urtean; orain, hiruko euskaldunak Oso Polita diskoetxearekin egin du bat, eta lehen LPa etxe horrekin kaleratuko dute.

Partekatu