2023ko uztailaren 6an, 7an eta 8an izango da Kobetamendin, eta Sheffield-ekoak izango dira zerrendaburu, The Car azken albuma estreinatu berri dutela

Jaialdiaren aurreko edizioetara joan direnek prezio bereziak eskuratu ditzakete, jada, sarrerak; salmenta orokorra azaroaren 2an, asteazkena, hasiko da

Hasia da Bilbao BBK Live jaialdiaren roadtrip berezia, hamaseigarren edizioko artisten zerrenda osatzeko; lehen geldialdia Arctic Monkeys izan da, eta The Car estudioan grabatutako zazpigarren albumaren aurkezpena ez ezik, gainerako abesti ezagunak ere joko dituzte Bilbon, Estatuko jaialdietan datorren urtean baino ez da izango data hori. Lehengo ostiralean pistak ematen hasi ginen, eta gaur baieztatuko dugu gure uste guztiak egia zirela: 2023ko uztailaren 6an, 7an eta 8an izango den ediziorako baieztatu dugun lehen artista Arctic Monkeys da, jaialdiaren kokapen ikoniko eta ohikoan: Kobetamendin.

2022ko jaialdia epikoa izan zen arrazoi askorengatik, eta 2023ko edizioa huts egin ezinezko hitzordua izango da jaialdien zirkuituaren barruan. Ezin ahaztuzko data izango da uztaila hasiera mundu osoko musikazale eta jaialdizaleentzat Bilbon, ibilbide zabal eta oparoa duen jaialdiarekin; parte hartuko duen line-uparen roadtripa laster hasiko gara ezagutzera ematen. Eta jaialdi bikaina dela ez diogu guk soilik; bart BIMEren esparruan Bilbon banatu ziren Fest sarietan halaxe berretsi zen. Bilbao BBK Live jaialdiak ‘Formatu handiko jaialdi onena’ eta ‘Kanpaleku onena’ sariak eskuratu zituen. Eta sari horiei esker, gure proiektu kuttun eta iraunkorrenetako bat urtetik urtera hobetzeko grina indartu baino ez zaigu egin; hortaz, 2023ko edizio hau aurrekoak baino askoz ere bikainagoa izateko lan egingo dugu. Zaudete ziur.

Bilbao BBK Live jaialdirako bidaia hasi baizik ez da egin. Jaialdiaren aurreko edizioetara joan diren ikus-entzule leialak saritze aldera, gaurtik hasi eta azaroaren 1era bitarte 2023rako bonua prezio berezian erosi ahal izango dute jaialdiaren webgunean eta seetickets webgunean; salmenta orokorra azaroaren 2ko 10:00etan zabalduko da, ohiko erosketa kanaletan.

Jaialdiko antolakuntza, beti egunerokotasunaren adi dago, horrez gain, ingurumena zaintzen du bere lehen ediziotik hasita. Gaur mezu bat jaurti nahi dugu aldaketa klimatikoa eta gure inguruan bizirik jarraitzen duten suteen inguruan, jada 500 hektarea baino gehiagori eragiten dietelako, Balmaseda, Enkarterrietan, Bizkaiko birikietan suak dena erretzen jarraitzen du. Saldutako sarrera guztietatik 3€ basotzerako erabiliko dira.

BILBAO BBK LIVE 2023ko uztailak 6, 7, 8 Kobetamendi, Bilbao   Aurresalmenta berezia Urriaren 27ko 10:00etatik azaroaren 1era Bonua: 130€ Bonua + kanpina: 150€   Salmenta orokorra Azaroaren 2ko 10:00etatik aurrera Bono: 150€ Bono + camping: 170€ Salmenta: bilbaobbklive.com y seetickets.com/es #bilbaobbklive bilbaobbklive.com 
Partekatu