• Fogerty, Patti Smith, Incubus, Brian Wilson, Suzi Quatro eta Social Distortion oraindik sorpresak gordetzen dituen kartelaren buru dira.
  • Bonuak eta eguneko sarrerak salgai daude.

Gaur Azkena Rock Festival-eko egunetako programazioa iragarri da. Festibalak 19. edizioa antolatuko du 2020ko ekainaren 19an eta 20an Gasteizko Mendizabalan.
Jaialdiko egun bakarrera joateko asmoa zutenek zorionez daude, festibaleko antolatzaileek gaur bertan iragarri dituztelako eguneko sarrerak. Hori bai, benetan zaila izango da bietako zein egun aukeratu.

Ekainak 19, ostirala
Zaila da John Fogerty eta Brian Wilsonen abesti ikonikoak kalkulatzea, baina artista biak gau berean ikustea benetan paregabea da. Horiekin batera Suzi Quatro mitikoa arituko da, emakume rockeroen belaunaldi oso bat sortzearen arduraduna; Kaliforniako punka ekarriko digu Social Distortionek ere egun beretsuan, Azkena Rock Festival-a bigarren aldiz bisitatuz (lehen aldia 2005ean izan zen). Oraingo honetan disko berri batekin itzuliko da. Horrelaxe inauguratuko du 2020ko edizioa Gasteizko festibalak.
Talde horiez gain, honako hauek arituko dira: Drive-by Truckers, festibaleko azkeneroen estiloko taldea; The Adicts britainiarrak eta euren zuzeneko harrigarria; Robyn Hitchcock surrealismo dotorea (eta berau talde propioarekin ikusteko aukera ezinhobea); Reverend Horton Heat-en psychobilly… eta guzti horiek The Steepwater Band, Ray Collins’ Hot Club eta Wicked Wizzard eta Derby Motoreta’s Burrito Kachimba taldeak alde batera utzi gabe.

Ekainak 20, larunbata
Festibalera egun bakarra igarotzera joango direnek zaila izango dute erabakitzeko orduan, bigarren eguneko programazioa ere erabatekoa baita ere. Larunbatean Patti Smith and Band izango da zalantzarik gabe Mendizabalako erregina. Berarekin batera Incubus izango dugu, zuzeneko ikusgarriaz gozatzeko aukera zoragarriarekin: 2020ko estatu mailako bakarra.
Kaliforniatik Rio Grrrl mugimenduko erakusgarria den L7 taldea, euren karrerako powerpop diskoarekin besapean; Fuzz Rockaren itzaletan eta Kaliforniatik ere Fu Manchu taldea izango dugu, 30. urteurrena ospatzen; Countryaren ordezkari gisa Shooter Jennings izango dugu. Europa osoan kontzertu gutxi batuzk eskainiko ditu, eta gutxi horien artean gure lurraldera hurbildu zaigu, nora eta Azkena Rock Festivalera; Metalaren esparruan Baroness taldea izango dugu Gold & Grey izeneko disko berriarekin eta Gina Gleason gitarrista berriarekin. Gaueko kontzertuak osatzeko Tahúres Zurdos nafarrak izango ditugu The Wildhearts, DeWolff, The Faithless gasteiztarrak eta Ignatius Farrayren Petróleo taldearekin batera.

Rock eta izen ospetsuez betetako kartela dugu aurtengoa, eta zerrenda ez da guztiz itxi momentuz. Trashvilletik igaroko diren bestelako taldeez gain (Azkena Rock Festivaleko espazio basatiena, betidaniko leku txiki eta ilunen maitaleentzat pentsatutakoa) line upera gehituko dira Rock Party lehiaketako garaile biak gehituko dira. Lehiaketa bozkaketa fasean dabil urtarrilaren 22ra arte eta ehunka taldeen artean garaileak izendatzea ez da lan erreza izango (informazio gehiago hemen).
Festibalak iragarri du jaialdi-esparrutik bost minutura kokatuta dagoen kanpalekuan lekuak erreserbatu daitezkela, eta baita egunean prestatutako bidaiak (hainbat herrietatik). Sarrerak salgai daude, epeka erosteko aukerarekin www.azkenarockfestival.com webgunean.

AZKENA ROCK FESTIVAL 2020
2020ko ekainak 19 eta 20
Mendizabala. Gasteiz


EKAINAK 19, OSTIRALA
JOHN FOGERTY · BRIAN WILSON ft. Al Jardine & Blondie Chaplin · SUZI QUATRO · SOCIAL DISTORTION

DRIVE-BY TRUCKERS · THE ADICTS · REVEREND HORTON HEAT · ROBYN HITCHCOCK & LOS DEL HUEVOS BAND

THE STEEPWATER BAND · RAY COLLINS’ HOT CLUB · DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA · WICKED WIZZARD

EKAINAK 20, LARUNBATA
PATTI SMITH AND BAND · INCUBUS

L7 · FU MANCHU 30TH ANNIVERSARY · BARONESS · SHOOTER JENNINGS

TAHÚRES ZURDOS · THE WILDHEARTS · PETRÓLEO · DEWOLFF · THE FAITHLESS


Eguneko sarrera: 65€
Bonua: 120€
Bonua + kanpina: 130€
Epeka eskuragarri
Salmenta: azkenarockfestival.com

Kutxabankek 15€ko beherapena egingo die lehen 667 bonuei. Txartel bakoitzak bonu bakarra erosi ahal izango du. Beherapena erosketa egitearen momentuan iragarritako prezioari ezarriko zaio. Kutxabankeko zerbitzu anitzetako kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean eskuragarri.

Partekatu