Ekainaren 15ean, 16an eta 17anAzkena Rock Festival jaialdiaren 21. edizioa izango da Gasteizko Mendizabalan, eta, besteak beste, Iggy Pop, The Pretenders, Rancid, Lucinda Williams, Incubus, Melvins, Alter Bridge eta El Drogas arituko dira bertan. Zalantzarik gabe, huts egin ezin den hitzordua rock & rollarekin, kontzeptuaren esanahi zabalenean hartuta. Gainera, aipatu behar dugu Wild Billy Childish & CTMF taldeak ezin izango duela jaialdian parte hartu, osasun-arazoak direla medio, baina horien ordez, The Phantom Surfers igoko dira Trashvilleko agertokira.