Sayek singlearen ondoren, intrigaz beteriko Hemengatxik dakar oraingoan


Artista gazteak Bizirik estreinako diskoko lehen kolaborazioa aurkeztu du, eta askotariko eraginak bildu ditu bertan, hala nola Eskorbuto edo rap amerikarra. Euskal kulturaren aipamenak egiten ditu abesti berrian, baina MoradPop Smoke edo Central Cee gustuko dituztenentzako moduko erritmo global bati jarraikiz. Abeslariak bere esentziari eusten dion arren, abesti honetan Sayek eta Bakarrik aurreko singleetatik urrundu da soinu aldetik; horrenbestez, beste aurpegi bat erakutsi digula esan dezakegu. Chick JuárezBengo eta Kiliki izan dira single berriaren ekoizleak eta, letrei dagokienez, norberak gogoko duena egiteak dakarren gozamenari buruz mintzo dira; izan ere, honelako esaldiak entzun ditzakegu: “Started from the bottom, ta orain hemen gatxik”. Soinuari dagokionez, akorde ilunen arpegioak, distortsionatutako ahotsak eta afrobeat eta drill erritmoak dira nagusi artistak orain arte atera duen doinurik esperimentalenean. Singlea hain da zinematografikoa, ezen ez bailitzateke gaizki geratuko gangsterren film bateko soinu-bandaren doinu nagusitzat, eta ideia hori indartu egiten da Jon Narvaezek abestiari egin dion bideoklipa ikusita.

Partekatu