HAAi, Amaia, Dry Cleaning, Anz, Sherelle, GAZZI eta beste hainbat artista ere ezagutaraziko ditugu Bilbao BBK Live jaialdirako baieztapenen bigarren txanda honetan

Jaialdiaren hamaseigarren edizioa 2023ko uztailaren 6an, 7an eta 8an izango da, Kobetamendin

Baieztapenen bigarren txanda honetan, jaialdiaren nortasun bisualerako Vicente Paredes argazkilariaren Supereuskadi argazkigintza-entseguko argazkiak erabiltzen jarraituko dugu, baina, oraingoan, Tximistarriren kondaira izanik protagonista

Tradizioari jarraikiz, ekainaren 13an, Paduako San Antonio egunean, Tximistarri harkaitz handiaren inguruan 7 itzuli egin behar dira. Horren truke, ezinezko gertakarien zaindariak bikotekidea aurkituko duela bermatzen dio bilatzen ari denari.

Tximistarri hitza honela osatuta dago: tximista + harri

Ondarearen jarraipena. Uztailaren 6an, 7an eta 8an Kobetamendin izango den Bilbao BBK Live 2023 jaialdiaren hurrengo edizioan parte hartuko duten artisten izenen berri ematen jarraituko dugu; eta, era berean, jaialdiaren hamaseigarren edizio horren irudi grafikoa osatuko duten irudiak ere ezagutaraziko ditugu. Lehendik iragarri genituen hainbat zerrendaburu, hala nola Arctic Monkeys, Florence + The Machine, The Chemical Brothers edo The Blaze, eta oraingoan beste artista multzo bat aurkeztuko dugu, aurreratutako-gabonetako-opari moduan, 2023ko line-up txundigarria osatze aldera.

Bigarren txanda honetako artistak hauek dira: Phoenix eta bere pop frantses enblematikoa; The Knife taldeko kide izandako Fever Ray, bere bakarkako proiektuarekin; Argentinako trap-aren anaia nagusia, Duki; M83 instrumental eta elektronikoak; IDLES taldearen punk rock etiko eta politikoa; Europa iparraldeko elektronika distiratsua Röyksopp proiektuarekin, eta The xx taldeko kide eta digger den Jamie xx. Izen gehiago gehitu zaizkio zerrendari, post-punk estiloan bakoitza bere sorterrian erreferente diren bi talderekin batera; Londreseko Dry Cleaning eta Irlandako The Murder Capital. Estatuko talentuari dagokionez, Amaiaren ahots zerutiar eta polifazetikoa, Montgrí-ko Cala Ventoren gitarrak eta La Éliteren punk energia basatiena aipatuko ditugu. Basoa guneko eskaintza elektronikoa handiagoa izango da aurten, Anz, Avalon Emerson, HAAi, Sherelle, GAZZI eta John Talabot arituko baitira bertan.

Bilbao BBK Live jaialdian, artea –mota guztietako artea– ezinbestekoa da, kartela bezain funtsezkoa; eta iazko harrijasotzaileen irudia deigarria izan bazen, orain, Tximistarriren kondaira izango da protagonista kartelean. Vicente Paredes artistak eta Bilbao BBK Live jaialdiak egindako arte-musika aliantzaren barruan biltzen den laugarren irudia dugu hori, betiere Euskadiren nortasuna eta idiosinkrasia adierazteko xedez.

Jaialdiaren antolatzaileak naturaguneen zaintzarekin konprometituta gaudenez, saldutako sarrera bakoitzetik 3€ Balmasedan sute batek kiskalitako ingurunea basoberritzera bideratuko ditugu, Enkarterri Bizkaiko birika den aldetik.

Bonuak salgai daude oraindik  jaialdiaren webgunean eta  seetickets.com/es webgunean; epeka ordaintzeko aukera badago, baita jaialdiko bonua gehi kanpina erostekoa ere.

BILBAO BBK LIVE
2023ko uztailak 6, 7, 8

Bonua: 150€
Bonua + kanpina: 170€
*Prezio berezia 2023ko urtarrilaren 26ra arte
Salmenta:  bilbaobbklive.com y seetickets.com/es

#bilbaobbklive
bilbaobbklive.com 
070 SHAKE
ALBANY
AMAIA
ANZ
ARCTIC MONKEYS
ARDE BOGOTÁ
AVALON
EMERSON
BAIUCA
BENGO
BEN UFO
BEN YART
THE BLAZE
CALL SUPER
THE CHEMICAL BROTHERS
COLECTIVO DA SILVA
DELAPORTE
DINAMARCA
DRY CLEANING
DUKI
FEVER
RAY FLORENCE + THE MACHINE
GAZZI
HAAI IDLES
JAMIE XX
JOB JOBSE
JOHN TALABOT
THE LATHUMS
LOVE OF LESBIAN
M83
THE MURDER CAPITAL
MERINA GRIS
PHOENIX
PLAYBACK
MARACAS
ROJUU
RÖYKSOPP
SHERELLE
TINARIWEN
VIOLET
YOUNG MARCO
Partekatu