• Lehiaketan 600 talde baino gehiagok izena eman zuten eta bertatik aukeratu dira finalerdietako 18ak.
  • Finalerdiak martxoan antolatuko dira Madril, Gasteiz, Bartzelona, Valentzia, Vigo eta Sevillako areto enblematikoetan.

Gaur bertan iragarri dira #AzkenaRockFestival -eko Rock Party lehiaketako finalerdietako taldeak. 600 talde baino gehiagok izena eman zuten abenduan hasi zen prozesuan eta 60.000 bozka baino gehiago jaso zituen online bozketa fasean. 18 aukeratuen erabakia hartzeaz arduratu den epaile-taldea honako hau izan da: JF León (Europa FM), Jorge Ortega (Ruta 66 aldizkariko zuzendaria), María F. Canet (Free Rocking) eta Javier Corral (musika-kazetaria). Horiez gain, Oso Polita disko zigiluko Amaia Santana eta ARFko zuzendaria eta Last Tour enpresako CEO den Alfonso Santiago aritu dira.

Hiri bakoitzerako aukeratu diren hiru taldeek zuzenean arituko dira martxoan antolatuko diren finalerdietan:

03/06 Madril, Wurlitzer Ballroom

  • Amann & The Wayward Sons
  • Roni Di Capo
  • Reverendo & The New Preacher Boys

03/07 Gasteiz, Helldorado aretoa

  • John Dealer & The Coconuts
  • Walnut
  • Ghost Number

03/13 Bartzelona, Rocksound aretoa

  • Dirty Rockets
  • Electric Monolith
  • The Surfin’ Limones

03/14 Valentzia, Loco Club

  • Nuclear Winter
  • The Cutting Fingers
  • Junior Mackenzie

03/20 Vigo, La Iguana Club

  • The Pretty Shirts
  • Chris Masuak
  • The Midnight Boozers

03/21 Sevilla, Fanatic

  • Kowalski
  • Happy New Year & 3 AM
  • Hairy Nipples

Epaile profesionalen talde batek finalerdi bakoitzeko irabazle bakoitza aukeratuko du hiri bakoitzean eta berehala komunikatu egingo da. Kontzertu hauetarako sarrera gonbidapenen bidez egingo da, eta berauek doan eskuratu ahal izango dira azkenarockfestival.com webgunean.

Final Nagusian sei hirietako irabazleak arituko dira lehian eta norgehiagoka nagusia Madrilgo El Sol aretoan antolatuko da apirilaren 3 eta 4an. Bertan iragarriko dira #AzkenaRockFestival –ean kontzertua eskainiko duten talde irabazle biak.

#AzkenaRockFestival Estatuko rock jaialdi nagusia dugu. Gasteizen antolatuko da

2020ko ekainaren 19 eta 20an, eta Rock Partyko garaileak Patti Smith, John Fogerty, Incubus, Brian Wilson, Social Distortion, L7, Drive-by Truckers edo Suzi Quatrorekin arituko dira. Gainera, jaialdiak sorpresa gehiago iragarriko ditu aurrerago, besteak beste Trashvilleko kartela, jaialdiko eszenatoki basatiena.
Bonuak eta sarrerak salgai daude (epeka eskuragarri) azkenarockfestival.com webgunean.

AZKENA ROCK FESTIVAL 2020
19 y 20 de junio de 2020
Mendizabala. Vitoria-Gasteiz

EKAINAK 19, OSTIRALA
JOHN FOGERTY
BRIAN WILSON ft. Al Jardine & Blondie Chaplin · SUZI QUATRO · SOCIAL
DISTORTION

DRIVE-BY TRUCKERS · THE ADICTS · REVEREND HORTON HEAT · ROBYN HITCHCOCK & LOS DEL HUEVOS · THE STEEPWATER BAND · RAY COLLINS HOT CLUB · DERBY MOTORETA’S BURRITO KACHIMBA · WICKET WIZZARD

EKAINAK 20, LARUNBATA
PATTI SMITH AND BAND · INCUBUS
L7 · FU MANCHU 30 TH ANNIVERSARY · BARONESS · SHOOTER JENNINGS
TAHURES ZURDOS · THE WILDHEARTS · PETRÓLEO · DEWOLFF · THE FAITHLESS

Eguneko sarrera: 65€
Bonua:  120€
Bonua + kanpina: 130€
Epeka eskuragarri
Salmenta:  azkenarockfestival.com

15€ko beherapena lehen 600 bonuentzat. Bonu bakarra eskuratu daiteke txartel bakoitzeko. Beherapena, momentuan iragarritako prezioari ezarriko zaio. Zerbitzu askotariko Kutxabank kutxatiletan eskuragarri eta www.kutxabank.es -en.

Partekatu