Zerrendan sartu dira, halaber, Fernandocosta, Zetak, Green Valley, Nil Moliner, Mafalda, Morad, Funzo & Babyloud, La Furia y Víctor Rutty, Rober del Pyro eta DJ Kaef

Aurtengo berritasunen artean Red Bullen ‘Batalla de los Gallos Exhibición’ dago, momentuko freestyler trebeen ikuskizunekin.

Jaialdiaren X. edizioa izango da aurten, eta eszena urbanoan Estatuko erreferentzia izatera iritsi da

Irailaren 18an eta 19an izango da Donostia Festibalaren aurtengo edizioa, Gipuzkoako hiriburuko Hipodromoan. Jaialdia erreferentziako hitzordu bihurtu da musika urbanoaren arloan, eta erraz lortzen ez den urteurrena ospatuko du: hamargarren edizioa.

Artisten zerrendan sartu diren izen berriak ere iragarri dira gaur: zerrendaburuen artean, Kase.O raperoa, Estatuko rap munduko adierazgarri garrantzitsuenetako bat eta gaztelaniaz egiten den hip-hoparen mundu osoko erreferentzia; eta Lola Índigo, bere karisma, melodiak eta hit-ei esker urteko artista arrakastatsuenetarikoan bilakatu da, publiko mainstream-a eta independentea uztartuz; Fernandocosta, Zetak, Green Valley, Nil Moliner, Mafalda, Morad, Funzo & Babyloud, La Furia eta Víctor Rutty, Rober del Pyro eta DJ Kaef. Izen horiek gehitu behar zaizkie lehendik iragarrita zeuden hauei: Dellafuente, Don Patricio, Los Chikos del Maíz, Dupla, Guitarricadelafuente, Hakima Flissi eta Huntza.

Hamargarren urteurren honetan, gainera, berrikuntza interesgarriak izango ditugu, hala nola eguneko programazioa Lasarten, eta Red Bull Batalla de los Gallos Exhibición enblematikoa, hau da, punta-puntako inprobisatzaile trebeenak aurrez aurre jarriko dituen norgehiagoka: Zasko Master, Bnet, Arkano, Skone eta Dj Verse, besteak beste.

Azken urteotan, asko handitu da jaialdiko ikus-entzuleen kopurua, Donostiatik eta Euskaditik kanpoko gazte ugari etortzen hasi baita; beraz, Donostia Festibalaren zerbitzuak ere areagotu egingo dira. Aurten, antolatutako bidaiez gain, kanpalekua ere izango du jaialdiak, eremuaren ondoan. Gazteenek eta familiek ere jaialdira joateko aukera izate aldera, 11 urtetik beherako adingabeak doan sartu ahal izango dira jaialdian, betiere heldu batekin batera etorriz gero.

Donostia festibalaren esperientziaren gehigarria dugu: bertako erosotasunak, gastronomiak, edertasunak eta Zurriola bezalako hiriko hondartzek balio erantsia ematen diote jaialdiari. Bertan, surf giroa arnastu daiteke eta mundo osoko surfisten eta gazteen helmuga dugu.

Jaialdiaren babesleak dira Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostiako Udala, Keler, Kutxabank eta Eusko Jaurlaritzaren Turismoa, eta laguntzailea, berriz, Radio 3 eta Mondosonoro; horien guztien parte-hartzea ezinbestekoa izan da jaialdiaren aurtengo edizioaren garapenerako eta hazkundeko helburuak betetzeko.

2020. urteko Donostia Festibalerako sarrerak salgai daude dagoeneko, eta martxoaren 4ra arte prezio berezian eskuratu ahal izango dira: 50 €.

DONOSTIA FESTIBALA
Donostiako Hipodromoa
2020ko irailaren 18an eta 19an

KASE.O
DELLAFUENTE
LOLA INDIGO
DON PATRICIO
LOS CHIKOS DEL MAÍZ
FERNANDOCOSTA
ZETAK
GREEN VALLEY
NIL MOLINER
MAFALDA
GUITARRICADELAFUENTE
MORAD
FUNZO & BABY LOUD
HUNTZA
LA FURIA
VÍCTOR RUTTY, ROBER DEL PYRO Y DJ KAEF
DUPLA
HAKIMA FLISSI

RED BULL BATALLA DE LOS GALLOS EXHIBICIÓN
Con ZASKO MASTER · BNET · ARKANO · SKONE · DJ VERSE

Sarrerak:
www.donostiafestibala.com
Bonuaren eskaintza: 50 €, martxoaren 4ra arte.

Kutxabank deskontua: Lehenengo 400 bonuek 8 €-ko deskontua izango dute, eta txartel bakoitzarekin gehienez ere bonu bat erosi ahal izango da. Erosketa egiteko unean indarrean dagoen prezioari aplikatuko zaio deskontua. Kutxabank orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean eskuragarri.


Partekatu