COVID-19aren pandemiari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak gaur, abenduak 28, 18: 30ean iragarri dituen prebentzio-neurriak direla eta, Last Tour-ek Anoetako Belodromoan bihar, abenduak 29an, egitekoa zen kontzertua bertan behera utzi beharko du.

Iragarritako neurri berriek edukiera % 50era murriztuko dute 5.000 pertsona baino gehiagoko ekitaldietarako, eta hau da hain zuzen ere Donostiako hitzorduaren kasua. Promotoreak ahalegin guztiak egin ditu donostiarrek hainbeste espero zuten kontzertu hau aurrera eramateko, hau baitzen punk talde ospetsuak herrian joko zuen azken aldia behin betiko desegin aurretik. Hitzordua 2020ko irailaren 26an ospatzekoa zen, Hipodromoan, baina koronabirusaren ondorioz antolatzaileek kontzertua hainbat aldiz atzeratu behar izan dute, baita hau esparruz aldatu ere, beti ere osasun-agintariek ezarritako neurrietara egokitu ahal izateko eta osasun-egoerak hobera egitekotan baldintza hobeetan ospatu ahal izateko.

Oraingo honetan baina ezinezkoa da kontzertua berriz ere atzeratzea, taldeak ez baitu 2021 geroztik kontzerturik emango. Beraz, kontuan izanik ezinezkoa dela publikoaren edukiera egoera berri honetara egokitzea ahalbidetuko lukeen mekanismo bat aktibatzea , edozein kasutan diskriminatzailea izango litzatekeelako, promotoreak kontzertua bertan behera uztea erabaki dute.

Last Tour-etik asko sentizen dugu kontzertu hau bertan behera utzi behar izana eta La Polla Records-eko jarraitzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu denbora honetan zehar sarrerak mantentzearren; gure eskerrak ere talde gonbidatuei eta Anoetako Belodromoko lan talde guztiari. Sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko zaie erosleei, gehienez 60 eguneko epean.

La Polla Records-en Donsotiako kontzertua bertan behera geratu da.
Partekatu