Ezpalak taldearen Lehertu arte singel-a plataforma digital garrantzitsuenetan dago jada  Taldeak disko berria kaleratzeko eta aurkezpen-birako datak iragarri ditu

Ezpalak taldeak Lehertu arte aurkeztu du, zuzenean sistema seinalatzen duen amorruzko eta desadostasuneko oihua. “Denbora, bizitza, naizena… Saltzen nabil ta ez da nahiko” bertsoan, pertsonak akituta bizi direla kritikatzen du taldeak, beti gehiago eta gehiago eskatzen duen bizimodu baten eraginez.

Ezpalak, Lehertu Arte

Single honetan, rock britainiar gogor eta bortitzaren eragina nabarmena da, ezin hobeki uztartuta Eñauten gitarrarekin eta sintetizadorearekin, Unairen baxuarekin, Janarren bateriarekin, eta Juanjoren ahots sendoarekin. Suminez betetako bideoklipean lehengo udan eskaini zituzten kontzertuen unerik onenak biltzen dira.

Taldekideek Abenduaren 2an kaleratuko duten Hortz Aina Hots disko berriaren izenburua ezagutzera emateko aprobetxatzen du taldeak, eta dagoeneko eskuragarri dago aurresalmenta osopolita.org webgunean. Berri horrekin batera, diskoaren aurkezpen-birako lehen datak iragarri dizkigute eta, besteak beste, Madrilen, Gasteizen, Bilbon edo Donostian egongo dira. Datozen kontzertuei buruzko informazio guztia webgune honetan kontsulta daiteke: ayukenmp.com 

Ezpalak honako hauek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). Euskal musika alternatiboaren erreferente bihurtu da taldea azken urteotan, eta komunikabide handiak ere jabetu dira horretaz, hala nola Mondo Sonoro aldizkaria edo Gaztea irratia, zuzenekoetan berebiziko potentzia erakusten baitute; horretaz gain, Los Conciertos de Radio 3 saioan aritu dira, baita Bilbao BBK Live jaialdian ere.

Partekatu