Kolonbiar- nafar taldearen erritmo salseroak Oso Polita euskal disko-etxearekin bat egin dute

Goxua´n Salsa taldea 2020ko urtarrilean sortu zen Iruñean, kulturen arteko lotura berriak bilatu eta saltsa eta musika latinoa euskaraz eginez. Orkestra kolonbiar-nafarrak 60ko, 70eko eta 80ko hamarkadetan New Yorken, Kolonbian eta Puerto Ricon egiten zen saltsa klasikoa interpretatzen du, baina letretan ukitu berritzaile bat emanez; izan ere, genero horretan orain arte sekula ez bezala, euskaraz abesten baitute. Saltsa tradizionalaren eraketa honako hauek osatzen dute: ahots nagusia, hiru ahotsetako korua, pianoa, baxu elektrikoa, kongak, tinbalak, bongoa eta kanpaia, marakak, bi tronpeta eta hiru tronboi. Entseguak egin eta errepertorioa zehaztu ostean, 2020ko udan hasi ziren entseguak egiten eta lanean, eta orain arte bi bideoklip argitaratu dituzte, grabazio-saioko formatuan.

Taldearen Emaidan Freskura lehen singela Oso Polita disko-etxearekin argitaratu da, Julen Leuza ekoizlearekin eta Josu Ervitik Erviti Estudioetan grabatuta. Taldeko abeslari Claudia R. Juanena dantzan hastera gonbidatzen gaitu hasiera-hasieratik euskaraz kantatzen duen saltsa tradizional originalarekin, berria izanik hori generoan. Abestiari izena ematen dion esaldia, Emaidan freskura, ura eskutik eskura, taldeak dakarrenari erreferentzia egiten dion metafora bat da, inguruan genero berria, erritmo latinoan, nafarrek eta kolonbiarrek euskaraz abeztuta. Estudioan grabatutako lehen diskoaren aurrerapena da Emaidan Freskura; single horretaz gain, 9 abesti argitaratuko dituzte diskoan (aurten kaleratuko dute), bai taldearenak, bai bertsioak.

 

Partekatu