Malagan izango da MEUTE, baita Estatuko Fuel Fandango, Santa Salut, La Trinidad eta GAZZI ere

Nazioartean punta-puntakoa bihurtuko den itxura hartzen ari da jaialdia

Ezinbesteko jaialdia. Esan eta esan ari ginen, Cala Mijas jaialdi konprometitua da, eta lehen mailako artistak ekarriko ditu. Costa del Soleko Cala Mijas ekitaldi berriak nazioan eta nazioartean izan duen harrera beroa ikusita, jendeak espero duenaren mailako esperientzia bermatzeko konpromisoa berretsi dute jaialdiaren antolatzaileek. Urtea ongi amaitzeko, gaur, bederatzi izen gehituko dizkiogu line upari eta, horrela, Cala Mijas jaialdiaren lehenengo edizioaren puzzlea osatzeko ezinbesteko pieza berriekin amaituko dugu 2021. urtea.

Ezustekoz betetako jaialdia. Arctic Monkeys taldea rock britainiarraren erregetzat jo genuenez, Erresuma Batuko beste errege bat ere ekarri behar genuen; horrela, bada, Liam Gallagher ikoniko eta lotsagabea ere arituko da irailean Cala Mijas jaialdian. Bere parka soinean eta bere bakarkako proiektuarekin, Ingalaterrako frontman lotsabakoena izango da jaialdiko artista-zerrendaren buru, jarrera egokia eta rock’n’roll-a lagun. Jaialdi idilikoan parte hartuko dute, halaber, James Blake kantari eta ekoizle garaikideak, Bonoboren elektronika anbientalak, eta Marc Rebillet texastar polifazetikoak, musika expressa egiteko talentu eta guzti. Eta gehiago ere badira: Alemaniako MEUTE techno marching banda, Andaluziako Fuel Fandango bikote eklektikoaren energiaz beteriko zuzenekoa, Santa Saluten rap gordina, Estatuko promesa berria den GAZZIren break-ak eta neoperreoa, eta La Trinidad hiruko malagarra aipatuko ditugu artisten sorta berri hau amaitzeko. Bigarren aurrerapen honekin, 23 dira jada zerrendari gehitu dizkiogun artistak, eta datozen hilabeteetan osatzen jarraituko dugu, Cala Mijas jaialdiaren estreinako edizioari forma eman arte. 

Bonuak salgai daude, prezio berezian: 120€; webgune hauetan eros daitezke: calamijas.com eta seetickets.com/es. Gainera, ostatu hartzeko bi aukera ere eskaintzen dizkiegu bertaratzeko asmoa dutenei: kanpina edo glampina. Kanpina da aukera merkeena: 25€, 6 egun eta 5 gau igarotzearen truke; alabaina, oporretan hain gogoko izaten dugun dolce far niente horren beharrak eraginda sortu zen glampina, hau da, jaialdiaren eremutik oso gertu izatea ostatua, hotel batek eskaintzen dituen erosotasun guztiekin: 5 gau igarotzeko, gutxieneko prezioa 75€ da, eta zu arduratu disfrutatzeaz, ez beste ezertaz. 

Cala Mijas 2. iragarkiaren pártela
Partekatu