Larunbat honetan, urriaren 15ean, Violadores del Verso taldearekin egindako lanari esker estatuko rap munduan klasikoetako bat hartuko du BBK Salak, RdeRumba, eta Carlos Porcelekin batera arituko da, multiinstrumentista horrekin lan egin duelarik rap kantariak bere azken lanean. Funk Experience da bere azken lana, figura garrantzitsuek (adibidez, George Clinton-ek, Parliament/Funkadelic taldearen buruak) egin duten funk klasikoenaren eragin handia duen lana.

Beraiekin izango dira Laura Sam eta Juan Escribano, Laura Sam poeta eta rap-kantariak (ahotsa) eta Juan Escribano musikari eta konpositoreak (gitarra eta sampler-a) osatutako bikotea. Estetikoki, garaikidearen eta hiritarraren, eta ideologikoki, belaunaldi eta sozialaren artean dagoen proiektua osatzen dute elkarrekin. Poesia eta rapa soinu elektroniko oroitarazleen arkitektura batean bilduta, diskurtso ahaltsu batekin eta laztanetik ukabilkadaraino doan ahotsarekin. Gainera, taldeak duela gutxi La voz en contra bere azken diskoa argitaratu du biniloan, oso edizio zainduarekin, non alderdi grafikoak obra borobiltzen duen.

RdeRumba & Porcel + Laura Sam y Juan Escribano Udazken Soinuak

BBK Udazken Soinuak 2022

BBK Udazken Soinuak musika-zikloak bigarren edizioa du 9 emanaldirekin, musika garaikidearen adierazgarri diren proposamen fresko eta askotarikoekin. Hautaketa artistikoan Estatuko hainbat musika-korrontetako 12 artista handi sartu dira. Zikloko kontzertu guztiak BBK Salan, Bilboko erdigunean, izango dira zuzenean.

Sarrerak dagoeneko salgai daude Last Tour-eko agendan eta salabbk.bbk.eus.   

BBK UDAZKEN SOINUAK
Bilbo, BBK Sala   

Urria

10/15: RDERUMBA & PORCEL + LAURA SAM ETA JUAN ESCRIBANO  
Ordua: 20:00
Sarrera: 16€ 

Azaroa

11/11: RUSOWSKY + RALPHIE CHOO  
Ordua: 20:00
Sarrera: 12€      

11/19: MALDITA NEREA  
Ordua: 20:30
Sarrera: 28€    

Sarrerak salgai hemen: Last Tour-eko agendan eta salabbk.bbk.eus.   
Partekatu