ZETAK taldeak nazioarteko biltzarrean parte hartu du eta, bide batez, ekainaren 10ean kaleratuko duen Zoriontasuna (la vida es de verdad) singlea aurkeztu du. Bomba Estéreo taldearekin elkarlenean izango da eta ekainaren 10 argitaratuko dute. 

ZETAK taldekoak martxoan hasi ziren pistak botatzen irudi honekin, non Bomba Estéreo taldekin Li Saumetekin ikusten dutu eta orain ulertzen dugu zer esan nahi zuten. Datorren ekainaren 10ean, ZETAKek single berria aterako du Bomba Estéreo talde kolonbiarrarekin batera. Euskara hutsez kantatzen duen euskal artista batek egindako kolaboraziorik garrantzitsuena izango da; eta, noski, Bomba Estéreo talde kolonbiar nazioartekoena aukera ezin hobea zen horretarako.

2021eko urrian, bi taldeak Bilbon elkartu ziren BIME Bogotá ekimenaren lehen edizioa aurkezteko; esan dezagun, bide batez, biltzarra lehengo astean amaitu zela eta 30 herrialdetako 2.800 pertsonak baino gehiagok parte hartu zutela. Bizkaiko hiriburuan sortu zen, beraz, ekainean aurkeztuko duten abestia: Zoriontasuna (La Vida es de Verdad). Gainera, Bogotáko BIME City jaialdian emanaldia egin zuenez, artista nafarrak Bomba Estéreoko Li Saumet-ekin batera aurkeztu zuen single berria. Eta, horretaz gain, ZETAKek bost emanaldi egin zituen Bogotán lehengo astean, eta horietako bat Jorge Elèicer Gaitán antzoki historikoaren atarian.

Latinoamerikaren eta Estatuaren arteko zubi-lanak eginez, eta BIMEren espiritua suspertuz, ZETAK taldea euskaraz kantatzen duten taldeen artetik lehenengotarikoa da goi-mailako talde batekin, hau da, Bomba Estéreo taldearekin kolaborazioa egiten, hizkuntzak, estiloak eta sonoritateak nahasten dituen single batean; aipatu beharrekoa da Bomba Estéreo taldeak Bad Bunny handiaren disko berrian parte hartu duela berriki. Horrenbestez, ziur kolaborazio honek zeresana sortuko duela nazioarteko panoraman.

Zetak BIME Bogotan
ZETAK BIME Bogotan.

ZETAKek aho bete hortz utzi gaitu berriro ere, izan ere, musika-jaialdi bat antolatu baitzuen apirilean, ZEID fest, taldearen azken diskoan oinarrituta, eta Estatuko artista garrantzitsuenetakoek parte hartu zuten bertan; Gaztea sarietan hainbat sari eta MIN sarietan beste bat irabazi baitzituen; edo Itzulera aurreko singlean hautematen baitzitzaion, jada, musika-estiloak nahasteko eta muga geografikoak gainditzeko irrika. Ekainaren 10ean egiaztatu ahal izango dugu azken hori, Bomba Estéreorekin egindako kolaborazioa aurkezten duenean: Zoriontasuna (la vida es de verdad). Kolonbiatik itzuli ostean, ZETAKek Estatu osoan eta Euskal Herrian zuzenekoak eskaintzen jarraituko du bere elektronika unibertsala lau haizetara zabaltzearren; uda honetan, hainbat jaialditan parte hartuko du taldeak, hala nola Holika Festival 2022 jaialdian.

Partekatu