Jaialdia
Azkena Rock Festival jaialdiak bonus track bat eta jarduera paraleloak izango ditu 20. urteurrena ospatzeko
Surfbort, Teenage Werewolves, Micky y Los Colosos del Ritmo eta Lord Diabolik gehitu zaizkio zerrendari, DJ sorta zabal batekin batera.
Ordutegiak eta artisten banaketa eszenatokien arabera jakinarazten ditugu.
Kim Lenz eta Alexis Evans artistek jaialdia hirira eramango dute, Andre Maria Zuriaren plazan doako emanaldiak eskainiz.
Guardia eta Ribabellosa herrietan lau kontzertu izango dira, doan, ekainaren 4an eta 11n, jaialdiaren atariko.
Gasteizko Mendizabalan izango da jaialdia, ekainaren 16an, 17an eta 18an.
Azkena Rock Festival jaialdiaren 20. urteurrena ospatuko dugu ekainaren 16an, 17an eta 18an, jada mitikotzat har daitekeen Mendizabalan, Gasteizen, eta aurtengo edizioa oso berezia izango da; izan ere, besteak beste, rockaren amabitxi Patti Smith izango dugu gure artean, itzal handiko beste izen batzuekin batera, hala nola The Offspring, The Afghan Whigs, Social Distortion, Emmylou Harris, Suzi Quatro, Fu Manchu, Drive-By Truckers, Jerry Cantrell, The Toy Dolls, Michael Monroe, Soziedad Alkoholika edo Morgan.
Azkena Rock Festival 2022ko kartela izten dugu
Urteurrena dela eta, aurten, jaialdiak egun bat gehiago izango du, osteguna, eta, gainera, bonus track bat gehitu diogu gaur: Trashville karpako programazioa; agertoki horretan izaten dira kontzertu bizi eta kañeroenak, eta kasu honetan, Cramps taldea gogorarazten duen munduko bandarik garrantzitsuena arituko da, Teenage Werewolves, baita Micky y Los Colosos del Ritmo nekaezinak eta Lord Diabolik retro-garage-punk bikotea ere. Baina aparteko eskaintza hori ez da hor bukatuko; ostiraleko zerrendan Surfbort sartu da, 2019ko edizioan kontzerturik basati eta gogoangarrienetako bat eman zuen taldea.
DJ sorta zabala ere izango dugu: Zombierella, Eneida Fever!, Tito Ramone, Runaway Lovers DJs, Alex Dbdb, Wendy Pelayo, Cheries Djs, Adrián vs. Santo eta Estrella Electrónica arituko dira diskoak jartzen gauetan, jaialdiko emanaldi bakoitza rock n’ roll onenarekin amaitzeko.
Eta, bien bitartean, agertokietatik kanpo ere izango da zer ikusia eta zer gozatua; izan ere, Mendizabalako zelaietan programazio berezia antolatu dugu, eta gaur xehetasun txiki batzuk baino ez ditugu ezagutaraziko: Wall of Death ikuskizun zirraragarria, ARFko ikus-entzuleak harri eta zur utzi izan dituen klasikoa, motorzale akrobatak horma bertikaletan gora ziztu bizian igotzen diren bitartean talde bat zilindroaren erdian zuzenean jotzen ikusteko aukera baitago. Ekintza gehiago ere izango da eta, aurten, lehen aldiz, autotxokeak ekarriko ditugu jaialdiaren esparrura; ekintza rock n’ roll-aren erritmoan, oraindik iragarri gabeko ezustekoen aurrerapen modura.
ARF Andre Maria Zuriaren plazan
Itzulera honetan ezinbestekoa zen Andre Maria Zuriaren plazako hitzordu tradizionalari berriz heltzea, jaialdia hiriaren erdialdera hurbiltzearren guztiontzako moduko doako kontzertuak eskainita 13:30etan, ostiral eta larunbatean. Ostiral goizean, Alexis Evans Frantziako soularen haur prodijioak dantzan jarriko ditu ikus-entzule guztiak, 50eko hamarkadako klub batera bidaia eginaraziko diela. Larunbatean, gaur egungo rockabillyaren goi-mailako ordezkari bat izango dugu: Kim Lenz. Rolling Stone aldizkariaren edizio amerikarrean esan zutenez, “Elvis emakumea izan balitz, ziurrenik Kim Lenz-en oso antzekoa izango zatekeen”, baina egia esan behar badugu, Kim Lenz-ek ez du inorekin konparatzerik behar.
Araba ARF Tour
20 egun baino gutxiago falta dira jaialdia hasteko, baina badakigu itxaronaldiak luze joko duela, bi urtez Mendizabalara hurbildu gabe egon ostean; beraz, atariko moduan, Araba ARF Tour programa berria sortu dugu. Lau kontzertu, doan, Arabako bi herritan, Arabako Foru Aldundiaren eskutik, Azkena Rock Festival jaialdirako bideari ateak zabaltzeko. Ekainaren 4an, larunbatean, Guardiako Plaza Berrian, alde batetik, Sotomonte entzuteko aukera izango dugu, Jokin Salaverria getxoztarraren bakarkako proiektua, non folka, rocka eta psikodelia uztartzen dituen; eta, bestetik, Entropía, Gasteizen sortutako space rock eta doinu psikodelikoen taldea. Eta hurrengo larunbatean, ekainaren 11n, Ribabellosako plazan arituko dira Outgravity gasteiztarrak –2019ko ARFn ere jo zuten–, eta John Dealer & The Coconuts taldea, euskal punk rock-a Legazpitik, aparra bezala gora doan jarraitzaileen talde gero eta handiagoarekin.
Laster izango dugu aukera zuzeneko rock n’ roll-arekin berriz bat egiteko Mendizabalan. Baina horren aurretik, beste ezustekoren baten berri ere emango dugu Azkena Rock Festival jaialdiaren 20 urteko historia hau behar bezala ospatzeko. Stay tuned.
Araba ARF Tour Ekainak 4, larunbata – Guardia 19:00 ENTROPIA 20:30 SOTOMONTE Ekainak 11, larunbata – Ribabellosa. 20:00 OUTGRAVITY 21:15 JOHN DEALER & THE COCONUTS AZKENA ROCK FESTIVAL Mendizabala, Vitoria-Gasteiz 2022ko ekainak 16, 17 eta 18 Ekainak 16, osteguna 18:00 Ateen irekiera GOD 18:15 DIRTY HONEY 20:05 HISS GOLDEN MESSENGER 22:25 MORGAN 00:55 THE OFFSPRING RESPECT 19:10 MORGAN WADE 21:10 THE TOY DOLLS 23:40 FU MANCHU TRASHVILLE 21:00 LORD DIABOLIK 23:00 MICKY Y LOS COLOSOS DEL RITMO 01:00 TEENAGE WEREWOLVES 02:45 ENEIDA FEVER! Ekainak 17, ostirala Virgen Blanca 13:30 ALEXIS EVANS 17:00 Ateen irekiera GOD 17:30 THE FAITHLESS 19:15 JERRY CANTRELL 21:50 AFGHAN WHIGS 00:40 SOCIAL DISTORTION RESPECT 18:20 SURFBORT 20:30 DRIVE-BY TRUCKERS 23:15 SOZIEDAD ALKOHOLIKA 02:05 LIFE OF AGONY LOVE 18:00 NUKORE 19:15 ADIA VICTORIA 20:45 MAD SIN 22:15 DELIRIUM TREMENS 01:50 ILEGALES TRASHVILLE Trashville A Go-Go! 19:00 LOVESICK DUO 21:15 NEGRA CUCARACHA TERRORFOLK 23:00 LA PERRA BLANCO 01:15 KILINGONZ 03:15 RUNAWAY LOVERS DJS 04:55 TITO RAMONE Rat Hole 02:15 WENDY PELAYO 04:15 ALEX DBDB Ekainak 18, larunbata Virgen Blanca 13:30 KIM LENZ 17:00 Ateen irekiera GOD 17:30 WICKED WIZZARD 19:15 ISRAEL NASH 21:35 PATTI SMITH 0:25 SUZI QUATRO RESPECT 18:20 DEWOLFF 20:20 EMMYLOU HARRIS 23:10 BLACK MOUNTAIN 01:45 MICHAEL MONROE LOVE 18:00 JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK 19:20 ROBYN HITHCOCK Y LOS DEL HUEVOS BAND 20:50 RYLEY WALKER 23:45 VULK 01:50 DANIEL ROMANO’S OUTFIT TRASHVILLE Trashville A Go-Go! 19:00 TIBURONA 21:00 MESSER CHUPS 23:00 OH! GUNQUIT 01:00 SUICIDE GENERATION 03:15 ESTRELLA ELECTRÓNICA 04:55 ZOMBIERELLA Rat Hole 02:15 ADRIÁN VS. SANTO 4:15 CHERIES DJs Bonua: 145€ Bonua + kanpina: 160€ Kanpina 4 gau: 15€ Eguneko sarrera: osteguna: 45€ eta ostiral eta larunbata: 65€ Salmenta: www.azkenarockfestival.com eta www.seetickets.com/es #azkenarockfestival Burning since 2002 |