
Kontzertua
BBK Udazken Soinuak musika-zikloak Ginebras, Cariño eta Alba Reche-ren kontzertuekin jarraituko du aste honetan
Ginebras
urriak 6
Urriaren 6an, osteguna, Ginebras indie pop taldea izango da lehen jardunaldiaren buru. Madrilgo eguneroko bizitzari buruzko abesti ezin gogoraerrazagoz betetako diskografiarekin, emakume-talde honen ospea etengabe areagotu da azken hilabeteotan. Rosaliaren Con Altura lanaz egin duten bertsioak eta La Típica Canción bezalako kantu originalek 4 milioi erreprodukzio baino gehiago dituzte dagoeneko Spotifyn, nahiz eta beraien ibilbide musikalak 3 urte baino gutxiago izan; Magüi, Sandra, Raquel eta Juls eragiten ari diren zirrara ikaragarria adierazten du horrek.

Cariño
urriak 7
Hurrengo txanda Cariño taldearena izango da, eta kontzertua urriaren 7an, ostiralean, emango dute. Taldeak etengabe jo du uda osoan, eta Bilbao BBK Live, Primavera Sound edo Tomavistas bezalako jaialdi ospetsuetan izan dira; izan ere, bere une profesional onenean dago bere bigarren album autotitulatua kaleratu ostean. Bere formula adiktiboak pop kantu oso gogoraerrazak sortzen ditu, oso letra identifikagarriekin. Horrela, Canción De Pop De Amor, Bisexual edo Si quieres jada ereserkiak dira Espainiako indie komunitatearen barruan.

Alba Reche + Eva Martín
urriak 8
Larunbatean, hilak 8, Alba Recheren emanaldia izango da, zeinak Honestamente Triste EPa kaleratu berri duen. Artista gazteak bere ahots adierazkorra elementu akustikoekin eta ukitu elektroniko txikiekin konbinatzen du, también fui yo (quiero acordarme) edo no cambies tu andar abestietan ikus daitekeenez.

BBK Udazken Soinuak musika-zikloak bigarren edizioa du 9 emanaldirekin, musika garaikidearen adierazgarri diren proposamen fresko eta askotarikoekin. Hautaketa artistikoan Estatuko hainbat musika-korrontetako 12 artista handi sartu dira. Zikloko kontzertu guztiak BBK Salan, Bilboko erdigunean, izango dira zuzenean.
Sarrerak salgai Last Tour-eko agendan eta salabbk.bbk.eus web orrian.
BBK UDAZKEN SOINUAK Bilbao, Sala BBK Urriak 10/06: GINEBRAS Ordua: 20:30 Sarrerak: 18€ 10/07: CARIÑO Ordua: 20:30h Sarrerak: 16€ 10/08: ALBA RECHE Ordua: 20:30h Sarrerak: 16€ 10/15: RdeRUMBA & PORCEL + LAURA SAM Y JUAN ESCRIBANO Ordua: 20:00h Sarrerak: 16€ Azaroak 11/11: RUSOWSKY + RALPHIE CHOO Ordua: 20:00h Sarrerak: 12€ 11/19: MALDITA NEREA Ordua: 20:30h Sarrerak: 28€ Sarrerak dagoeneko salgai daude Last Tour-eko agendan eta salabbk.bbk.eus web orrian. |