Bilbao BBK Live jaialdia gertu dago 100.000 lagun baino gehiago hartzeko.   

Goxua’n Salsa taldearen kontzertuak emango dio hasiera 13:30ean, BBK aretoan, uztailaren 10era arte luzatuko den programazioari.

Akelarre agertokiak ongietorri-festa egingo die gaur jaialdiko kanpinlariei Manci eta GAZZI DJen eskutik.   

Besteak beste, LCD Soundsystem, Stromae, The Killers, M.I.A. eta J Balvin artisten emanaldi paregabeez gozatu ahal izango dugu. 

Jaialdiaren ateak irekitzeko 24 ordu baino falta ez direnean, Kobetamendiko zelaiak eta Bilbo hiria prest daude nazioarteko ospea duten hainbat gida eta argitalpenen arabera udako agendan galdu ezin dugun jaialdiaren edizio honetan parte hartuko duten 100.000 pertsona baino gehiago hartzeko. Guztira hamabi eszenatoki izango dira hamabosgarren edizio hau ospatzeko uztailaren 7, 8 eta 9an dena emango duten 100etik gora artistaren emanaldiak eskaintzeko. Izan ere, bi urteko geldialdiaren ondoren, aurtengo hitzordua oso berezia izango da, ez bakarrik eutsitako gogoengatik, baizik eta baita agertokiaren gainean ikusiko dugunak itxaronaldiak merezi izan duela sentiaraziko digulako eta beste urte batez Kobetamendi emanaldi paregabe eta ahaztezinez gozatzeko urtero itzuli nahi dugun leku berezi bihurtuko duelako.

Hala, sorpresak eta dimentsio handiko emanaldiak izango dira, Stromae edo Pet Shop Boys taldeen 6 trailerrek baino gehiagok, The Killers taldearen emanaldian txundituko gaituzten efektu bereziek eta J Balvin idolo latino eta mundialari lagunduko dion dantza-taldeak aurreratzen dutenez.

Akelarre, sorginen festa Arraiz mendian

Arraiz mendiak ongietorria egingo die gaur lehen kanpinlariei Akelarre agertokian antolaturiko festa batekin Manci eta GAZZI DJen eskutik, 20:00etatik goizaldeko ordu bata arte.

Gainera, jaialdiaren egun guztietan izango dugu platerren musikaz gozatzeko aukera honako maisu hauekin: Alvva, Amaia Yaniz, Clock Poets eta Tronis ostegunean; ostiralean Mainline Magic Mindfulnes: Nile Fee, Daniel 2000, JP Sunshine, John Heaven l’Empordàko kolektiboaren erokeriek gidatuko dute kanpineko giroa; larunbatean musika elektronikoa izango da nagusi Toccororo dj-arekin, Karne Kulture kolektiboarekin, Manines eta b2bbs Granadako dj hirukotearekin.

Bilbao BBK Live 2022 hastear dago

Bihar hiriaren erdigunean hasiko da jaialdia Goxua’n Salsa orkestra kolonbiar-nafarraren emanaldiarekin, BBK aretoan, 13:00etan. Kobetamendik 17:00etan irekiko ditu ateak, baita ostiralean eta larunbatean ere eta San Migel agertokitik ilunabar paregabearekin bat egingo duten kontzertuak eskainiko ditu, gaua taupaka jarriko duten zuzenekoak agertoki Nagusian, eta Basoaz, penintsulako zuhaitz arteko dantzaleku ospetsuenaz, eta Lasai tempo geldoen guneaz gozatu ahalko dugu. Gainera, bihartik aurrera, 2023ko uztailaren 6, 7 eta 8an egingo den Bilbao BBK Live jaialdiaren hurrengo ediziorako sarrerak erosi ahal izango dira jaialdiaren esparruan.

Musikaz haratago, bertaratzen direnek gustu eta elikadura-premia guztietarako janari-postuen eskaintza onena izango dute eskura, baita Bilbao BBK Live x Kappa bildumako jaialdiaren merchandising esklusiboa duen stand bat ere.

Honezkero jai-giroa nabari da hirian; jaialdira etorriko direla aurreikusitako 100.000 lagunetatik 2.500 baino gehiagok eskuratu dituzte dagoeneko beren eskumuturrekoak. Eskumuturrekoak BBK aretoan jaso ahal izango dira eta gaurtik aurrera jasotzeko gune berriak jarriko dira San Mamesen eta BEC! Erakustazokan, biak 10:00etatik 02:00etara irekita.

Hirira iristen ari den jende kopurua nabarmena da halaber antolatzaileek ikusle zuhurrenentzat martxan jarri duten autobus-zerbitzu berriaren erreserbetan; izan ere, orain jaialdira igotzeko lekuak erreserbatzeko aukera dago. Zerbitzua 16:00etatik 23:00etara egongo da eskuragarri eta 1,5 €-ko kostua du. Irteerak Felipe Serrate kaletik izango dira eta lekuak mugatuak dira. Lehen orduetan pilatzen da jende gehien, eta dagoeneko okupazioaren % 75ean daude, baina oraindik badaude erreserbatzeko leku libreak.

Jaialdiaren interes mediatikoa inoiz baino agerikoagoa da aurten eta horren erakusle dira hiru egun hauetan Bizkaiko hiriburuan gertatuko denari estaldura emateko 20 herrialdetatik baino gehiagotatik iritsitako 450 kazetari akreditatuak.

Bilbao BBK Live jaialdiaren antolatzaileek eskerrak eman dizkiote bereziki Bilboko Udalari babesleekin eta erakunde laguntzaileekin batera ekitantza posible egitearren. 

LAST TOUR CONCERTS S.L. en el marco del Programa ICEX Next, ha contado con el apoyo de ICEX y con la cofinanciación del fondo europeo FEDER. La finalidad de este apoyo es contribuir al desarrollo internacional de la empresa y de su entorno.