Une honetako artista garrantzitsuenen atzean dauden profesionalak Euskalduna jauregian bilduko dira urriaren 26tik 29ra.

Nazioarteko topaketak Amerikaren eta Europaren arteko zubi-lanak egiten ditu, eta 50 herrialdetatik baino gehiagotatik etorritako 4.500 profesional biltzea espero dugu.

BILBO, MUSIKAREN, BERRIKUNTZAREN ETA NEGOZIOEN EPIZENTRO

Bogotátik igaro ostean, duela hamarkada batetik udazkenero ohikoa den moduan, BIME ekimenari esker nazioarteko musikaren, berrikuntzaren eta negozioen epizentro bihurtuko da Bilbo urriaren 26tik 29ra bitarte. BIMEren helburua erantzunak bilatzea da, musikaren industrian sortzen diren erronkei aurre egiteko erantzunak, batuketaren, elkartrukearen, elkarrizketaren bitartez, tokikotasunetik eta unibertsaltasunetik, eta aldi berean, zuzeneko musikaren programazio zabala eskaintzen digu herritarroi, munduko txoko guztietako musika-joerak ekarriz.

Topaketa ezinbesteko hitzordu bihurtu da kulturaren eta ekonomiaren eremuetako nazioarteko agendan, programazio askotarikoa eta osatua prestatu baitute bi arlo nagusitan banatuta:

  • BIME PRO profesionalei zuzendutako biltzarra da, eta 3 egunetan networkingak, hitzaldiak, masterclassak eta tailerrak izango dira Euskalduna jauregian, asteazkenetik ostiralera.
  • BIME LIVE programazioa ikus-entzule guztiei zuzentzen zaie, eta hiriko aretoak eta aire zabaleko agertokiak musikaz beteko ditu larunbat gauera arte.

10 URTEZ MUSIKAREN INDUSTRIA BULTZATZEN

Aurtengoa edizio berezia izango da, 10 urte betetzen baitira sortu zenetik eta espazio hau musikaren industriako erreferentziako topaketa bihurtu zenetik nazioartean. 4.500 profesional baino gehiago biltzea espero da; profesional horiek hedatze-prozesu bete-betean dagoen industria honetako 1.500 bat enpresaren ordezkari izango dira, eta 50 herrialdetatik baino gehiagotatik etorriko dira. Goldman Sachs etxeak berriki kaleratu duen txosten baten arabera, 2017. urtetik 2030. urtera bitarte sektorean hazkunde handia gertatuko dela aurreikusten da: % 166ko hazkundea grabatutako musikan (guztira 80 mila milioi dolar), % 46ko hazkundea zuzeneko musikan (guztira 38 mila milioi dolar), eta % 106ko hazkundea argitalpen-eskubideetan (guztira 12,5 mila milioi dolar).

Europaren eta Amerikaren arteko zubia sendotzen ari da, eta horren adierazgarri dugu honako herrialde hauetako guztietako ordezkaritzak etorriko direla: Portugal, Brasil, Kolonbia, Txile, Argentina, Venezuela, Mexiko, Kuba, Peru, Dominikar Errepublika, Alemania, Herbehereak, Frantzia, Finlandia eta Austria, besteak beste. Guztira 17 tailer eta 70 panel izango dira, parte-hartzaile garrantzitsuekin, hala nola:

  • Afo Verde, Sony Music Latin-Iberiako presidentea eta CEOa, Bad Bunny, Rosalía edo Camilo artistak, besteak beste, izar bihurtu dituena.
  • Rebeca León, Espainian azken hamar urteotan izan den artista nazioartekoenaren, Rosalíaren managerra, eta bere esperientziaren berri emango digu.
  • Duela hogeita hamar urte bide-urratzaile izan zen Neneh Cherry artista eta ikono kulturalak badu esatekorik oraindik, bere obra gurtzako pop obratzat hartzen baita, baina autonomia artistikoaren eredu ere bada.
  • Christine White programatzaileak 500 jazz kontzertu baino gehiago programatu ditu New Orleanseko Heritage Festivalean.
  • Jeff Rona konpositoreak sari ugari jaso ditu Ridley Scott edo Steven Spielberg zinema-zuzendari handien filmetarako sortutako musikarengatik.
  • Alicia Zertuche RuidoFest jaialdiko CEOa eta Wonderlandia-ko VPa da, eta Latinoamerikako, Karibeko eta Estatu Batuetako musikaren industriako kolaborazioan funtsezko figura da.
  • Rafa Sardina Los Angeleseko ekoizle ospetsua, 18 Grammy sari irabazi dituena.
  • Mauricio Salazar, TEDx Bogotá-ko zuzendari nagusia.
  • Leila Cobo, Billboard etxeko presidenteordea.
  • James Cruz raperoa, mundu osoan ospe handia lortu duena.
  • Mónica Zuluaga, Caracol Televisión-eko Mercadeo Digital e Innovación ataleko zuzendaria.
  • Vicent Argudo, PRISA etxeko musika-zuzendaria.
  • Joel Moya, Remezcla-ko editorea.
  • Jonathan Finegold, sinkronizazioetan espezializatutako Finegold Music multinazionalaren sortzailea.
  • Beatriz de la Pava Londresko BBCko kazetaria, eta sektorean erreferente diren beste asko.

Era berean, topaketa paralelo handien egoitza ere izango da BIME:

  • European Music Export European Music Export Exchange, musikaren nazioartekotzean adituak diren 20 pertsona baino gehiago ekarriko ditu Bilbora kontinente osotik.
  • LIVE DMA kontzertu-aretoen Europako elkartearen hamargarren urteurrena ospatzeko Europa osoko areto garrantzitsuenak bilduko dira. 
  • Bestalde, BIME Bogotán abiarazitako nazioartekotzerako prestakuntza-programari, Conexiones i, jarraipena emango zaio, Espainiako Kultura Ministerioaren laguntzarekin eta Next Generation EU funtsekin kofinantzatuta.
  • Horrez gain, Film Music Lab aurkeztuko da; gune horretan, konpositoreak eta zinema-zuzendariak eskuz esku arituko dira eta musika originala konposatuko dute hainbat ekoizpen-lanetarako. Elkarlan horien guztien emaitza zuzenean ikusteko aukera izango da.

Musikaren industrian hasi nahi duten gazteek badute tokia BIMEn, CAMPUS programan, baita negozioa martxan jarri nahi dutenek ere, Start Up! Competition, hori guztia Eusko Jaurlaritzarekin eta beste erakunde eta enpresa garrantzitsu batzuekin elkarlanean.

BERDINTASUNAREKIN ETA JASANGARRITASUNAREKIN KONPROMISOA

Industria parekideagoa eta inklusiboagoa lortzeko konpromisoa indartzen jarraituko du BIMEkMUSIC EQUALITY FORUM programazioaren bitartez, aukerak bilatzera, eztabaidatzera eta aukera horiei ikusgaitasuna ematera bideratzen denez. Elkarte laguntzaileak dira, besteak beste, MIM, Keychange, SHESAID.SO, Femnoise, Ruidosa, MUSAP, Descubreas, baita berri hauek ere: WIM Colombia eta MIM LATAM, Mewem. Programaren barruan, Orfigyal – Karne Kulture kolektiboa ezagutzeko aukera izango dugu; kolektibo horren konpromiso ideologikoa zera da, gaua gune seguru bihurtzea.

Gainera, Sound Earth Legacy gobernuz kanpoko erakundearekin batera, deialdi bat egingo dugu lurraren soinuak zaintzeko eta, soinuaren eta musikaren bitartez, ingurumenarekin lotutako proiektu zientifiko aitzindariak bultzatzeko. #SELChallenge musika-ekoizleei zuzendutako lehiaketa moduan planteatu da, hau da, antolakuntzaren soinu bakarrak modu esklusiboan eskuratu ostean, soinuzko musika-paisaia bat konposatu beharko dute, erlaxazioa izanik xede. 3 finalista hautatuko dira eta BIMEn aurkeztuko dute beren lana, SELek “Refugio Sonoro” izeneko biltzarrean estreinatuko duen chill out gune berrian.

UNESCOren Espainiako Batzorde Nazionala BIMEren babeslea da, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen balioak sustatzen laguntzen duen ekimentzat hartzen duela formalki aitortzearren.

Urriaren 26tik 29ra bitarte BIMEn eta Bilbon gertatzen den ororen berri mundu osoan zabalduko da, herrialde ugaritako 100 komunikabide baino gehiago etorriko baitira elkarrizketan parte hartzera eta bertan gertatzen dena zabaltzera; besteak beste, Estatu Batuetatik Billboard, KEXP eta Remezcla, Erresuma Batutik BBC, Argentinatik Latinoamerika osorako Infobae; eta Kolonbiatik Radiónica eta Caracol Next arituko dira topaketan eta nazioarteko estaldura ematen ekimenari.

BIME GALAZ JANTZITA

Bi sari-banaketa nagusi izango dira aste horretan Bilbon, BIMEren testuinguruan:

Alde batetik, dagoeneko ezagunak diren FEST SARIAK; aurten, 9. edizioa izango da urriaren 26an, Azkuna Zentroan. Gainera, kategoria berri bat estreinatuko da aurten: “Jaialdi iberoamerikar onenaren saria”, kontinenteen artean lortu diren lotura estuen beste adierazgarri bat.

Eta, bestetik, BIME EQUITY SARIAK, Amazon Music etxearen eskutik, emakumezkoen eta LGTBIQ+ kolektiboaren talentua ikusarazi eta aitortzeko. Lehenengo edizio hori urriaren 27an izango da, La Ribera merkatuan, eta saridun izango dira ibilbide, etorkizuneko proiekzio eta konpromiso sozial nabarmena duten artistak, honako kategoria hauetan: zuzeneko eta grabatutako musika, artisten garapena, talentu berriak, Keychange inspirazionala eta jaialdiak.

4 EGUN MUSIKAZ BLAI, 65 KONTZERTU BAINO GEHIAGO IZANIK DOAN

Hamargarren edizio honetan, BIME LIVE kontzertuen bitartez zuzeneko musika Bilboren bihotzeraino iritsiko da, eta hiria musikaz blai egongo da 4 egunez, urriaren 26tik 29ra, asteazkenetik larunbatera. Zuzeneko kontzertu onenak areto garrantzitsuenetan eta aire zabaleko agertokietan eskainiko dira, doan, etorkizuneko talentuak eta uneko proposamen abangoardistenak ezagutu ahal izateko.

Guztira 65 kontzertu izango dira, besteak beste, Alemania, Kuba, Frantzia, Kolonbia, Austria, Txile, Herbehereak, Argentina, Polonia, Portugal eta Espainiatik etorritako artisten eskutik; horrela, bada, askotariko musika-estiloak entzuteko parada izango dugu: flamenko, pop, rap, trap, reggaeton, indie, reggae, alternatibo, R&B, folklore, hardcore, hyperpop eta elektronika. Programazio horren osagarri, musika-dokumentalen proiekzioak izango dira.

BIME LIVE ekimenaren helburua programazioa publikoarengana hurbiltzea da, bai musikari buruzko biltzarrean biltzen den publiko profesionalarengana, baita Bilboko ikus-entzuleengana ere, kultura demokratizatuta denontzat eskuragarri jarriz, eta musikaren ospakizun bihurtuta, talentu artistiko berriaren alde eginez eta hiriaren erdi-erdian kokatuz.

NETWORKINGA ABIAN DA JADA

Mundu osoko musikaren arloko profesionalen topagune da BIME, bai aurrez aurre, baita birtualki ere. Komunitate bizia da, eta urtean 2 hitzordu izateaz gain, urteko 365 egunetan aktibo egoten da bere online plataformaren bitartez; plataforma horri esker, munduko edozein txokotatik parte hartu daiteke, eta edukiak nahiz networking-a noiznahi daude eskuragarri. “Musikaren industriako LinkedIn” esaten dioten plataformak liburutegi digital moduan ere funtzionatzen du, sektorean erreferenteak diren profesionalen arrakastaren gakoak zeintzuk diren jakin baitaiteke horra jota, aurreko edizioetako hitzaldiak ikusgai dauden aldetik. Gainera, BIME birtualki ere bizi ahal izango da, Uttopion metabertsoaren bitartez.

BIME LIVEn honako zuzeneko hauek izango ditugu:

31FAM (ES), AIKO EL GRUPO (ES), ALBERTINE SARGES (DE), ANAÏS (DE), ANNA MAJIDSON (FR), ATZUR (AT), BEA PELEA (ES), BENGO (ES), BEN YART (ES), BRENDA NAVARRETE (CU), BUM MOTION CLUB (ES), CARLOTA FLANEUR (ES), CARRERA (ES), CARO CASTILLA (CO), CHAQUETA DE CHANDAL (ES), CHEF’SPECIAL (NL), CHINI PNG (CL), COSMIC WACHO (ES), CUT_ (NL), DANI (ES), DELAURENTIS (FR), DEREK.V.BULCKE (ES), EDU ERREA BAND (ES), ENRY-K (ES), ERIK URANO & MERCA BAE (ES), EUSKOPRINCESS (ES), FAXU (ES), FRIOLENTO (CO), GHOULJABOY (ES), GIANLUCA (CL), HIPNOTICA (AR), HOFE (ES), IDOIA (ES), IDOIPE (ES), IFI UDE (PL), JUDELINE (ES), KARAVANA (ES), KARMENTO (ES) KATANGA DUB (ES), LA ÉLITE (ES), LAGUNA GOONS (ES),  LA MUCHACHA (CO), LOS BESOS (AR), LOS PUNSETES (ES), MAELFOY (DE), MAGIA BRUTA (ES), MARCELINO, EL MARCIANO (ES), MERINA GRIS (ES), MICE (ES), MUERDO (ES), N. HARDEM (CO), NIÑOS DEL CERRO (CL), QUERALT LAHOZ (ES), RAKKY RIPPER (ES), ROSARIO LA TREMENDITA (ES), ROSIN DE PALO (ES), SAMURAÏ (ES), SANDRA MONFORT (ES), SANTERO Y LOS MUCHACHOS (ES), SEÑORA (ES), SCOTCH & WATER (DE), SHAKIRA MARTINEZ (ES), SHEGO (ES), SKAKEITAN (ES), STAYTONS (ES), TIGRE Y DIAMANTE (ES), VVV [TRIPPIN’YOU] (ES), YAEL MEYER (CL), YIN YIN (NL).

BIMErako honako hauen laguntza izango dugu:

AAIICC (JUNTA DE ANDALUCÍA) – ACCES – ACCIÓN CULTURAL ESPAÑOLA – AEDEM – AGADIC XUNTA DE GALICIA) – AGEDI – AIE – ALIANZA FARO – AMAZON – APECAT – APGCNA – APM – APORFEST – ARAGÓN EN VIVO – ARAGÓN MUSICAL – ARAGON EXTERIOR – ARC – ARE – AREPA MUSIC – ARTE – ASACC – AUSTRIAN MUSIC EXPORT- BASQUE. MUSIC. – BASQUE TRADE&INVESTMENT – BDCC – BILBAO – BILLBOARD – BOGOTÁ CIUDAD CREATIVA DE LA MÚSICA – CABALLEROS – CAM – CANAL TRECE/RESONANTES – CARACOL NEXT – CASTILLA Y LEÓN EN VIVO – CATALAN ARTS (ICEC) – CERNÍCALO PRODUCCIONES – CHILEMUSICA – CLUBTURA – DIFUSA FRONTEIRA – DESCUBREAS – DEUSTO – DNA MUSIC – DUTCH MUSIC EXPORT – EITB – EL CORREO – EMBAJADA ARGENTINA EN ESPAÑA – EMBAJADA PORTUGAL EN MADRID – EMEE – ENTI – EN VIU!- EQUAL MUSIC – ES_MUSICA – ETEP – FEMNOISE – FILO NEWS –- FMA – FUNDACIÓN SGAE – GAIRA – GIBSON US HISPANIC/LATIN AMERICA – GLADYS PALMERA – GMARTEL – GOBIERNO VASCO CULTURA – GOBIERNO VASCO TRABAJO Y EMPLEO – IDARTES – IMB SCHOOL – IMMF – INAEM – INAMU – INDIE HOY – INDUSTRIA MUSICAL – INFOBAE – INGENIO – INITIATIVE MUSIK – INSTITUT FRANÇAIS – KEXP – KEYCHANGE – KULTURA LIVE – LARROSA MUSIC GROUP – LANBIDE – LA NOCHE EN VIVO – LATING RECORD ACADEMY – LEINN ARTS – LIMBO MUSIC – LIVE DMA – LOVE MY ROBOT – LOS 40 – MEC- MEETMAPS – MEDITERRANEW MUSIX (C.VALENCIANA) – MIM – MIM LATAM – MINISTERIO DE CULTURA DE COLOMBIA – MINISTERIO DE CULTURA Y DEPORTE DE ESPAÑA – MIXMAG – MMF – MONDOSONORO – MURCIA LIVE – MUSAP – MUSIC FINLAND – MUSIKA BULEGOA – NAVARRA MUSIC COMMISSION (GOBIERNO DE NAVARRA) – NOISE PRESS – ON STAGE – PAM – PONTIFICIA UNIVERSIDAD JAVERIANA – PREMIOS FEST – PRISA – PROCHILE – PROCOLOMBIA – PROMUSICAE – RADIO 3 – RADIO NACIONAL COLOMBIA – RADIÓNICA – REDESCENA – REMEZCLA – RETINA – ROCK Y REGGAE PRODUCCIONES – RUIDOSA – SAE – SAREA – SEETICKETS – SEGIB – SHE SAID SO – SHOCK – SOMOS FUEGO – SONY – SOUNDS FROM SPAIN (ICEX) – SUBTERFUGE RADIO – THE BASS VALEY – TICKETSWAP – TRADE – TRECE+ – UC3M – UDISCOVER – UFI – UNIÓN EUROPEA (F.NEXT GENERATION) – UNIR – UNIVERSIDAD COMPLUTENSE DE MADRID – UNIVERSIDAD DE BARCELONA – UNIVERSIDAD DE MONDRAGÓN – UNIVERSIDAD DE NAVARRA – UNIVERSIDAD EAN – UPV – VEVO – VIBRAS LAB – VYDIA – WEEZEVENT – WIM COLOMBIA – WIN – WOMAN IN MUSIC – YOUROPE – ZAPATA RÍOS – ZONA DE OBRAS – ZULA eta askoz gehiago…

LAST TOUR CONCERTS S.L. en el marco del Programa ICEX Next, ha contado con el apoyo de ICEX y con la cofinanciación del fondo europeo FEDER. La finalidad de este apoyo es contribuir al desarrollo internacional de la empresa y de su entorno.