Besteak beste Melendi, Lola Indigo, Nil Moliner edo Stay Homas artistek erritmoa jarri diete jaialdiko bi egunei, inguru honetako kokaleku enblematikoenetako batean 

Bi agertokitan jardun diren 16 artistak gozarazi egin diete aurtengo ediziora bildu diren belaunaldi guztietako eta askotariko ikus-entzuleei 

Donostia Festibalak Estatuko pop-rockaren onena eskaini du, eta ikus-entzuleek gaur egungo musika eszenako soinu ezagunenez eta garaikideenez gozatu dute, emakumez eta talentu euskaldunez beteriko line-up askotariko batekin; horrela, esaten ari ginena berretsi da: Donostia Festibaleko publikoa askotarikoa eta plurala dela, eta hainbat musika generotara irekita dagoela. 

Donostia Festibalaren lehen eguna

Jaialdia indartsu hasi zen irailaren 16an, ostiralean, Lola Indigoren show ikonikoaren bidez, eta Estatuko pop izar gazteak konkistatu egin zituen bertan bildutako guztiak, arratsaldeko lehen ordutik esparrura sartzeko eta showaz gozatzeko zain zeuden artistaren jarraitzaile leialak barne. Nil Molinerren doinu itsaskorrak ere abestu zituzten denek batera, eta artistak Donostiako Hipodromoa argiz bete zuen, jaialdiaren lehen egunari amaiera emateko. Bertan izan ziren ere Arnau Griso katalana bere agur biran, MARLON hirukotea, eta Nøgen, Bengo, Julen edo Andrea Santiago euskaldunak. 

Lola Indigo Donostia Festibala
Argazkia Asier Camacho
Nil Moliner Donostia Festibala
Argazkia Asier Camacho

Larunbateko momentuak

Larunbatean, une nagusiak honako hauek izan ziren: batetik, La Voz saioko coacha den Melendi asturiarrak hunkitu egin zituen ikus-entzuleak Likes y Cicatrices albumarekin, eta bestetik, Sofía Ellar kantautoreak Libre izeneko disko estreinatu berria aurkeztu zuen, eta jaialdiaren bigarren egunean izan ziren guztiak konkistatu zituen freskotasun handiko emanaldi batean. Madrilgo Marlena bikoteak dantzan, abesten eta saltoka jarri zituen bertaratu guztiak bere indie-poparekin, eta Idoia arabarrak Ilun eta abar albuma aurkeztu zuen. Gaueko beste une garrantzitsu batzuk Stay Homas des-konfinatuek eman zituzten, beren ereserki originalekin, bai eta Veintiunok eta Bulego miretsiak ere, bere pop erritmo euskaldunekin. 

Melendi Donostia Festibala 2022
Argazkia Asier Camacho

Guztiontzako jaialdi bat

Garapen Jasangarriko Helburuak eta Xedeak arrakastaz ezartzea lortu dugu Donostia Festibalean. Besteak beste, hauek izan dira jaialdiak hartu dituen neurrietako batzuk: eskaintza gastronomiko zabala izan dugu, elikadura premia guztietara egokituta; bertako produktuen erabilera sustatu dugu tokiko hornitzaileekin egindako akordioen bidez; kimikorik gabeko sare bati lotutako zerbitzuak eskaini ditugu; eta Km0 kontratuak egin ditugu, jaialdiak ingurunearekin duen konpromisoa erakusteko.

Jaialdiak mugikortasun urriko pertsonen irisgarritasuna eta arreta bermatzen ditu jaialdiko esparruan, edalontzi berrerabilgarriak ere sustatzen ditu, eta hondakinen bereizketa bermatzen du esparru osoan eta fase guztietan (muntaketa, jaialdia eta desmuntaketa).

Jende guztiarentzako jaialdia dela erakutsi du Donostia Festibalak, eta antolatzaileek bereziki eskertzen dute Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako babesa, gainerako erakunde babesleekin eta laguntzaileekin batera jaialdia posible egin izateagatik. 

DONOSTIA FESTIBALA  Irailak 16 eta 17, 2022 Donostiako hipodromoa #donostiafestibala