Kultura eta Sormen Industriak ardatz dituen LEINN graduko ikasleak Guggenheim Bilbao museoarekin lanean aritu dira azken 8 asteotan, museoaren erronka estrategikoei erantzutearren.

● Proposamenaren helburua pertsonak gaitzea da, sortzaileak eta globalak izan daitezen, Kultura eta Sormen Industrietako (KSI) hurrengo ekintzaileak izango diren aldetik, eta industria horietan orainaldia eta etorkizun profesionala bat datozen aldetik.

● Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza (LEINN) graduaren nazioarteko ibilbide berri hau Mondragon Unibertsitatearen, Travelling U enpresaren eta Last Tour konpainiaren arteko elkarlanaren ondorioa da. 10 urtetik gorako esperientzia metatzen dute ekintzailetzan hezten, ekipo globalen lidergoan, berrikuntza disruptiboan eta Kultura eta Sormen Industrietan (KSI)

● Guggenheim Bilbao museoa Frank O. Gehry arkitekto kanadarrak diseinatu zuen; Guggenheim Sarean sartuta dago, beste museo hauekin batera: New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum fundazioa, Veneziako Peggy Guggenheim Collection eta etorkizuneko Guggenheim Abu Dhabi. 1937. urtean sortu zuten sarea, arte modernoa indartzeko asmoz.

LEINNeko ikasleak Guggenheim Museoaren aurrean

LEINN ikasleak, Guggenheim Museoa eta kultur sektorea

Elkarlan horren bitartez, sektorea barrutik nolakoa den, nola funtzionatzen duen eta sektorearen behar estrategikoak zeintzuk diren ikusteko aukera izan dute LEINN graduko ikasleek. Era berean, Kultura eta Sormen Industrien etorkizunari buruz hausnartu ahal izan dute, sektoreko aitzindariekin buruz buru lan eginez. LEINNerrek erronka hau landu dute Guggenheim Bilbao museoak eta Travelling U enpresak koordinatuta: museo-esperientziaren digitalizazioa eta publiko gaztea erakartzea.

Kultura eta Sormen Industriak sektore estrategikoa dira, zalantzarik gabe, eta garatzen ari dira bai Europan, bai AEBn. Azken urteotan, estatistika ugaritan ikusi ahal izan dugu sektore horrek gero eta garrantzi handiagoa duela, eta ekonomiaren garapenean ez ezik, hirien indarberritzean ere eragina duela. Sormen-ekonomiak % 6,1eko ekarpena egiten dio munduko BPGd-ari, eta % 2tik % 7ra bitartekoa nazio-ekonomiei.

Sormen-ekonomiak eredu ekonomiko garbi, ekologiko eta jasangarriak proposatzen ditu. Beraz, tokian tokiko sormen-talentua aktibatu, aterarazi eta horri eusteaz gain, sormen horri balioa ematea eta errentagarritasuna ateratzea lortzen duten estatu, erakunde eta enpresek iturri agortezin bat eskuratuko dute; hain zuzen ere, garapen, hazkunde, lehiakortasun, bereizkuntza eta balio erantsiaren iturri agortezina, dela jarduera tradizionaletan, dela oinarri teknologikoko jardueretan.

Kultura-sektorearen garapena kontuan izanik, ekintzailetza eta berrikuntza ardatz dituen eta Mondragon Unibertsitatea buru duen LEINN unibertsitate-gradu aitzindariak eskaintza indartu du eta, horretarako, Sormen, Kultura eta Arte Industrietan espezializatutako nazioarteko ibilbide berri hau prestatu du; MTAlab Berlin du oinarri, eta lehen ikasturtea MTAlab Bilbaon egiten da. 

LEINNi buruz

LEINN graduaren nazioarteko aldaera ibiltariaren basea MTALab Berlin (#LEINNarts) da, eta kultura-industriak, sormen-industriak eta industria artistikoak ditu ardatz; Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzako Europako Unibertsitate Gradu Ofiziala da. LEINNen lehenengo promozioa 2009. urtekoa da, baina ibilbide berri hau 2020an sortu zen, Berlingo Ikaskuntza Laborategitik, Mondragon Unibertsitatea, Traveling U eta Last Tour erakundeen arteko lankidetzaren ondorioz. Hezkuntza-proposamen horren bitartez, artean eta nazioarteko kulturan sentsibilitate berezia duten pertsonak gaitu nahi dira, sortzaile eta ekintzaile globalak izan daitezen, lehen egunetik Sormen Industrietan garatuz lanbide-arloari dagokionez. 4 urteko gradua da, eta Berlinen, Bilbon eta Seulen egiten dira nazioarteko egonaldiak. www.leinnarts.com

LAST TOUR CONCERTS S.L. en el marco del Programa ICEX Next, ha contado con el apoyo de ICEX y con la cofinanciación del fondo europeo FEDER. La finalidad de este apoyo es contribuir al desarrollo internacional de la empresa y de su entorno.