Steve Earle, Melvins, Calexico, Queensrÿche, Monster Magnet eta beste izen handi asko Mendizabalan ekainaren 15etik 18ra egingo den ekitaldirako konfirmatu dira   

Aurreko edizioetan parte hartu dutenek datorren urriaren 24tik aurrera izango dute sarrerak prezio berezian erosteko aukera. Salmenta orokorra urriaren 28an aktibatuko da

Azkena Rock Festival jaialdi nagusiaren sugarra berriro pizten da, eta aurten ere klasiko ezinbesteko batez gozatu ahal izango dugu, bizitzan behin gutxienez bizi behar den esperientzia, Mendizabalako esparru klasikotik Gasteizko Green Capital kaleraino hedatzen dena.

Azkena Rock Festival 2023 jaialdirako lehen artista konfirmatuak

Gaur argituko dira hogeita batgarren edizioko kartela marrazten duten lehen izenak, ikusleek asko maite dituzten irudi handiak jaialdira itzultzean.

Iggy Pop punk izar eta rock ikono legendarioa 2003ko eta 2006ko edizioetan Mendizabalatik igaro ondoren, bere sasoi onenean itzuliko da.

Lucinda Williamsen unibertso liluragarriaz gozatuko dugu berriro, 2016an egin genuen bezala, non berriz ere erakutsi zuen azken hamarkadetako konpositorerik garrantzitsuenetakoa dela, eta inoiz baino indar handiagoa duela amerikar musikan.

Rancidekin batera egingo dute, punk rockaren historiako talderik garrantzitsuenetako bat, lehen aldiz etorriko direnak ARFra, beraien 30. urteurrenean; Steve Earle, rockaren historian ezinbestekoa izan den musikaria eta bere formatu berezienarekin bisitatuko gaituena, bere gitarra akustikoarekin lagunduta; eta Melvins, 90. hamarkadako talde mitikoenetako bat eta jaialdiko ikusleek gehien desiratzen dutenetako bat, 2019an gaixotasun baten ondorioz emanaldia bertan behera utzi behar izan ondoren.

Horiek guztiak ezinbesteko figurak dira, eta 2023ko ekainaren 15, 16 eta 17an Gasteizko Mendizabalan egongo diren artisten izebergaren punta baino ez dira.

Musika amerikarreko talde garrantzitsuenetako batekin zorretan geunden, baina aurten kitatuko dugu zor hori, Calexico taldea eta mugaren bi aldeetako eraginen nahasketa Gasteiza ekarriko baititugu.

Gitarra basatiak astinduko dituzte, besteak beste, ARFra lehen aldiz datorren Queensrÿche 80ko hamarkadako heavy metalaren legenda den taldeak, eta rockaren eta jaialdiaren espirituaren ordezkari gorenak, hau da, Monster Magnet taldeak; azken horrek stoner eta hard rock estiloekin du lotura, eta une bikainak, rocka eta gehiegikeriak nagusi dituen historia dakar.

Edizio honetan El Drogas ere izango dugu, zeinaren bakarkako karrera bera aintzat hartzeko modukoa den, baina, gainera, milioi bat disko baino gehiago saldu zituen eta berak duela 40 urte sortu zuen Barricada taldearen errepertorioarekin baldin badator, esan gabe doa El Drogasen emanaldia gogoangarria izango dela.

Rockaren eta metalaren alderdi muturrekoenaz gozatzeko aukera ere izango dugu GWAR taldearekin, haien umore beltz, latexeko maskara eta antzezlan moduko ikuskizunarekin.

Ezin dugu ukatu Estatu Batuetako country alternatiboko Lucero taldea gure gogokoenetako bat dela, eta jaialdiaren espiritu irekia ezin hobeki adierazten duela. 2019. urtean izan genituen gure artean, baina iaz When You Found Me disko berria kaleratu zuten, eta geurera ekarri behar genituen berriro.

Garaje eta psikodelia ukitua Brasilgo Os Mutantes mitikoen esku egongo da; hainbat hamarkadatako rockaren historia bizia dira, eta, berriro elkartu zirenetik, bagenekien Azkenan egon behar zutela.

40 urtetik gorako ibilbidea izanik, Matchbox rockabilly britainiar legendarioak jatorrizko taldekideekin etorriko dira Mendizabalara. Irrikaz gaude Rockabilly Rebel ereserkia zuzenean entzuteko, 1979. urtean mundu osoan ospetsu egin zen hit-a. 

Gure jaialdian beti izaten dira eragin handiko talde gazteak, eta aurten Brigade Loco dator, Euskal Herrian punta-puntakoa den punk rock banda. Bi urte aski izan dituzte egundoko jarraitzaile multzoa osatzeko; izan ere, azkenaldiko talde euskaldun ezagunenetako bat dira eta berebiziko arrakasta izaten ari dira nonahi.

Jon Basaguren eta Libe García de Cortázar gasteiztarren talentuaz jabetuta geunden elkarrekin egin zuten aurreko proiektutik, Izaki Gardenak; orain, Pasadena proiektu berriarekin datoz euskal eszenan eskarmentu handiko bi musikariak.

Baieztatutako artisten zerrenda cum laude ixteko, Bones of Minerva aipatu behar dugu, amorruz beteriko stoner taldea, biziki irmoa eta lau emakume gaztez osatutakoa, Estatuko rockaren belaunaldi berriaren adierazgarri.

Azkena Rock Festival 2023 jaialdiko lehen konfirmazioak

ARF hiru eguneko jaialdi moduan itzuliko da

2023. urte honetan, hiru egun izango ditu Azkena Rock Festival jaialdiak, aurreko edizioan 20. urteurrena ospatzeko antolatu genuen aparteko jardunaldiak harrera bikaina izan zuenez.

Jaialdi hau ezinbestekoa da zuzeneko musikazaleentzat, eta urtero biltzen ditu eskaintza eta zerbitzu zabalak haur, gazte eta fededun beteranoentzako, Mendizabalako esparruan garatzen den programazioan nahiz hiriak egunez hartzen duen programazioan eroso senti daitezen. Izan ere, egun hauetan Green Capital sariaren hamargarren urteurrena ospatzen da.   

Azkena Rock Festival 2023 jaialdirako sarreren salmenta

Gure publiko fidelenari keinu eginez, jaialdiak aurresalmenta berezi bat aktibatzen du, prezio berezian, urriaren 24tik aurrera, eta publiko orokorrak bere sarrerak erosi ahal izango ditu urriaren 28tik aurrera.

Gainera, aurten lehen aldiz, Gazte Bonua eskainiko du jaialdiak, hau da, 15-23 urteko gazteei zuzendutako sarrera berezia, prezio merkeagoan (100€); Bonua Gazte Kultura Bonoarekin ere erosi ahal izango da. 14 urtetik beherakoek (horiek barne) sarrera doakoa izango dute, aurreko edizioetan bezala, eta, horrela, familiak jaialdira joatea erraztuko da.

Datorren urriaren 24tik aurrera, bonua + welcome pack pakete berezi bat ere jarriko da salgai. Pakete honek azken 20 urteetan jaialdian izan diren protagonisten kontakizunak eta kamiseta berezi bat hartzen ditu barne.

AZKENA ROCK FESTIVAL
Mendizabala, Vitoria-Gasteiz
2023ko ekainak 15, 16 eta 17

#azkenarockfestival
Burning since 2002

IGGY POP
RANCID
LUCINDA WILLIAMS
BONES OF MINERVA
BRIGADE LOCO
CALEXICO
STEVE EARLE
EL DROGAS (BARRICADA – 40º)
GWAR
LUCERO
MATCHBOX
MELVINS
MONSTER MAGNET
OS MUTANTES
PASADENA
QUEENSRYCHE
ETA ARTISTA GEHIAGO…

Aurresalmente berezia
urriaren 24ko 09:00etatik urriaren 27ra
Bonua: 110€

Salmenta orokorra
urriaren 28ko 09:00etatik aurrera
Bonua: 130€
Gaztea bonua: 100€
Kanpina: 4 gau: 20€-tik aurrea.

Salmenta: www.azkenarockfestival.com eta www.seetickets.com/es

LAST TOUR CONCERTS S.L. en el marco del Programa ICEX Next, ha contado con el apoyo de ICEX y con la cofinanciación del fondo europeo FEDER. La finalidad de este apoyo es contribuir al desarrollo internacional de la empresa y de su entorno.