Mirua talde gipuzkoar gazteak Harrobia saria irabazi zuen 2021. urtean, Gaztea irratiaren maketa-lehiaketan; gaur, Txin Txin kaleratu du, euskal eta estatuko musikaren panoraman etorkizun handiko ibilbide bereizgarriari hasiera ematen dion abestia. Taldeak Oso Polita disketxearekin kaleratzen duen bigarren lana da, aurreko Egunak uzten ez didanetan singlearen ondoren.

2019an sortu zuten taldea Maitane Iruiñek eta Malentxo eta Mattin Zeberio anai-arrebek, eta musika-estilo berezi-berezia dute, pop klasikoko melodia eta instrumentuak elektronikarekin eta indie esperimentalenarekin uztartzen baitituzte.

Letra poetikoa du singleak, ihesean doan gaztetasunari buruz, eta Virginia Luengok eta Mattin Zeberiok zuzendu duten bideoklipean taldearen unerik onenak agertzen dira, gertuko jendez inguratuta; abesti berri honetan, nerabezarotik helduarorako igarobidean sortu ohi diren ziurgabetasunak jasotzen dituztela esan dezakeguMaitaneren ahots adierazkorra entzun daiteke singlean, baita bere Mattinena ere, nahiz eta agerpen labur-laburra izan. Singlearen hasiera lotsati samarra da, perkusio leun batekin, dreamy sintetizadoreak eta hari zoragarriak lagun dituela. Abestiaren erdian, drum and bass joera berriaren eragina sumatzen da, PinkPantheress artistaren ildoari jarraikiz, entzulea ezustean kolpatuz energia-aldaketa harrigarri batean. Bukatzeko, hariek amaiera bikaina ematen diote Txin Txin abestiari, Björk artistaren Homogenic album klasikoko abesti onenak gogorarazten dituen melodia nostalgiko batekin.

Partekatu