Industrias Creativas fundazioa, Last Tour eta Spoken Word Bilbao erakundeek bat egin dute formatu tradizionaletatik urruntzen den eta Euskadin aurrekaririk ez duen ahozko poesiaren programazioa garatzeko   

Martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean ospatuko da Azkuna Zentroan.

Poemátika proposamen eszeniko garaikide bat da, Industrias Creativas Fundazioarekin, Last Tour-ekin eta Spoken Word Bilbaorekin elkarlanean garatua, Gutun Zuria Bilbao jaialdiaren barruan. Bertan, artistek, performerrek eta estatuko ahozko poetarik garrantzitsuenetako batzuek poesia eszenikoko hainbat ikuskizun eraikiko dituzte, formatu tradizionaletatik urrun, poesia partekatzeko modu moderno, desberdin eta kolektiboa eskainiz. Jaialdia jaialdi baten barruan, Poematikaren lehen edizioa martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean izango da, Bilboko Alondegiko Atrioaren agertokian.

Laura Soto,  aka Laura Sam musikaren eta poesiaren munduan, Poematikaren zuzendaria da. Euskadin aurrekaririk ez duen programazioa, horrela azaltzen du zuzendariak:

Poematika zera da, hitza, ekintza, ideia eta manifestua. Gorputzak ahotsa gorpuzten du narratiba eszenikoaren partaide izan dadin. Testu poetikoa birsortu, agertu eta paperetik fisikora bidaiatzen du, beste diziplina batzuekin ere loturak eginez, dela instalazioa edo musika, dela antzerki-hizkuntza garaikideena. Horrela, bada, poesia arte bizitzat agertzen da ikus-entzuleen aurrean, arte biziaren adierazpenik errealenean, formatu berrietara itzultzeko modukoa, ahozko hitza esanahi eta nortasun propioa duen ikuskizun bihurtuz”. 

Ahozko poesiaren figura nagusiak

Gutun Zuria Bilbao Jaialdiak Atrioa plaza publiko bihurtuko du aurten: Z Espazioa. Espazio bizi hori Poematikaren agertoki ere izango da, hau da, jaialdiari egunero amaiera emango dion spoken word-aren agertokia, publiko gazteari eta poesia errezitaldia esperientzia haratago bezala bizi nahi duen pertsona orori zuzendua, genero honen kontzeptu tradizionala desmitifikatuz.  

Dani Orviz ‘Poetry Slam’ mugimenduaren ordezkari garrantzitsuenetako bat da; Europako txapelduna da diziplina horretan, eta TVEko “Deslenguados” saioa aurkezten du. Poematikaren hasiera-ekitaldian parte hartuko du hilaren 30ean Alba.G poeta, kultura-zirikatzaile, aktibista, feminista, antzerkigile eta Asturiaseko underground poesiaren ahotsik makarra eta dibertigarrienarekin batera. Hurrengo egunean, Dúas gamberras e un micro galiziarren txanda izango da; Nuria Vil eta Vanessa Glemsel bikoak osatzen du ahozko poesiako eta esku-hartze eszenikoko proiektua, literaturaren eta bat-batekotasunaren arteko mugetan jolasean. Bestalde, Alain T.R. proiektuaren atzean Alain Torres ezkutatzen da; tokiko eszenan garrantzi handia lortu du gaztelaniatik euskarara igarota, eta ikus-entzuleak erne-erne egonaraztea lortzen du. Zikloa bukatzeko, apirilaren 1ean Pablo X. Suárez poeta eta rapsoda eta Dudu García multiinstrumentista eta ekoizlea izango dira; bien artean, spoken wordeko El Velcro proiektu elektronikoa sortu dute. Haiekin batera arituko da Isabel Martín poeta eta genero-arkitektoa, zeinak bere poemetan gainezka egin duen eta erabat deshumanizatuta dagoen turismoaren zentzugabekeria salatzen duen. Ohiko aurkezpen edo errezital baten konbentzionalismoetatik ihesi, aktore/performer batek egingo du poeta batetik besterako lotura, egunez egun. Narratiba hori José Soto aktore eta performerrak egingo du, Emilio Manzano dramaturgo, sortzaile eta interpretearen diseinu eszenikoan, hizkuntza eszeniko berrien ikerketa izanik ardatz.

Gutun Zuria Bilbao 2022

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak, Gutun Zuria Bilbao – Letren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berri bat egingo du martxoaren 28tik apirilaren 2ra.

Gutun Zuria Bilbao, letren nazioarteko jaialdia
Partekatu