Hirian 2022 maiatzaren 28an izango da, larunbatean, Santutxu auzo enblematikoan, Bilbao BBK Live jaialdiaren atariko moduan, eta sarrera doan izango du. 

Guztira 23 artista arituko dira kaleetan, besteak beste, Potato, Kokoshca, Maria Escarmiento, Borrokan edo La Élite.

Datorren maiatzaren 28an, larunbata, Bilbao BBK Live jaialdia Santutxura iritsiko da Hirian ekimenaren laugarren edizioarekin, hau da, kultura eta aniztasuna urtero Bizkaiko hiriburuko auzo batera eramaten dituen jaialdiaren atarikoarekin. Hiriani esker, auzo ospetsu honetako kale eta plazak asfaltozko festa bihurtuko dira egun batez, abangoardiako musika-programazio eklektikoa eskainita, gustu guztietarako modukoa.

DOAKO 23 KONTZERTU HIRIAN 2022ren PROGRAMAZIOAN

23 artista igaroko dira auzoko hainbat gunetan barreiatuta egongo diren lau agertokietatik

  • Soy maricón abestiaren egilea, Z belaunaldiko ahots disidenteena, performerra eta queer abeslaria den Samantha Hudson eta ukitu antifaxistak, erlijiosoak eta biziki ironikoak dituen Liquidación Total show berria.
  • Sex Museum, Estatuko rock erreferenteak.
  • Biovac buru duen Aviador Dro.
  • Potato edo Punky Party Reggae taldea.
  • Amaia Tirapuren Kokoshca taldearen abesti zorrotzak. 
  • Estatuko trap-aren aitzindari den Albany.
  • Euskoprincess eta bere Lehendakari.
  • Maria Escarmientoren amodiozko letra perreagarriak.
  • Hofe x 4:40 proiektuaren bi milako hamarkadako soinuak.
  • MDAren trap eta hyperpop doinuak.
  • Rap eta r&b estiloetatik eratorritako trap-a egiten duen L’Haine.
  • MutikoDenso eta Tatta raperoak. 
  • ZA! bikoteak La MegaCobla eta Tarta Relena musikariekin batera sortutako ZA & La TransMegaCobla proiektua.
  • Neo soul, hip hop eta house estiloak Karibearekin uztartzen dituen Çantamarta.
  • The Limboos taldearen r&b latinoa.
  • Punk-a ere izango dugu kaleetan, Borrokan historikoei esker, edo Yung Prado eta David Burgués-en La Élite proiektuari esker.
  • Granadako Plasaporros kolektiboak musika eta festa uztartuko ditu.
  • Samuraï artistak bere pop itsaskor eta generazionala eskainiko digu.

Eta alderdi elektronikoari dagokionez, Basoa in the city atalean GAZZIYung PradoTronis eta Madrilgo Chica Gang kolektiboko Rocío arituko dira, generoaren irakurketa subertsiboenaren erakusgarri.

Hirian ekimena doakoa da, Bilboko Udalaren eta Cervezas San Miguel etxearen babesari esker.

LAST TOUR CONCERTS S.L. en el marco del Programa ICEX Next, ha contado con el apoyo de ICEX y con la cofinanciación del fondo europeo FEDER. La finalidad de este apoyo es contribuir al desarrollo internacional de la empresa y de su entorno.