Alter Bridge, The Undertones, Ana Popovic, Earthless, Lydia Lunch edo Leivaren supertalde berria, The Guapos, aipa ditzakegu rock and rollarekin 2023ko ekainaren 15etik 17ra bitarte Gasteizen dugun hitzordurako

Eguneko sarrerak bihar, osteguna, goizeko 09:00etan jarriko dira salgai, eta bonuak eros daitezke jada jaialdiaren webgunearen eta seetickets.com webgunearen bitartez

Azkena Rock Festival jaialdiaren sugarra suspertu egin da, artista berriak gehituta eta egunez eguneko kartela aurkeztuta. Mendizabalako esparru klasikoa eta Gasteiz Green Capitaleko kaleak izango dira jaialdiaren 21. edizioko kokaleku 2023ko ekainaren 15ean, 16an eta 17an, urtetik urtera gero eta jarraitzaile gehiago dituen galdu ezinezko hitzorduan.

Jaialdira joateko arrazoi gehiago emango ditugu gaur, honako artista hauek baieztatu baitigute gure artean izango direla, besteak beste: The Pretenders mitikoak; rock alternatiboan ezinbestekoak diren Incubus; hard rock estiloko banda ezagunenetako bat, Alter Bridge; punkaren izen klasikoak, hala nola The Undertones edo Lydia Lunch; Ana Popovicblueswoman harrigarria; Estatuan orain arte sekula izan ez diren The Nude Partytalde gazte estatubatuarra edo Slash-en semearen banda, S8nt Elecktric; edo rock’n’roll klasikoko supertalde berri bat (Leiva handia baterian), The Guapos.

Bestalde, Queensrÿche taldeak Europako bira bertan behera utzi behar izan du arazo logistikoak medio, ARFko kontzertua tartean; hori horrela dela, gaur aurkeztuko dugu artistak nola banatuko diren jaialdiko hiru egunetan.

HIRU JARDUNALDI ROCK ONENAREKIN AZKENA ROCK FESTIVAL 2023AN

Ekainak 15, osteguna

RANCID, EL DROGAS (BARRICADA – 40º) – STEVE EARLE – LIHER – LYDIA LUNCH RETROVIRUS – MONSTER MAGNET – OS MUTANTES – …

Iazko 20. urteurrenean sekulako harrera izan zuenez, aurten ere hirugarren eguna izango dugu jaialdian, eta ez nolanahikoa, gainera; izan ere, orain arte iragarri genituen artistez gain, musikari gehiago baieztatu ditugu gaur. Jaialdiko artisten zerrendan lehendik zeuden Rancid, punk rockaren historiako talde garrantzitsuenetako bat; El Drogas handia, Barricada taldearen errepertorioa jotzen; Steve Earle ezinbestekoa bakarka eta akustikoan; stoner eta hard rock estiloetan itzal handia duen Monster Magnet taldea, eta Os Mutantes garaje talde brasildarra; horiei guztiei beste hauek gehitu dizkiegu: Lydia Lunch Retrovirus, art rock, punk eta psikodelia uztartzen dituen soinu-nahasketa interesgarrienetako bat, aztoratzaile kontrakultural ikonikoa buru duena; eta Liher, euskal talde bikaina, Lide Hernando abeslari eta gitarra-jotzaile karismatikoaren gidaritzapean. Lau disko kaleratu ditu azken talde horrek dagoeneko, rock generoaren adarretan barrena esperimentazioak eginez.

Ekainak 16 ostirala 

THE PRETENDERS – INCUBUS – BONES OF MINERVA – CALEXICO – EARTHLESS – THE GUAPOS – GWAR – MATCHBOX – PASADENA – S8NT ELEKTRIC – THE UNDERTONES – …

The Pretenders ostiralean arituko da, eta 2023. urtean Estatuan eskainiko duen kontzertu bakarra izango da; hartara, jaialdiaren historian falta zitzaigun klasiko handietako baten zorra kitatuta geratuko zaigu. Taldeburua Chrissie Hynde da, new wave estiloaren adierazgarri gorena, konpositorea, abeslaria, gitarrista, aktibista feminista e rockaren ikonoa; oraindik ere indarrean dagoela gogoraraziko digu abesti berriekin, baita memoria kolektiboan txertatuta dauden klasikoekin ere, hala nola Brass in the pocket edo Don’t get me wrong.

90eko hamarkadako eta 2000ko lehen urteetako ereserkiak joko dituzte Incubus taldekoek –kontzertu esklusiboa izango da hori ere–; rock alternatiboan banda adierazgarria da, 23 milioi disko baino gehiago saldu baititu eta  Grammy sarietarako hautagai izan baita behin baino gehiagotan.

Ostiralean izango da, era berean, aurtengo berrikuntza nagusietako bat ere: The Guapos supertaldea, non bat egiten duten Leivaren pop-rock talentuak eta Mexikoko hiru rockero handik, hau da, El David Aguilar, Adan Jodorowsky eta Jay De La Cueva. Irrikaz gaude taldea hobeto ezagutzeko, ez direnez askotan elkartuko, eta, gainera, gure jaialdian egingo duten kontzertua beraien lehen emanaldietako bat izango da.

2019az geroztik The Black Crowes taldeko gitarra solista izan den Isaiah Mitchell gitarra-jotzailea Estatura dator berriz Earthless rock psikodeliko eta stoner talde mitikoarekin, hasierako garaietako konposizio epikoetara itzuli den disko berria Mendizabalan aurkeztera.

Scott Weiland eta Robert Trujilloren semeekin sortutako taldeak huts egin ostean, Guns N’ Roses taldeko Slash-en seme gazteak, London Hudson-ek, eta Briana Carbajal kantariak rock talde bat osatu dute: S8nt Elektric, eta Los Angelesetik etorriko zaizkigu rock and rolla XXI. mendeko publikoarentzat berritzeko, beren erara.

Azkenik, ARF labeldun peto-petoa den banda mitiko bat dator jaialdira, lehen aldiz:  The Undertones. Teenage Kicks historikoa eta beste hamaika arrakasta Gasteizen entzuteko irrikaz gaude.

Eta izen berri horiekin batera arituko dira, era berean, lehendik iragarriak genituen musikari hauek: Bones of Minerva, Estatuko stoner talde gaztea; Calexicoren mugako rocka, GWAR harrigarriak, Matchbox rockabilly britainiar legendarioak eta Pasadena gasteiztarrak.

Ekainak 17, larunbata

IGGY POP – LUCINDA WILLIAMS – ALTER BRIDGE – THE BEVIS FROND – BRIGADE LOCO – EZPALAK JIM JONES ALL STARS – LUCERO – MELVINS – THE NUDE PARTY – ANA POPOVIC – NAT SIMONS & CHERIE CURRIE – …

21. edizio hau amaitzeko, larunbatean arituko dira jada iragarri genituen Iggy Pop, aurkezpenik behar ez duen punk izarra, eta Lucinda Williamskonpositore eta interpretea, osasun-arazoak gainditu ostean berriro ere Europara datorrena.

Izen horietaz gain, egungo hard rock eta metal alternatiboan erreferente den Alter Bridge taldea ere izango dugu; talde horretan biltzen dira, alde batetik, bere belaunaldiko abeslari ezagunenetako bat, Myles Kennedy (Slash-en taldean ere abestu ohi du), eta, bestetik, Mark Tremonti gitarra-jotzailea, Creed mitikoekin hainbat urtez aritu ondoren, Kennedy-rekin eta aspaldiko taldekideekin elkartu zena proiektu arrakastatsu hori sortzeko. Prentsa espezializatuaren erabateko babesa lortu duen album berria aurkeztuko dute Gasteizen, baita beren ibilbideko abesti garrantzitsuenak ere.

Musikaren munduan 30 urtetik gorako bidea eginda, sailkaezina den The Bevis Frond psikodelia eta power pop talde mitikoak gozamena ekarriko die rockzale gourmetenei; beste horrenbeste egingo du The Nude Party bandak ere, une honetako talde iparramerikar suspergarrienetako bat den aldetik, eta Arctic Monkeys, Jack White edo King Gizzard And The Lizard Wizard taldeek gomendatuta datoz, haien emanaldietan hasierako gonbidatu gisa jo izan dutenez.

Berezko argiz egiten du dir-dir Jugoslaviako Ana Popovic gitarra-jotzaile bikainak, purismoari iskin egiten dion blues-a joz; horrela, bada, sari ugari irabazten, mundu osoan kontzertuak egiten eta Joe Bonamassa musikari handiarekin, besteak beste, kolaborazioak egiten ari da azkenaldian.

Eta kolaborazioak aipatu ditugunez, gutxitan izango dugu aukera jaialdian gertatuko dena bezain berezia den kolaborazio bat ikusteko; izan ere, Nat Simons kantautorea –Estatuko Joan Jett edo Suzi Quatro omen da– The Runaways taldeko abeslari izandako Cherie Currierekin elkarlanean jarriko dugu. Mendizabalan elkartuko dira biak, eta show esklusiboa eskainiko digute Simons-en abestiak, rock klasikoen bertsioak eta The Runaways taldearen arrakastak oinarri hartuta, hala nola Heartbeat edo Cherry Bomb.

Euskal rockaren tradizio onenaren babesarekin, Ezpalak talde gazteak estilo propioa, ondua eta garaikidea duela frogatu du Hortz aina hots hirugarren diskoan; Oso Polita diskoetxeak argitaratu du, eta ARF jaialdian aurkeztuko dute zuzenean.

Jim Jones rocker handia ere badator berriro Azkenara, azkenean; 2018. urtean Thee Hypnotics mitikoekin izan zen, eta 2010ean The Jim Jones Revue taldearekin. Aurten, bederatzi musikarik osatzen duten  Jim Jones All Stars taldearekin etorriko da, bertsio ilunak eskainiz Mendizabalako guztiak dantzan jartzera.

Horiek guztiak eta gehiago ere arituko dira larunbatean: besteak beste, Brigade Loco, fanbase handienetako bat duen euskal taldea; Lucero, erreferenteak rock amerikarrean; eta 90eko hamarkadako Melvins talde mitikoa, azkenazaleen gogokoenetako bat.

AZKENA ROCK, BELAUNALDIEN ARTEKO JAIALDIA

Huts egin ezinezko topagunea izango da Azkena Rock Festival jaialdia zuzeneko musikaren zaleentzat, 2023an ere. Zalantzarik gabe, Azkenaren magiaren sekretuetako bat publikoarekin duen konexioa da, bai ikus-entzule leialenekin, bai lehen aldiz datozenekin, bai etortzen hasten diren belaunaldi berriekin; horregatik, pertsona horiei guztiei erraztasunak eman nahi izaten dizkiegu jaialdira etor daitezen.

Hori horrela izanik, 14 urte eta gutxiago dituzten gazte eta haurrek doan izango dute sarrera, eta 15 urtetik 23 urtera (adin horiek sartuta) bitarteko gazteek, berriz, sarrera merkeagoa, Bono Gaztearen bitartez.

Zale sutsuenek, bestalde, XX. urteurreneko pack berezia eskuratu ahal izango dute; sortaren barruan, azken 20 urteetan jaialditik igaro diren protagonisten kontakizunak biltzen dituen liburu bat, elastiko bat, poster bat eta luxuzko totebag bat aurkituko dituzue.

Bonuak prezio berezia izango du abenduaren 27ko (asteartea) 23:59 arte, eta eguneko sarrerak bihar jarriko ditugu salgai, 09:00etan, azkenarockfestival.com eta seetickets.com/es.

AZKENA ROCK FESTIVAL Mendizabala, Vitoria-Gasteiz 2023ko Ekainak 15, 16 eta 17 
Osteguna 15 RANCID EL DROGAS (BARRICADA – 40º) – STEVE EARLE LIHER – LYDIA LUNCH RETROVIRUS MONSTER MAGNET – OS MUTANTES…
Ostirala 16 THE PRETENDERS – INCUBUS BONES OF MINERVA – CALEXICO EARTHLESS – THE GUAPOS – GWAR MATCHBOX – PASADENA – S8NT ELEKTRIC THE UNDERTONES…
Larunbata 17 IGGY POP – LUCINDA WILLIAMS ALTER BRIDGE – THE BEVIS FROND BRIGADE LOCO – EZPALAK JIM JONES ALL STARS – LUCERO MELVINS – THE NUDE PARTY – ANA POPOVIC NAT SIMONS & CHERIE CURRIE…
Bonuak: Bonua*: 130€ Gaztea  Bonua (15-23 urteko gazteentzat): 100€ XX. urteurreneko pack berezia (bonua + liburua + elastikoa + posterra + totebaga)*: : 150€ *Prezio berezia abenduaren 27ko (asteartea) 23:59ra arte
Eguneko sarrerak: Osteguneko sarrera: 50€ Ostiraleko sarrera: 70€ Larunbateko sarrera: 70€ **Salgai ostegunean, 12/15, 09:00etan
Kanpina 4 gau: 20 eurotik hasita
Sarrerak: www.azkenarockfestival.com eta www.seetickets.com/es
#azkenarockfestival Burning since 2002
Partekatu